ENKARTERRIKO LURRETATIK
Autobusa lehen orduan hartu eta bi
taldetan banatu ginen museoak ikusteko. Talde bate okerreko museoan gelditu
zen, autobuseko gidariak ez baitzekien non zen. Hala ere, taldearen bila itzuli
eta Enkarterriko museoan utzi gintuen.
Barruan bi taldetan banatu eta bi
tailer ezberdin burutu zituzten. Erdi aroko Bizkaiko gizartea nolakoa zen eta
nola bizi zen ikusi zuten. Eta tailerretan bi jarduera burutu zituzten: Taldean
garaiko katedral tipoa eraiki eta gara hartako grafia landu.
Erdi aroko grafiaren lanketa oso interesgarria izan zen
eta trebetasun handiko idazleak agertu ziren han. Kaligrafia Gotikoaren lanketa
egin zen tailer hartan.
Ondoan, Pobaleko burdinola ezagutu
genuen eta burdinolako gizon batek burdina nola lantzen zen erakustaldia
aurkeztu zuen. Burdinola larunbatero zabaltzen dute eta erakustaldiak egiten
dituzte. Mailu erraldoiak nola egiten duten lan ezin izan genuen ikusi, baina
uraren indarrez mugitzen ziren. Egun ederra.
MARIBEL
No hay comentarios:
Publicar un comentario