2017/01/24

SANTO TOMAS



SANTO TOMAS      
                                                                                                      
                                      
Santo Tomas eguna abenduaren 21ean ospatzen da Bilbon, eta aurten asteazken batean izan da.
 Egun horretan, oraindik klasea geneukan eta betiko moduan eskola berdinak eman genituen, baina bigarren saioan, Miren eta Leire, gure tutoreak, gure bila etorri ziren Santo Tomas azokara joateko. Ze poza!!

Guztiok irten ginen institututik, 2. mailako gela biak. Irakasleen baldintzatariko bat zen denok gure taldean joan behar ginela  eta fitxa bat geneukan betetzeko. Nahi genituen fitxako galdera batzuk aukeratu behar genituen erantzuteko.

Arlo guztietako galderak zeuden, batzuk ingeleraz, eta niri eta nire taldeari asko gustatu zitzaizkigun ingeleraz zeuden galderak, beraz, horiek aukeratu genituen.

Miren, Leire, Britt et Alexekin (kanadarra) joan ginen Unamuno plazaraino eta bertan, gure kabuz,  azokaren eremutik ibili ahal izan ginen, baina hori bai, beti gure taldekideekin.

Nire taldea eta ni (Nora, Larraitz…) Plaza berrira joan ginen eta gozoki batzuk erosi ondoren, Plaza Berriaren ondoan dagoen San Nikolas elizan kokatu ginen. Kanpoaldean, turista batzuk zeuden eta beraiekin hitz egiten saiatu ginen baina ezin, ez ginen ulertzen. Ostean, Plaza Berriaren erdialdean eta denden artean, emakume batekin eta bere senarrarekin hizketan hasi ginen ingeleraz, Ingalaterrakoak zirelako. Galdera batzuk egin genizkien, batzuk ez zekizkiten baina gehienak erantzun ahal izan genituen.

10:20an Unamuno plazara itzuli behar ginen berriro, orduan, irakasleak etorri ziren eta oso argazki polita atera genuen bi gelak elkarrekin.

Oso oroimen ona dut egun horretaz, Miren eta Leireri esker, institututik kanpo egon ginen eta jai honen inguruan gauza asko ikasi genuen. Horretaz gain, talo gozo-gozo bat jan genuen San Tomasen omenez.

                                                                                               Egilea: Duaa El Hachioui (2.A)
            




2016/12/14

INTERNETA



INTERNETA

Bi ertzain etorri ziren hitz egitera Solokoetxera, interneti buruz. Hitz egin ziguten hiru arriskuengatik.

Sare sozialetan, nola ibili eta nola ez. Arrisku handia da webcam ordenagailuko kamera eta mugikorren aurpegiko kamerak inoiz daudela itzalita (oso erraz hakeatzen dira, komenigarria izan daiteke pegatina edo paper bat ipintzea ez denean erabiltzen).

Sare sozialak oso arriskutsuak izan daiteke gazteentzat, batzuetan nerabezaroek interneteko sare sozialetan (facebook, instagram...) ezagutzen duten jendeak engainatu, xantaia egin eta abar oso garrantzitsua da 14 urtetik behera badituzu gurasoen baimena edukitzea, bestela xantaia ahal dizute, lapurtu edo txarrena ciberbullying sufritu, hori gertatzen bada kontatu! Eta bullying sufritzen duten pertsonek kontatu behar dute, bullyinga ez da bakarrik jotzea, bullyinga ere zirikatzea da (pertsona bat txarto sentitzea), baztertzea …

Bullyinga sufritzen baduzu kontatu!

Kontatzea ez da txarra, ez utzi beldurragatik irabaztea, ikusten baduzu norbait bullyinga sufritzen zertan itxaroten zaude, KONTATU!!!

Kontatzea ez da salatzea!

                                                                                                                Lishan Varela (1.A)


EUSKARA EGUNA

EUSKARA EGUNA

     Pasa den abenduaren 5ean Euskara eguna ospatu egin genuen institutuan eta egindako ekintza askoren artean bideo bat egin genuen euskara guretzat zer esan nahi duen ezagutarazteko. Espero dugu zuen gustukoa izatea.


2016/12/07

AZAROAREN 25



AZAROAREN 25a

    Ekilore taldeko partaideek, azaroak 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko nazioarteko egunean, hainbat ekintza antolatu genituen. Dinamika anitz prestatu genituen, hain zuzen:

1. Klasean bideoak ikusi eta dinamizatu genituen. Azken saioan, ikasleek postit-etan genero indarkeriarekin bukatzeko proposamen komunitarioak idatzi genituen eta ondoren kartulina batean mezuak itsatsi genituen.

2.  Lazo moreak egin genituen eta ikasleen artean banatu genituen.

3. Klase amaieran megafoniatik “Machote kontuz ibili” abestia jarria eta entzun genuen ikastetxe guztian zehar.

4. Aurten erail dituzten emakumeen omenez, ikastetxearen sarreran eta patioan kandelak jarri genituen.

5.    Ikasle eta irakasle batzuk morez eta beltzez jantzita joan ginen.

6. Errekreoan genero indarkeriaren biktimak ikusarazteko asmoz lurrean etzan ginen kandelez inguraturik.

EKILORE TALDEA