2018/04/27

ZIENTZIA AZOKA


ZIENTZIA AZOKA 2018

Aurreko larunbatean, apirilak 21ean, Bilboko Plaza Berrian zientzia azoka ospatu genuen. Bertan, Bizkaiko hainbat ikastetxek kurtsoan zehar landutako proiektuak aurkeztu zituzten, guztira 90 izan ziren. Solokoetxetik bi proiektu eraman genituen: 4DBHko kultur zientifikoko ikasleok eta 1batxilergoko biologia-geologia taldeko lau ikaslek aurkeztutakoak. 


4.DBHko ikasleek, “Konpost koxkorrak” proiektua aurkeztu genuen. Gaur egun, konposta neurri handiko zakuetan saldu egiten da, beraz, taldeari interesgarria iruditu zitzaigun etxeetan konpostaren erabilera errazteko, koxkorretan saltzea. Horretarako, ikastetxeko jantokian sortutako birziklatze sistemaren bidez, aurretik banatutako hondakinak konpost gunean pilatu ditugu gure proiektuaren lehengaia lortzeko. Konposta lortu ostean, teknologiako ikasleek egin duten prentsa batekin, konposta koxkor txikietan zatitzea lortu dugu. 

Proiektu honen helburu nagusia, etxeetan ongarri kimikoak erabiltzeari uztea eta ongarri naturalaren erabilera sustatzea da.

   

1.Batxilergoko taldeak arkeztutako proiektuaren helburua Bilbon dagoen txori biodibertsitatea ezagutzea eta ezagutaraztea izan da. Helburua lortzeko ikasleek laginketa propioa diseinatu dute eta lortutako datuak prestatutako fitxa batean jaso dute. Laginketa on bat egiteko zonalde desberdinak eta txoriak ikusteko ordutegi egokiena aukeratu zuten. Ondoren lortutako emaitzak interpretatu zituzten. Egindako lana oso ondo bideratzeagatik eta prozesua ondo erakusteagatik beste proiektuen artean nabarmendu ziren.

Jardunaldia oso interesgarria izan zen. Mota desberdinetako proiektuak ikusi genituen, beste batzuen artean, kimikakoak, biologiakoak, robotika- koak, matematikakoak… Zientzia azokaren bukaeran, sari banaketa egin zen eta 1.batxilergokoek sarituak izan ziren, Portugalen ospatuko den beste zientzia azoka batean parte hartzeko aukera irabaziz. 


Ane Otero, Ane Galdeano, Markel Ruiz, Mikel Granados eta Susi Vizan ZORIONAK!!!





DRON


DRON


Batxilergoko bigarren mailako teknologia proiektua dron bat egitea da, eta hexakopteroa egitea aukeratu dugu; hau da, sei hankako drona.

 Hexakopteroaren estruktura “Chinche de la malva” intsektuaren estrukturaren antzekoa da.

Drona egiteko pasa den urteko dronaren parte batzuk berrerabili ditugu, gainerakoa erosi dugu eta txasis-a hiru dimentsioko imprimagailuarekin egin dugu.

Guk egindako drona ez apurtzeko proba-hegaldi batean, interneten erositako dron batekin egon gara praktikak egiten. Erositako drona nahiko arina eta malgua da plastikoz eginda dagoelako, horrela kolperen bat hartzekotan drona ez du arazorik izango, eta, geroago, patioan frogak egin ditugu guk egindako dronarekin.

Proiektua oso interesgarria izan da lankidetza garatzen duelako eta teoriaren monotonia alde batera uzten duelako praktika egiteko eta, orokorrean, esperientzia ona izan da.

Ibai, Haritza eta Ugaitz (2.Batxiler)





2018/04/24

LA EDAD DE LA IRA



LA EDAD DE LA IRA


2018ko martxoaren 5ean 1.batxilergoko Literatura Unibertsaleko ikasleak Arriaga Antzokira joan ginen “La edad de la ira” deitzen zen antzezlana ikustera. “La joven compañía” deituriko aktore gazte talde batek aurkeztu zuen obra eta Nando Lopezek idatzitako eleberrian oinarrituta zegoen. Antzokian, Bilbo osoko nerabeak elkartu ginen obra ikusteko asmoz.

Marcos nerabeari bere aita eta anaia hiltzea leporatzen diote. Istorio honekin, Marcosen bizitza eta barne pentsamenduak ikusteaz gain, beste nerabeen ikuspuntuak ulertzeko aukera daukagu. Hainbat gai tratatzen dituzte: heziketa-sistema, gazteen eta nagusien aurreiritziak eta pentsaerak… Obra hau, funtsean, gazteontzat da. Gazteok geure burua ikusteko eta bakarrik ez gaudela ulertzeko.

Olatz Sardón eta Maitane Moreda (1.Batxilergoa)