2017/11/22

BIZILABE 2017



BIZILABE 2017
Gazteentzako zientzia bizipenen labea

Bizilabe-Elhuyar metodologian oinarritutako proiektu zientifikoa da. Bizilabe ikerketa-zentroan ikasleok puntako gaietan eta erronka errealekin lan egin ahal izan dugu, enpresen ereduak bertatik bertara ezagutuz.

Ikerketa-zentroan proiektuak eta esperimentuak garatu ditugu gure kasa, behar denean adituen laguntza jasota.


Azaroak 16an Institutuko 4. mailako ikasleok metroz Deustuko Udal distritura hurbildu ginen eta Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntza eta farmakologia sailetako ikertzaileekin batu ginen mikrobiologiari buruz hainbat praktika egiteko asmoz.
Bertara heltzean ikertzaileek zer egingo genuen azaldu ziguten, geroago taldea bitan banatuz. Nahiz eta talde ezberdinetan egon, guztiek praktika berdinak egin genituen.

Egindako ekintzak:
Goizean zehar, bizpahiru ekintzetan parte hartu genuen.
Hasteko, ikertzaile profesionalek mikroorganismoei buruz azalpen teorikoak eman zizkiguten: nola hazten diren, non dauden, zein motatakoak izan daitezke…
Egindako lehen froga, edozein lekutik hartutako laginak agarretan sartzea zen, hau da, betetako petri plaketan, egokituta daudelako mikroorganismoei hazten uzteko. Geroago, gure gorputzetik isopoarekin lagina atera genuen: ahotik, azaletik, izerditik… eta lehen egindako prozesua errepikatu genuen. Ikertzaileak esan bezala, unibertsi-tatera eraman zituzten gure laginak, labe egokitu batean jartzeko eta mikro-organismoak hazi ahal izateko.


Bigarren esperimentua gauzatzeko, bi taldetan banandu ginen. Jarduera hau egiteko ikertzaileak azaldu zigun mikroorganismoak identifikatzeko lehenengo pausua GRAM tindaketa zela, guk praktikatuko genuena. Ondoren, bi borondate eskatu zituen erakusteko lehen pausua: lagina hartzea. Actimel eta jogurtaren laginak hartu genituen, eta beste laginak berak eman zizkigun. Ostean, binaka jarri ginen, eskularruak jarri, eta esperimentatzera ekin genion.


Esperimentuan emandako pausuak:
  1. laginak bioletaz tindatu genituen.
  2. urarekin garbitu genuen lehortutako tintea.
  3. lugolarekin (tindagaiarekin) estali genituen laginak, kristal bioletaren finkapena baimentzen duena.
  4. lugola urarekin garbitu genuen.
  5. alkohol-azetonarekin dekoloratu. Gram negatiboetan, pausu honek kristal bioleta kentzen zuen. Gram positiboetan ez zen dekoloraziorik ematen.
  6. urarekin garbitu.
  7. saframinarekin (gorria) tindatu. Kontraste tindaketa zen, gram negatiboek kolore arrosa hartuz eta gram positiboek, berriz, bioleta kolorea.
  8. urarekin garbitu.
  9. sikatu.
  10.  mikroskopioarekin behatu.

 Prozesu honen helburua mikroorganismoak identifikatzea izan zen, gram positibo edo negatiboak ziren bereiztea. Gram positiboak mikroorganismo horma sendoa zutenez, alkohola ez zuen mantentzen, beraz, bioleta geratuko ziren. Gram negatiboak ahulagoak zirenez, alkoholaren ondorioz tintea galtzen zuten saframinaren ondorioak jasanez.


 Hau bukatzean, mikroskopioan gure laginak ikustera abiatu ginen. Mikroskopioa nola funtzionatzen den azaldu ostean, ikertzaileak utzi zigun bakoitza bere lagina aztertzea gure kabuz.


Azkenik, mikroorganismo kolonia bat hartu genuen eta gure agar pertsonalean “mezu sekretua” idatzi genuen.

 Praktikak bukatu bezain laster komunikabide desberdinetakoak guregana hurbildu ziren ekintzei buruz galdetzera. Hainbat egunkaritan, irratitan eta telebistetan agertu ginen.
Bilboko Alkatea etorri zen ere bai eta hainbat galdera egin zituen aurretik egindako ekintzei buruz.  Jardunaldiarekin bukatzeko  alkatearekin, zinegotziekin, Elhuyarre-koekin eta Zentroko arduradunekin argazkiak atera genituen.


 



KULTURA ZIENTIFIKOA.  4.maila

No hay comentarios:

Publicar un comentario