2016/01/26


INFORMAZIOA: UHIN ELEKTROMAGNETIKOEI AURRE EGITEKO KABLEATZEA ERREALITATE EGIN DUGU GURE IKASGELETAN.

Kutsadura elektromagnetikoa dela eta, gure ikastetxean eta gure auzoan gorabehera asko ezagutu ditugu. Une garrantzitsuenak hauexek izan dira:


a) Ceferino Maestu doktor eta ikertzaile adituaren txostenean hauxe irakurri ahal dugu: Por otro lado, se observa que la contribución al espectro de densidad de potencia radiada del  punto Wi-Fi de las aulas, es mayor incluso que la contribución de la radiación generada por las antenas de telefonía móvil”.

b) Eta, Gabonetako oporretan, Eskola Kontseiluaren akordioa errealitate egin dugu: gelak kableatu egin dira Wi-Fi sistema ez behartzeko.


ORAINGO EGOERA

Auzoan dagoen kutsadura elektromagnetikoa hortxe jarraitzen du. Bilbo osoan bezalakoa edo antzekoa da, nahiz eta beste antena batzuk hain agerian ez ikusi. Badaude potentzia gutxiagokoak, antzekoak eta potentzia handiagokoak ere.

Gure Institutuak Europako Kontseiluaren 1815 Ebazpeneko gomendioak jarraitzea eskatu zuen. Gauza bera egin dute beste Instituzio askok.


Argi dago borroka hau gizarte osoarena dela. Alde honetatik kontzienteak gara auzoari eta bereziki Eskola Komunitateari eskerrak eman behar dizkiegula borroka honetan parte hartzeagatik.



SAREAREN ERABILERA

Gure institutuan orain debateak pausu bat eman du aurrera:  sarearen erabilera interneten eta honek eskaintzen dizkigun baliabide pedagogikoak. Debate hau gaur egun puri-purian dago irakaskuntzan. Aste honetan bertan topaketak antolatu dituzte Durangon, eta egunero liburuak eta artikulu berriak argitaratzen dira.




Ordenagailu pertsonalak, dudarik gabe, eragin handia izan du irakaskuntzan. Lan egiteko tresna indartsua da. Aspaldidanik badaude informatika klaseak irakaskuntzan.

Dena dela, guretzat gaia beste bat da orain: nola bilatu informazioa sarean?, nola diskriminatu ikasle batek interneten lortu ahal duen informazioa?, nola eman ahal dizkiegun bilatzeko eta erabiltzeko irizpideak? Nola egin  didaktika errazak eta atseginak? …

Aro digitalean murgilduta gaude. Internet informazio eta artxibatzeko paregabeko iturria da. Gure ikasgeletan kablearen bidez konektatzeko puntuak daude. Arbela digitalak dauzkagu. Lan egiteko ordua da.

Bilbon, 2016ko urtarrilaren 25ean.

INFORMACION: EL CABLEADO PARA HACER FRENTE A LAS ONDAS ELECTROMAGNÉTICAS YA ES UNA REALIDAD DIDÁCTICA EN LAS AULAS.

La preocupación de nuestro centro y nuestro barrio por la contaminación electromagnética nos ha hecho vivir muchas incidencias. Podemos señalar como momentos más destacados:

a)  El Informe del experto Investigador, Dr. D. Ceferino Maestu donde podemos leer: “Por otro lado, se observa que la contribución al espectro de densidad de potencia radiada del  punto Wi-Fi de las aulas, es mayor incluso que la contribución de la radiación generada por las antenas de telefonía móvil”.

b) Y, durante las vacaciones de Navidad,  la ejecución del acuerdo del Consejo Escolar. Hemos sustituido el sistema didáctico de las ondas Wi-Fi de las aulas por el sistema de cableado.

LA SITUACIÓN AHORA
La contaminación electromagnética existente en el barrio sigue presente de parecida forma a como ocurre en todo Bilbao, aunque otras antenas no se ven con tanto descaro. Las hay de menor potencia,  parecidas, e incluso más potentes.

Nuestro Instituto pidió el 9 de octubre de 2013 que se siguiesen las Recomendaciones de la Resolución 1815 del Consejo de Europa. Lo mismo han hecho muchas Instituciones.

Se trata de una lucha de toda la sociedad. En este sentido somos conscientes de la necesidad de dar las gracias por la participación general de la Comunidad Escolar y del barrio en esta lucha, consiguiendo el cableado para el Instituto.



LA UTILIZACION DE LA RED

El debate que ahora se plantea en nuestro Instituto da un paso adelante, hacia “La utilización de la red en internet y los recursos pedagógicos que nos ofrece”. Es un debate actual y candente en la enseñanza.  Esta misma semana se han organizado unos encuentros pedagógicos en Durango y todos los días se pueden encontrar nuevas publicaciones de artículos y ediciones de libros sobre el tema.

