2012/12/17

EUSKARA EGUNA


EUSKARAREN EGUNA

 Abenduaren hiruan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen ikastetxean, azken urte hauetan bezala.


Aurten, egunari hasiera emateko ikastetxeko sarrera ordua Esne Beltzaren  “Euskaraz bizi nahi dut“ kantarekin  girotu dugu. 

Lehenengo saioan 1949. urtean sinatutako aitorpena irakurri eta komentatu egin da klase bakoitzean. Ondoren, gelakide bakoitzarentzat zein zen euskarak duen hitzik politena esan eta gelako hitzik politena aukeratu egin da. Hauek dira gela bakoitzean aukeratu  diren hitzak:   

1.A:  INDEPENDENTZIA         1.B:  PINPILIPAUXA                      1.C:  ASKATASUNA
2.A:  XUXURLATU                   2.B:  INDEPENDENTZIA               2.C: AMETS
3.A:  ASKATASUNA                3.B:  XUXURLATU                          3.C:  UXUE - POTOLOA
4.A:  ASKATASUNA                4.B:  TXISTORRA                          4.C:  EUSKALAKARI
4.DC: BIHOTZA                       Irakasleak: MUXU

Euskararen txokoan dotore jarri denok ikus zezaten jolastorduan eta beranduago, hitz guzti hauen artean gelaz gela bozkatze berria egin eta ikastetxeko politena aukeratu zen:  “ASKATASUNA” hitza. Ondo baloratutako ekitaldia izan da hau.

Tartean eta mintegien erabakien arabera, Curricu-lumaren barruan txertatuetako hainbat jarduera burutu genituen hurrengo eskola orduetan: berde-berdea film ikusi eta ariketak; euskal ikertzaileei buruzko informazioak ikusi; ahozko jardunak; euskal kulturako pertsonaien karikaturak; Euskal Herriari buruzko ingeleraz filmatutako bideoak, e.a.

Jarraian, Ikastetxeko ikasle ohi baten hitzaldia izan genuen: Txaber Fernandez. Bere hitzaldiaren izenburua “Musika eta zinema mundua”.

Hitzaldi honekin ikasleek martxo aldean izango duten Euskararen Asterako lehen prestakuntza izan nahi zuen: Nola lotu musika ikusitako irudiekin azken hauek  eraginkorragoak izateko? Bigarren zikloko ikasleek oso gustura entzun zuten hitzaldia. Askok ez zela ondo entzuten komentatu zuten, baina gure hutsa izan zen, ez zuen hizlariak mikrofonorik nahi, eta ontzat eman ondoren argi geratu zen beharrezkoa zuela.

Goiza bukatzeko 2.zikloko ikasleei dokumental bat jarri genien, baina ez zen gustukoa izan, eta bukatu baino lehen ekitaldiari bukaera eman zen. Jarduera biziago eta aktiboagoak eskatu dizkigute hurrengo baterako ikasleek. Kontuan hartzekoa!

Lehen ziklokoek arratsaldean bi saio gehiago izan dituzte. Hauetan, bi ekintza desberdin antolatu ziren.

Alde batetik, ikasleek orduz kanpoko jarduera ezberdinak prestatu zituzten. Jaialdia oso ondo baloratua izan da. Baina beste ikasleek parte hartzea ere orduz kanpokoan eskatu dute … baina orduz kanpoko jardueretan elkarrekin lan egiten ez zuten hainbat ikasle kantaldia antolatzeko jarrera aktiboa adierazi zuten. Hauek, hainbat patio orduetan egin zituzten bere entseguak. Kontuan hartuko dugu hurrengo baterako eta parte hartzeko proposamena gela guztietan luzatuko dugu.

Bestalde, herri kirolak antolatu genituen. Eider, Soinketa irakaslea, arduratu zen antolaketaz beste zenbait ikasleekin batera. Primeran pasatu zuten guztiek, baina ez ziren saridunei sariak banatu. Txirrina jo eta denok arin batean etxera joan ginelako. Hurrengo egunean egin behar izan zen.

Zenbait ikasle eta irakasle euskal dantzen zatiaz ahaztu eta horrela bukatu zen Euskararen Eguna, Herri Kirolen jaialdiarekin.

Azken jarduera hau ondo baloratua izan da eta bigarren zikloko ikasleek ere faltan bota dute. Ekintza ludikoetan parte hartzeko prest azaldu dira.     
 
Ikus dezagun zer egingo duten … laster gure artean, martxoan hain zuzen ere: Euskal Astea eta KORRIKA.
                                                                                                                                               HNB

 
    
 
 
   
 
 
 
  
 
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario