DEFENTSA
Neskei
mutiletatik defendatzeko neska bat etorri zitzaigun teknika batzuk erakustera. Neska
asko joan ginen defendatzeko klase haietara.
Klase
horietan gauza asko ikasi genituen gure bizitzan mutilengandik defendatzen
jakiteko.
Klase
hasieran, jolas bat egin genuen elkar ezagutzeko. Horren ondoren, beldurra
kentzeko eta segurtasuna transmititzeko beste jolas bat egin genuen. Gero,
denok noizbait kalean gertatutako gertaerak kontatu genituen.
Gauza
horiek guztiak ekiditeko gauza desberdin asko egin genituen eta horietako bat
antzerkia izan zen:
4 talde egin genituen
antzerki saio desberdinak egiteko. Talde bakoitza 4 edo 5 pertsonakoa zen eta
haien artean egoera bat aurkeztu eta nola konpondu asmatu behar genuen.
Neska
guztien artean gauza asko ikasi genituen eta teknika berri asko ikasi genituen
gero kalean erabiltzeko arriskuan bagaude. Eta, batez ere, oso ondo pasatu
genuen beste batzuei gertatutako esperientziak ezagutzean.
EGILEAK: Naia eta Nahia
No hay comentarios:
Publicar un comentario