El ordenador personal ha influido sin duda en la didáctica de la enseñanza. Es un importante instrumento de trabajo. Las clases de informática están presentes en la enseñanza desde hace mucho tiempo.

Pero el tema es otro ahora: ¿cómo buscar información en la red?, ¿cómo discriminar toda esa información que un alumno o alumna puede conseguir a través de internet?, ¿cómo transmitirles criterios de búsqueda y actuación?, ¿cómo hacer más sencillas y atractivas las didácticas? ...

Estamos inmersos en la era digital. Internet es una fuente de información y archivo sin igual. En nuestras aulas hay puntos de conexión por cable. Disponemos de pizarras digitales. Es la hora de trabajar.

Bilbao, a 25 de enero de 2016.




2016/01/23

ENKARTERRIN ZEHAR



ENKARTERRIN ZEHAR

Pasa den urtarrilaren 12an 2.DBHko ikasleek Enkarterriko museoa eta Pobaleko burdinola ezagutzeko aukera izan zuten. Irteera polita eta dibertigarria izan zen.

Autobusa lehen orduan hartu eta talde naturaletan, hau da bakoitza bere gelakideekin,  banatu ginen bi lekuak ikusteko. Talde bat burdinola bisitatzen zuen bitartean, bestea museora joan zen Erdi aroko tailerraz disfrutatzera. Beranduago aldrebes egin genuen.

Erdi aroko tailerrean Bizkaiko gizartea nolakoa zen eta nola bizi zen ikusi zuten. Horretarako tailerretan bi jarduera burutu zituzten: garaiko katedrala eraiki eta Erdi aroko kaligrafia landu.

Kaligrafiaren lanketa oso interesgarria izan zen eta trebetasun handiko idazleak agertu ziren han, zoritxarrez beste batzuk tintaz blai bukatu ziren. 


Bestaldetik, Pobalen bertan dauden Erdi aroko errota eta burdinola ezagutzeko aukera ere izan zuten. Errota nola funtzionatzen zuen azaldu ziguten eta nola artoa baino lehen artatxiki irintzen zen. Ondoan, burdinola ezagutu genuen eta errementariak nola egiten zuen lan eta beste hainbat gauza azaldu zizkiguten eta bertako errementariak burdina nola erabili erakutsi zigun eta erakustaldia laburra baina oso interesgarria izan zen. Mailu erraldoiak nola egiten duen lan ezin izan genuen ikusi, baina uraren indarrez mugitzen zen. Burdinola larunbatero zabaltzen dute eta erakustaldiak egiten dituzte.

  Egin genuen bezala irteera ondo egon zen eta egun fresko baina polita atera zitzaigun.
                                                 
                                                                                              2.DBHko irakasleak










2016/01/07

Arraunketa

ARRAUNKETARA!!!

Aurrekoan, kirola eta euskara uztartu nahian, ekintza berezia egitea pentsatu genuen eta Batxillergoko ikasleak arraunketa egitera joan ginen Bilboko itsasadarrean zehar,Heziketa Fisiko eta Euskarako irakasleekin.
Euskal kirol hau bertatik bertara ezagutu genuen eta arraunlarien azalpenak euskaraz izan ziren, noski! Baina oraingoan… lekitxarrez!!!
Horretarako, klasean bizkaieraren ezaugarriak ikusi genituen.

Primeran pasatu genuen arraunketa mundua ezagutzen eta arraunei ematen. Barre algarak, bi traineren arteko lehia eta hurrengo egunean… axubetak!!! Kar,kar



Arraun egiteko azalpenak entzun ostean, prestatzen.
 Itsas museoaren alboan, Karola dagoen tokian,txalekoak jartzen.
ARRAUN!

Taldeko argazkia arraunlariekin.

Irakasleekin

Durangoko azoka

GOAZEN DURANGOKO AZOKARA!!!

Hori da urteetan ikasleei egiten diegun gonbidapena.




Euskal Liburu eta Disko Azoka, urtero bezala, abenduaren 4tik 8ra bitartean burutu da Durangon. Aurten, gainera, 50. urteurrena ospatu da!









Eta aurrekoetan bezala, Solokoetxeko 4. mailako ikasleekin euskal kulturaren plazara joan ginen. Goizean autobusa hartu, eta gidoitxo bat eskutan genuela heldu ginen bertara.




 Azokan zehar buelta eman eta musikaz eta literaturaz janzteko aukera izan genuen. Ikasleentzako hainbat ekintza zeuden antolatuta eta ezagutzeko aukera izan genuen, zuzeneko musika entzun …

Hainbat gauza ikusi…eta erosi ere! Fermin Muguruzaren azken proiektua, Ken Zazpiren diska, Sorkun, Esne Beltza, … 




Ondo pasatu genuen eta kulturan murgildu ginen. Datorren ikasturtean... berriz!!!