2017/04/03

AUTODEFENTSA



DEFENTSA

Neskei mutiletatik defendatzeko neska bat etorri zitzaigun teknika batzuk erakustera. Neska asko joan ginen defendatzeko klase haietara.

Klase horietan gauza asko ikasi genituen gure bizitzan mutilengandik defendatzen jakiteko.

Klase hasieran, jolas bat egin genuen elkar ezagutzeko. Horren ondoren, beldurra kentzeko eta segurtasuna transmititzeko beste jolas bat egin genuen. Gero, denok noizbait kalean gertatutako gertaerak kontatu genituen.

Gauza horiek guztiak ekiditeko gauza desberdin asko egin genituen eta horietako bat antzerkia izan zen:

4 talde egin genituen antzerki saio desberdinak egiteko. Talde bakoitza 4 edo 5 pertsonakoa zen eta haien artean egoera bat aurkeztu eta nola konpondu asmatu behar genuen.

Neska guztien artean gauza asko ikasi genituen eta teknika berri asko ikasi genituen gero kalean erabiltzeko arriskuan bagaude. Eta, batez ere, oso ondo pasatu genuen beste batzuei gertatutako esperientziak ezagutzean.

                                                                                              EGILEAK: Naia eta Nahia

  


  



 

OLINPIADA MATEMATIKOA



OLINPIADA MATEMATIKOA

1.fasea-Martxoaren 17an

                 
  OLINPIADA MATEMATIKOan 1. fasean parte hartu dutenen artean, maila handia egon da eta onenak aukeratzea kostatu zaigu. 

Azkenean, maiatzaren 13n,  2. fasera joango diren ikasleak dira:

CLARA GONZÁLEZ  (2.A)
ALVARO CASTILLO  (2.B)
                                                                                                                        
ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI !!!!!



2017/02/13

BERBALAGUN



BERBALAGUN


Goizeko hamabiak aldera abiatu ginen Alhondigara lehenengo eta bigarren batxilergoko ikasleak. Bertan, hainbat eta hainbat mahai zeuden jarrita, bakoitza bost aulkiekin, eta leku bakoitza bere edalontzi eta beharrezko panfletoak zituzten. 3 txanda ziren eta txanda bakoitzean 20 minutuz egon behar ginen gai ezberdinei buruz hitz egiten (euskeraz, noski). Txanda bakoitzean pertsona ezberdinak zeuden, ez hitz egiteko denbora osoan persona berdinekin. Espero genuena ez izan arren, ondo pasatu genuen.



ANGELA CACHO (1º BATXILER)

2017/02/03

AGATE DEUNA



AGATE DEUNA

Aurten Agate Deunaren bezpera hurrengo larunbata izango denez, guk gaur ostiralean egitea erabaki dugu. 1.DBHko ikasleek bueltatxo bat eman dute Alde Zaharretik (San Anton, Erriberako merkatua, Santos Juanes…) eta baita bere aurreko eskolatik ere, Garcia Rivero eskolara joan dira betiko koplak kantatzera txikien aurrean. Oso polita eta dibertigarria izan da eta, azkenean, Institutuko patioan bukatu dute ibilbidea.

Hemen dituzue paseotxoaren irudi batzuk:

   

   

   

 

SOLOKOETXE BHI


2017/02/02

7KATU

7KATUK HAMAR URTE BETE DITU!

      Institutu ondoan dagoen 7katu gaztetzeak 10 urte bete ditu eta hori ospatzeko hainbat aktibitate prestatu dituzte eta haien artean zuen eskura jarri dugun bideoa.

Zorionak gazte horiei eta bereziki gure ikasleak izan zaretenei!!!!!!!


2017/01/25

ZORIONAK EZTIZEN, TXAPELDUN


ZORIONAK EZTIZEN, TXAPELDUN

Mungiako TAKET bertso eskolak San Antontxu bertso paper lehiaketaren XIX. edizioa antolatu du aurten. Bi maila bereizi dira aurten ere:  alde batetik gazteak (18 urtera arte) eta bestetik helduak (18 urtetik gorakoak)


Honakoa zen egin beharreko lana: gazteek gutxienez sei bertso eta gehienez zortzi osatu behar zituzten, eta helduek, gutxienez zortzi eta gehienez hamabi. Bi mailetan, gaia, doinua, eta neurria libreak ziren.
Lanak posta elektroniko bidez bidali behar ziren 2016ko abenduaren 31 baino lehen, eta sari banaketa 2017ko urtarrilaren 15ean Mungiako bertso eskolak antolaturiko bertso saioaren amaieran egin zen. Bertso saioan Etxahun Lekue, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Mikel Goiriena ibili ziren kantari.



