2017/05/29

BASURTO OSPITALEA



Basurtuko ospitalea barrutik ezagutzen


Maiatzak 18an, Solokoetxe BHIko, El Regato Ikastetxeko eta Lauro Ikastolako hainbat ikaslek Basurtuko Ospitalea barrutik ezagutzeko aukera izan zuten.


Egun euritsua izan zen arren, esperientziak argiz bete zituen LanAldi Eguneko parte-hartzaile guztiak. Ez bakarrik gazteak, mediku eta erizainengandik asko ikasi zutela, baita profesionalak ere, ikasleen energia eta emozioz bete zirela. Amaya de Allendek, Basurtu ospitaleko Pertsonaleko zuzendariak, irribartsu esan zigun eguna bukatzean: “urtero egiten dugu LanAldi Eguna Basurtun eta esperientzia oso aberasgarria da guretzat, profesionalentzat. Baina garrantzitsuena ikasleentzat baliagarria izatea da, etorkizunean erabaki onak hartu ahal izateko”.

Eguna horrela joan zen:
9:25 Ikasleen harrera
9:35 Ospitalearen aurkezpen orokorra
9:50-10:50 Medikuntzari eta erizaintzari buruzko aurkezpenak
11:00 Txartel eta amantal banaketa, argazkiak eta ikasle eta ikasle eta profesionalen ezagutzea
11:15 – 14:15 Profesionalen akonpainamendua
Laida Castañaresek (Solokoetxe BHIko ikasleak), Basurtuko esperientzia bizitzeko aukera izan zuen eta ondorengoa idatzi du Lanaldiri buruz:
“Egun batean, klasean geundela, gure orientatzailea sartu zen. Berak proposatu zigun “Lanaldi” izeneko programa egitea. Programa honetan, egun oso bat pasatu ahal zenuen, zuk aukeratutako profesional batekin; hau da, haien web ofizialean hainbat galdera erantzun ondoren, edozein arloko profesio bat aukeratu (adibidez, medikuntzan, kirurgilaria, oftalmologoa, radiologoa…).
Oso ideia ona zela iruditu zitzaigun eta gogotsu hasi ginen erantzuten galderei. Baina zoritxarrez, profesionala aukeratzeko epea amaitutzat eman zen eta gu ez ginen ohartu. Orduan, nik haiekin Whatsappetik, kontaktatu nuen, galdetzeko ia profesional bat aukeratu ahal nuen. Haiek baietz esan zidaten, eta zertan interesatuta nengoen galdetzerakoan, niri zalantza sartu zitzaidan, ez bainekien zer nahi nuen izan nagusitan, ez zer aukeratu; hala ere, gauza bat argi neukan, bio-osasungintzarekin zerikusia zeukan zerbait egin nahi nuen, eta medikuntza aukeratu nuen eta, klasean disekzioak egiten hasi ginenez, kirurgiaren arloan interesa neukala esan nien.
Ander Fernandez, Alberto Loizate eta Laida Castañares.

Hurrengo egunean, haiek nire profesionalaren izena eman zidaten, Alberto Loizate. Eta haren informazioa hasi nintzen begiratzen interneten.
Eta harridura sortara zidan, bere Basurtoko ospitaleko kirurgilarien nagusia zelako. Hark egiten zituen, kirurgia garrantzitsuenak, eta besteak batzuetan gainbegiratu.
Esperientzia hau nik bakarrik gauzatu nuen, hau da, hamar ikasle joan ginen, baina ez nituen besteak ezagutzen. Baina hara iritsi nintzenean, denak oso jatorrak zirela deskubritu nuen. Denak medikuntzaren inguruan hasi ginen hitz egiten.
Orduan, neska bat iritsi zen, eta gela batera eraman zigun. Han, hainbat profesionalekin elkartu ginen (gureak ez zirenak) bai erradiologoak, erizainak… eta bakoitzak bere arloari eta medikuntzari buruzko aurkezpenak egiten hasi ziren. Egia esan, aurkezpen horiek, medikuntzan sartzeko gogoak eman zizkidaten. Aurkezpenen ostean, medikuak daramatzaten bata zuriak eman zizkiguten, eta argazki bat egin genuen. Orduan gure profesionala iritsi zen (eta gure esaten dut nirea eta beste mutil batena zelako), honek hasieran kafetegia batera eraman gintuen, eta bertan gure gauzei buruz hitz egin genuen. Orduan, hark kirofanora eramango gintuela azaldu zigun. Niri momentu horretan urduritasuna sartu zitzaidan, ez bainekien inpresioa emango zidan ala ez.
Kirofanoan sartu baino lehen, aldageletara joan ginen (ni neskenera) eta kirurgilariek daramaten uniforme berdea, maskarilak, eta txano antzeko bat eman ziguten. Hau egin ostean, barrura sartu ginen, eta sei kirofano zeundela nabaritu genuen. Ikusi genuen lehenengora sartu ginen, eta honetan, “Da Vinci” makina ospetsua funtzionatzen ikusi genuen. Emakume batek, makina horren bitartez, gizon bati tumore bat kentzen ari zen, eta oso harrigarria iruditu zitzaidan baina ez zidan inpresiorik eman. Beste hainbat operazio ikusi genituen, besteak beste, larrialdian zegoen gizon bati tumore bat kentzen eta emakume bati trakeatik anestesia nola sartzen zioten.
Niri asko gustatu zitzaidan, eta lagungarria iruditu zait nire etorkizunari begira. Oso esperientzia polita eta ikusgarria iruditu zitzaidan eta edonori gomendatzen diot hau egitea, oso baliagarria baita.”
Laida, asko pozten gara LanAldik zure ideiak argiago izaten lagundu izana. Mila esker zure hitzengatik!
 

 

2017/05/18

BISITA INSTITUTUAN



GOTZON BARANDIARAN ETA RAFA RUEDA INSTITUTUAN

Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarekin kantuan ibili ginen maiatzaren 8an Batxilergoko 1. mailako ikasleak Euskara ikasgaian.

Euskal olerkarien poema musikatuak aztertu genituen, eta Gotzonen azalpenak eta Rafaren abestiak entzunez, gozatu. Euskal Herriko historia olerkarien poemen bitartez ikusi genuen (Lauaxeta; Edorta Jimenez, Gabriel Aresti, Iratzeder, Sarrionandia, Itxaro Borda…), eta euskal kantariek (Benito Lertxundi, Eñaut Elorrieta, Rafa Rueda, Ruper Ordorika…) musikatutako olerki horiek Rafak abestu zizkigun. Oso gustura egon ginen, saio ederra ikasturteari amaiera emateko.

                                                                                                                                 Esti Argueso

   




EITB BISITATU



KAZETARITZAREN OGIBIDEA BARNETIK IKUSTEN


EITBrako bisita:

Gezurra dirudien arren eskolatik kanpo ikasleak pertsona helduak dirudite, eta beti ez dira irteerak kalera ateratzeko aitzakia hutsa izaten.

1.  ebaluaketa ia bukatuta genuen eta enpresen gaineko hainbat kontzeptu teorikoak ikusita bagenituen ere, benetako enpresa (handi eta publikoa) baten funtzionamendua ikustea zen xedea. Zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa handi batena, azpi-kontratazioaz ere baliatzen dena hain zuzen ere. EITB-ren egoitzan egon eta gero “Irusoin” alboan dagoen ekoiztetxera joan ginen beraz EITB-ren egoitza ikusteko ibilaldiak antolatuta daude eta Ainarak (kirol-kazetaria) egin zigun egun hartan. Bisitaren lehenengo atala “Boulevard” irrati-saioan ikusle moduan egotean datza. Aurreko egunean hauteskundeak izan ziren Ameriketako Estatu Batuetan eta Trump polemikoa atera zen irabazle; interesgarri egin zitzaigun honen inguruan gertatutako solasaldia. Hurrenez instalazio erraldoi eta berri-berriak ikusi genituen eta 70 hamarkadako gela osoko ordenagailua ematen zuena ikusi genuen. Azaldu ziguten nola lurpetik zihoazen kable guztiak eta gela hori zentralita modukoa zela. Langileak banaka zeuden bakoitza bere ordenagailuan. Gero, kanpoko berriak “berriemaileak” nola jaso eta tratatzen ziguten azaldu zen eta azkenik berrien “platoa” ikusi genuen. Kameraz betea eta hondo urdin batekin non islatu zitekeen nahi zen irudia. 

Irusoin”-era joan ginen orduan. Ekoiztetxe honek EITBrentzat promozio lanak egiten ditu, hots, iragarkiak. Saio bakoitzeko Irudiak (beste ekoiztetxe batzuek bidalita) jasotzen dituzte eta haiek gidoia idatzi, irudiak muntatu, soinua eta lokuzioa jartzen diete eta EITB-ra pendrive baten eramaten diote lana eginda eguerdi aldera (Artxibo hauek zama handia dute eta enpresa hau azpikontrata izanda, albo-alboan dago). Izugarri erakargarria izan ziren Natxoren (efektu berezien arduraduna) eta Ikerren (soinua) ekarpenak. Bakoitzaren lana makina bate do batzuk erabiltzean datza, gela handi baten, pertsona eta bere makina. Josebak egin zigun ibilaldia eta gida-lana eta ikasleak sartu ahal izan ziren binaka “bikoizketa” lokuzioak egiten diren gelaxkan.

Bisita amaituta ikasle askok kazetaritza ikasketak egin nahi zituztela adierazi zuten, eta batxilergoko bigarren kurtsoan etorkizun osoa erabaki behar dutela uste dutenik, presio horrenpean urtea ematen dutelarik, freskagarri bihurtu zen bisitaldia haientzat laneko giroa atsegina eta lan-bizitza sortzailea izan daitekeela ikusita.

               IDOIA ERREXIL