2019/03/06

MILES GLORIOSUS



MILES GLORIOSUS

2.Batxilergoko latineko ikasleok Campos Eliseos antzokira joan ginen, Plautoren Miles Gloriosus antzezlana ikustera. El Aedo konpainiako kideek eskainitako antzerkia bikaina izan zen. Izan ere, milaka urteak dituen obra bat egokitu zuten gaur egungo gazteek hobeto ulertu eta disfrutatu zezaten. Nabaria da helburu hau lortu egin zutela, hainbat izan baitziren ikustaldian zehar entzun ziren barre-algarak!
                                     
                                                                 Olatz Sardón (2.Batxiler B)



2019/03/04

ENKARTERRITIK


EL POBAL BURDINOLA ETA ELKARTERRI MUSEOA

Txango honetan bi taldetan antolatu ginen: lehenengoak El Pobal Burdinola joan ginen eta beste taldea Enkarterri Museora joan zen. Tutoreek utzi ziguten denbora librea jolasteko bisita hasi baino lehen eta amaieran. Asko gustatu zitzaidan txango hori.

Burdinolan azaldu ziguten nola egiten zuten irina errota batekin. Erakutsi ziguten museo bat, duela urte asko lantegi bat izan zena. Han ikatza lantzen zuten. Maketa batekin ulertu genuen hobeto. Zeharkatu genuen korridore bat zilindro hidrauliko bat aurkitu genuen aurrean. Urarekin mugitzen zen eta metala kolpekatzen zuen forma emateko. Baina nola ura oso gutxi zen ezin ziguten erakutsi nola mugitzen zen. Bisita hori amaitzeko errementari batek erakustaldi bat eman zigun metalak zelan moldeatzen ziren hobeto ulertzeko.

Enkarterri museoan historiaurreko gauzak ikusi genituen. Nire ikuspuntutik oso ondo pasatu nuen. Lehenengoz, maketa batean zenbat kobazulo zeuden erakutsi ziguten. Gero, bideo batekin ikusi genuen nolakoa zen historiaurrea eta nolakoak ziren orduan bizi ziren lehenengo hominidoak. Ere bai euren erremintak, hezurrak, nola lan egiten zuten eta nola margotzen zuten erakutsi ziguten.

Azkenean, tailerrean taldeka sua piztu genuen pirita harriarekin (edo saiatu behintzat), lantzako punta landu eta kobazuloko horma margotu genuen. Parte hori bisitaren dibertigarriena izan zen.

Yasin Moh-Salem (1. DBH A)
 
  

  



2019/02/23

URDAIBAI BIRD CENTER


URDAIBAI BIRD CENTER BISITATZEN

Pasa den asteartean, Urriak 30ean, 4. mailako Biologia-Geologiako ikasleok Urdaibai Bird Center-era egin genuen irtenaldi bat, Arrano Arrantzaleari buruz ikasteko. Lehenengo, heldu ginenean, migrazioari buruzko hitzaldi bat eman zigun Txepe izeneko langile batek, mural handi baten laguntzaz.

Migrazioa:

Hainbat migrazio bide daudela esan zigun, errepideen modukoak direnak. Animaliak egiten dituzten bideak kalkulatzeko geolokalizadore batzuk ipintzen dizkiete, eta horri esker dakite bidai luzeena egiten duen hegaztia enara artikoa dela; Alaskatik Senegalera joaten da gutxi gorabehera. Hegaztiek Afrikara migratzen dute negua han pasatzeko, eta udaberrian Eskandinaviaraino joaten dira baldintza egokienak dituztelako: elikagai asko, harrapakari gutxi…

Gero, hegazti batzuei buruz hitz egin zigun. Adibidez, Artzandobi izeneko txori txiki eta lumagorri bat bioindikatzailea dela edota hegazti “limikoloak” beraien moko luzea erabiltzen dutela lokatzean sartzeko eta taladro moduan erabiltzen dutela janaria aurkitu arte. Baita ere, antzarrek Everest baino altuago hegan egin ahal dutela eta migrazio garaiaren amaiera markatzen dutela.


Arrano arrantzalea

Arrano arrantzaleari buruzko datu batzuk ere eman zizkigun Txepek, hainbat argazkiren laguntzaz:
 
-       Kumeak direnean begiak laranjak dituzte eta lumen inguruan kolore zuria dute. Heldutasun sexuala hartzen dutenean, 3 urterekin, begiak horiak eta lumak marroi uniformeak ipintzen zaizkie. 
-       Arrantzatzerakoan ez da buruz botatzen uretara, beste hegaztiak bezala, baizik eta atzaparrak sartzen ditu uretan. Hiru atzapar dituzte aurrean eta bat atzean, baina arrain bat harrapatzera doazenean, bat dislokatzen zaie eta atzean ipintzen dute, aurrean bi eta atzean 2 geratuz.
-       Hegan egiten ikasi eta ia berehala Afrikara migratzen dute, eta asko Afrikara ailegatzen dira arrantza egiten jakin barik, han ikasten dute, eta beraz, migrazio osoan zehar ez dute jaten, ia 10 egunetan.
-       Arrano arrantzalea espezie filopatrikoa da, hau da, jaio diren lekura bueltatzen dira, helduak direnean.

Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektua

Proiektu hau, Urdaibain Arrano Arrantzalea berreskuratzeko egin da. Lehenengo Eskoziatik kume batzuk ekartzen dituzte Urdaibaira. Gero kaiola espezializatu batzuetan sartzen dituzte, padurara begira, eta guztia kontrolatzen zaie, adibidez, elikadura. Ondoren, arranoak kaiolako kristalean kolpeak ematen hasten direnean, normalean 3-4 aste geroago, uztailaren azken asteetan, hegan egin nahi dutela esan nahi du. Atea irekitzen zaie eta leku konkretu batzuetan uzten zaie janaria. 3 egun egon ahal dira atea irekita eta hegan egin gabe. Txapa identifikatzaile batzuk dituzte hanketan, eta ez dira errepikatzen. Afrikatik bueltatu zen lehenengo arranoak 2015ean egin zuen.

Oso irtenaldi ona izan zen eta espero dut gehiago egotea.

                                                                                              Alvaro Molina (4 DBH)