2012/12/11

MERTXEREKIN BERE AGURREAN



MERTXEREKIN BERE AGURREAN


Gaur Mertxe jantokiko andereñoari elkarrizketatuko diogu, agurra eman behar diogulako.

Noiztik lan egiten duzu institutuan?
Hasi zenetik. Orain dela 16 urte.

Non egiten zenuen lan lehenago?
Lehenago Karmelo Ikastolan eta lehenago fabrika batean.

Zer moduz moldatu zara gazteekin? Eta beste lankide- ekin?
Beste lankideekin beti oso ondo; baina umeekin lehen hobeto, orain oso diferenteak direlako.

Urteetan zehar nabaritu ahal dituzu aldaketarik ikastetxean?
Pila bat. Gaur eguneko umeek daukate izugarrizko errespetu falta. Lehen ez ginen inor baina orain ere ez, baina errespetu pixka zegoen lehenago.

Nola jaten dute gazteek? Maniarik al dituzte?
Oso txarto, eta mania pila batekin. Ez dakite jaten.

Zer da gehien gustatzen zaiena? Eta gutxien?
Gehienak makarroiak eta espagetiak. Bigarren platera enpanadilak, kroketak, patata frijituak eta hanburgesak. Eta gutxien gustatzen zaiena beste guztia.

Zer moduz portatzen dira?
Gehienak txarto. 

Urte asko gazteekin pasatu ondoren zer gomendio emango zenieke?
Errespetu pixka bat izateko ez bakarrik guri baizik eta  beste guztiei, lagunen artean.

Nola ikusten duzu hizkuntza mundua?
Oso txarto. Gehienak, berrehun badira, ehun eta laurogei egiten dute erdaraz. Eta ia denek dakite euskara, gutxi batzuk izan ezik agian.

Orain erretiroa hartzen duzu. Zer gustatuko litzaizuke egitea?
Mundu pixka bat ezagutzea eta lasai bizitzea.

Milesker eman behar diogu Mertxeri hainbat urte gurekin egoteagatik eta jantokia zaintzen. Ondo joatea espero dugu.

               Elda Ugarte eta Julen del Olmo (2ºC)
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario