EUSKARAREN
ASTEA DELA ETA…
Ostegunean,
bertso saio bat izan dugu Solokoetxeko Areto Nagusian. Jone Uria eta Arrate Ilaro algortarrak, eta Amets Arzallus lapurtarra
(2013ko Txapelketa Nagusiko Txapelduna) izan ditugu gaurkoan gurean.
Bertso saio dibertigarria izateko, proba zail
batzuei aurre egin behar izan diete. Amets bertsoa pentsatzen ari zen bitartean
belarrian xuxurlatzen aritu zaio Izaskun Manero gai jartzailea, adibidez.
Hau egin ostean, auzoko eskola arteko Bertso Lehiaketaren
sariak banatu dira irabazleen bertsoak abestu direlarik. Bertso paper lehiaketan sailkapena, horrela geratu da: hirugarren
postuan Uxue Elgorriaga, bigarrenean Izaskun Manero eta lehen postuan Eztizen
Artola.
Eta honen ostean, Solokoetxeko Maitasun gutun, Ipuin lehiaketetako sariak ere banatu
dira.
Honako ikasle hauek izan dira irabazleak
literatura sarien irabazleak:
-Maitasun
gutunetan, hirugarren postuan Nagore Real Arrizabalaga, bigarrenean Karla
Möbius Sanchez, eta lehen postuan Idoia Diez Santorcuarto.
-Ipuin lehiaketan, hirugarren postuan Laida
Castañares Cordero, bigarrenean Izaskun Manero Setien eta lehen postuan Anjela
Cacho Rodriguez.
Bukatzeko, bertsolariak eszenatokitik jaitsi
eta publikoari abestu diote, barre batzuk egin eta amaitutzat eman dugu 2016ko Euskararen
Asteko bertso saioa.
ESKERRAK EMAN ARDURADUNEI, BERTSOLARIEI ETA NOLA EZ,
IKUSTERA ETORRI ZARETEN GUZTIOI!!!