2013/03/21

ANDONI, UR KIROLAZ



ANDONI, UR KIROLAZ
 



Aspalditik dago modan kirolaren bat praktikatzea, eta denetarik ikus daiteke baina ez da hain arrunta, gure artean gutxienez, waterpoloan aritzea eta, horregatik Andoni Ugalderengana hurbildu gara apur bat gehiago jakiteko asmoz.

Noiz hasi zinen waterpolo egiten?
12 urte nituenean.

Zergatik hasi zinen waterpolora jolasten?
Nire lehengusuak deitu ninduen jende gehiago behar zutelako taldean.

Nongoa da kirol hau?
Kirol hau Serbiakoa da.

Non jokatzen duzu?
Getxo waterpolo taldean jolasten dut, Faduran.

Lagunen batekin jolasten duzu? Norekin?
Bai, Iker Lafargarekin eta Endika Razkinekin.

Jarraitzeko asmoa duzu?
Bai!

Bizi ahal daiteke kirol hau eginez?
Bai, baina leku gutxitan, hemen ez.

Gustatuko litzaizuke handitan kirol hau egiten jarraitzea?
Bai, noski.

Gomendatuko zenuke? Zergatik?
Bai, oso dibertigarria delako eta lagun berri asko egiten dituzulako.

Besterik gabe, Andoni segi disfrutatzen uretan eta uraz urte luzez.

                    XABIER ORTEGA eta MIKEL MALLABIABARRENA (3.B)


    

      

   



 

2013/03/20

OTAKUAK EDONON



OTAKUAK EDONON



Badakigu friki asko daudela munduan, baita gure etxe lantoki edo ikastetxean ere. Baina, ondo ezagutzen al ditugu? Segururenik friki mota asko daudela badakizu, eta oso desberdinak gainera. Artikulu honek friki mota bakar bati buruzko informazioa dauka, ia ezagutzen ez den friki mota bati buruzko informazioa, otakuak.

Ba al dakizu zer diren otaku izeneko frikiak? Zer dute gustuko? Jende gutxik daki friki hauei buruz. Otakuak, manga (japoniar komikiak), animea (japoniar marrazki bizidunak) eta japoniar bideojokoak gustuko dituzten frikiak dira. Astero, Naruto izeneko animea adibidez ikusten dutenak, edo eta oraindik ere, Dragoi Bola ikusten dutenak, eta bideojokoetara jolasten dutenak, japoniarrez badaude ere. 

Otaku batek, fabore bat egin digu eta galdera batzuei erantzun dizkigu. Izena ordea, ez du eman nahi izan. 

IDAZLEA: Ondo dakigun bezala, otakua zara. 

OTAKU ANONIMOA: Bai hala da.

IDAZ: Eta zer dira otakuak otaku baten iritziz?

OTAK ANON: Ez gara jende oso normala, ori argi daukagu. Baina ez gara jende askok uste duenez antisozialak. Japoniako gauzak gustuko dituen jendea gara. Bakarrik hori.

IDAZ: Eta, forma berezirik ba al daukazue janzteko? Ba al dago kaletik otaku bat bereizteko modurik?

OTAK ANON: Ez daukagu forma oso berezirik, gotikoak bezala adibidez. Arropa nahiko normala izan ohi da. Baina otakuaren arabera da. Otaku batzuk bereiztea nahiko erreza da, arropan anime bateko pertsonaiak dituelako edo mugikorreko panpinatxoa ere pertsonai horietako bat delako. Baina beste batzuk ordea, nahiko zaila da. Oso normal joaten dira jantzita, baina ia gehienetan badute otakuak direla jakiteko modua. Mugikorrean argazki edo abestiren bat dutelako. Baina badaude ere, otakuak direnak eta ez dietenak inori esaten. Oso normal doaz, ez arropa arrarorik, ez musika japoniarrik, ezta inauterietan mozorro arrarorik ere. Baina inauterietan errazagoa da otakuak bereiztea, ez denak baina batzuk bai. “Cosplay” deritzogun mozorroak eramaten ditugu. Gure anime edo mangetako pertsonai gogokoaren mozorroa egin eta kalera irteten gara.  Norbaitek ezagutzen bazaitu, otakua da seguruenik.

IDAZ: Joan zara inoiz mozorro horietako bat jantzita?

OTAK ANON: Bai, bitan irten nahiz horrela. Lehengo Son Goku-z mozorrotu nintzen, orain dela bi urte. Eta aurten japoniar abeslari baten mozorroa eraman dut. Baina “Cosplay” gehiago egiteko asmoa dut.

IDAZ: Urte konkretu batzuk eduki behar dituzu otakua izateko? Edo berdin du zein adin eduki. 

OTAK ANON: Berdin du. Baina otaku gehienak hamaika hogei urte bitartean izan ohi dira. Baina nagusiagoak ere badaude, askoz ere nagusiagoak.

IDAZ: Ba al daude, otakuentzako azokak? 

OTAK ANON: Bai. Apirilean badago bat, baita abendu eta urrian ere. Eta ez da behar otaku izatea azoka hauetan sartzeko.

IDAZ: Eskerrik asko zure denbora eta interesagatik. 

OTAK ANON: Baita zuri ere.      
                IRAGARTZE MARTINEZ (4.A)