UDAL LABORATEGIA BISITATZEA

Laborategira joan baino lehen lantegiari bisita bat egin genion eta oraindik
kontserbatzen diren garai hartako makina gehienak pixka bat zahar egon arren oso ondo zainduta daude. Lantegi hori Juan
Jose Iralak sortu zuen 1902an eta lantegi horri esker etxebizitza asko eraiki
ziren eta hortik dator Irala auzoa.

PRAKTIKAK:
Bi praktika egin genituen: landare zelula bateko DNA bereizi eta
substantzia desberdinen erreakzioak.
DNA BEREIZI: Honetarako,
ura, alkohola, gatza, fairy eta birrineko irin azala erabili genituen. Praktika
honetan birrineko irinetik DNA atera nahi genuen. Zelularen DNAra heltzeko
lehenago zelula pareta eta mintz-plasmatikoa apurtu nahi genituen. Zelula
pareta apurtzeko irabiagailua erabili genuen, irina urarekin nahastuz. Honen
ondoren birrineko irin irabiatua IRABIAGAILUAN sartu genuen iragaz zedin. Eta
mintz-plasmatikoa apurtzeko gatz eta fairy pixka bat bota genion, zelula
deshidratatzeko osmosi prozesuaren bitartez. Hori disolbatu ondoren alkohol bi
atzamar bota genizkion eta minutu batzuk itxaron genituen DNA bereiz zedin.
SUBSTANTZIA
DESBERDINEN ERREAKZIOA: Honetarako, irina,
bikarbonatoa eta azukrea (erreakzionatuko zutenak) eta ura, ozpina eta
betadinea (erreakzioa sortuko zutenak). Produktuak petri plaketan jarri
genituen hiru multzotan banatuta eta bakoitzean erreakzioa eragingo zuten erreaktiboen
tanta batzuk bota genituen. Erreakzioa ikusi ondoren (desegin, burbuilak atera,
gogortu…) substantzia desberdinak identifikatu genituen.
EGILEAK:
EKAIN eta ANE
GELA: 1. BATXILER
No hay comentarios:
Publicar un comentario