Hauek izan ziren sariak:

Gazteen mailan:
·         Lehenengo saria: 150 € eta TAKETA. (Eztizen Artola Iturrate)
·         Bigarren saria: 100 € eta oroigarria. (Julene Iturbe)
·         Hirugarren saria: 75 € eta oroigarria. (Aner Peritz)
·         Aipamen berezia: Nere Ibinaga.

Helduen mailan:
·         Lehenengo saria: 300 € eta TAKETA. (Amaia Agirre)
·         Bigarren saria: 200 € eta oroigarria. (Ane Labaka)
·         Hirugarren saria: 100 € eta oroigarria. (Moises Enbeita)
·         Aipamen bereziak: Aitor Esteban, Iraitz Bilbao eta Beñat Barainka.

Hona hemen Eztizen Artola Iturrate gure ikaslearen bertso sorta irabazlea:


EDABEA (ezizena: xuxurla)


Hasieran dena zen berria
Dena poza ta algara,
Bihurrikeri, pasio eta
Bion arteko zirrara.
eta azkartzen joan zitzaigun
Maitasunaren taupada,
Ez zen besterik, biok bakarrik,
Mundua genuen laga.
baina denbora igaro ta non
Dago gu bion islada
Banatzen hasi gara eta nik
Sentitua dut dardara.
ilusioa berreskuratu
dezakegu beharbada
Pasa dezagun besarkatuta
Goxo-goxo gaurko gaba.

Sortu genuen egun beretik
Izan ginen zutabea
Famili eder ta handi honen
Babesgune, pilarea.
Urteetako lanek bihurtu
baitute paregabea.
Talde honetan partaide gara
Amama zein nerabea;
Handitzen goaz eta horrela,
Handitzen doa sarea.
Laguntza eska diezaiegun
Aitzakiarik gabea
Denon artean topa dezagun
Honen aterabidea,
Bion arteko sua piztuta
Mantentzeko edabea.

Maitalerik ez, harremanik ez,
Jada ez dugu lagunik.
Mila galdera izanda ere,
Ez daukate erantzunik.
Bizi osoa batera egin,
elkar laguntza emanik.
Pasiorik ez, desiorik ez
Ez daukat itxaropenik.
eta txarrena da egoerak
ez duela errudunik
Ba al dago irtenbideren bat,
Konponbidea duenik?
Etxe honetan aspaldidanik
Ez baitago zorionik.
eta ez dakit bizitzak zentzu
askorik duen jadanik.


Azkenaldian zure pausoei
Diet nik erreparatu
Galduta zaude, noraezean,
Atzo nintzen konturatu
Memoria deitu ohi duguna
Egin zaizu delikatu
Ahanzturak zu hautatu zaitu,
Zu egin zaitu kolpatu.
Aurrean duzun gaixotasuna
Ezin dugu alboratu
Izan ere, gure biziak
Egingo dira mugatu.
baina irrifar batekin indar
asko daitezkenez batu
seguru nago zure barnean
ezingo nauzula ahaztu.

Hamaika negu ta udaberri
Eman ditugu batera
Urtero pozez, urtero alai,
Urtero beti antzera.
Lagunartean bakardadea
leunago da gainera
Negu hotz denak, izotz bihurtu
Bailirateke ostera.
Oharkabean zahartu gara
hurbil dago bukaera,
Heriotza hurbiltzen hasi da
Hona hemen akabera.
ta mila aldiz errepikatu
dut neurekiko galdera
Gutariko bat hilko denean,
Zer gertatuko ote da?

Zer iruditzen zaizu laztana;
Bagoaz pasiatzera,
Bilbo zaharraren zirrikituak
Berriro ezagutzera.
Betikoari agur esanez
Mundutik bidaiatzera,
Gazte-aroko pasadizuak
Elkarrekin oroitzera.
Mundua ahaztuz, tartetxo batez,
Errutina agurtzera,
Ezinbesteko dugun dosiaz,
Gure denbora hartzera.
eguneroko oztopoei
irribarre bat jartzera
orain arteko amets guztiak
Behingoz egi bihurtzera!

Doinua: Martxa baten lehen notak

SOLOKOETXE BHI