SANTO
TOMAS
Santo Tomas eguna abenduaren
21ean ospatzen da Bilbon, eta aurten asteazken batean izan da.
Egun horretan, oraindik klasea
geneukan eta betiko moduan eskola berdinak eman genituen, baina bigarren
saioan, Miren eta Leire, gure tutoreak, gure bila etorri ziren Santo Tomas
azokara joateko. Ze poza!!
Guztiok irten ginen institututik,
2. mailako gela biak. Irakasleen baldintzatariko bat zen denok gure taldean
joan behar ginela eta fitxa bat geneukan
betetzeko. Nahi genituen fitxako galdera batzuk aukeratu behar genituen
erantzuteko.
Arlo guztietako galderak zeuden,
batzuk ingeleraz, eta niri eta nire taldeari asko gustatu zitzaizkigun
ingeleraz zeuden galderak, beraz, horiek aukeratu genituen.
Miren, Leire, Britt et Alexekin (kanadarra) joan ginen
Unamuno plazaraino eta bertan, gure kabuz,
azokaren eremutik ibili ahal izan ginen, baina hori bai, beti gure
taldekideekin.
Nire taldea eta ni (Nora,
Larraitz…) Plaza berrira joan ginen eta gozoki batzuk erosi ondoren, Plaza
Berriaren ondoan dagoen San Nikolas elizan kokatu ginen. Kanpoaldean, turista batzuk
zeuden eta beraiekin hitz egiten saiatu ginen baina ezin, ez ginen ulertzen.
Ostean, Plaza Berriaren erdialdean eta denden artean, emakume batekin eta bere
senarrarekin hizketan hasi ginen ingeleraz, Ingalaterrakoak zirelako. Galdera
batzuk egin genizkien, batzuk ez zekizkiten baina gehienak erantzun ahal izan
genituen.
10:20an Unamuno plazara itzuli
behar ginen berriro, orduan, irakasleak etorri ziren eta oso argazki polita
atera genuen bi gelak elkarrekin.
Oso oroimen ona dut
egun horretaz, Miren eta Leireri esker, institututik kanpo egon ginen eta jai
honen inguruan gauza asko ikasi genuen. Horretaz gain, talo gozo-gozo bat jan
genuen San Tomasen omenez.
Egilea: Duaa El Hachioui (2.A)
No hay comentarios:
Publicar un comentario