2017/11/30

AZAROAK 25



AZAROAREN 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Kaixo, pasa den azaroaren 24an Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunean egin genuena azalduko dizuegu. Ospakizuna ostirala, 24an, egin zen  institutuan baina errealitatean benetako eguna larunbata, 25a,  izan zen.

Ikastetxera sartu bezain laster, txapa bat eta begizta bat ematen zuten. Maila bakoitzak ordu batean edo bestean zeukan prestatutako ekintzaren bat.

Aktibitate hau klaseko kideek egin zuten. Ekintza desberdinak landu zituzten, dantza eta musikaren bidez. Musikako irakaslea, Itsaso, izan zen musika antolatzailea eta Albinoniren adagioren kanona jo zuten.

Lehenengoak ikusi zutenek prestatutakoa batxilergokoak izan ziren, gero 2. ziklokoek eta, azkenean, 1. ziklokoek.

Madeleinek aurkezpena egin zuenez, galdera batzuk egin nizkion eta hauxe da elkarrizketa eman zuena.

-     Madeleine zelako esperientzia izan zen?
-     Oso polita eta dibertigarria izan zen.
-     Pozten naiz, zuk dantza egitean, txarto zeneukan oina. Erreza izan al zen zuretzat?
-     Egin esanda, zaila izan zen apurtutako oinarekin, baina ahalik eta hoberen egiten saiatu nintzen eta, halere, mina eduki nuen.
-     Dantza egitean urduri zeundeten?
-     Bai, oso urduri geunden baina pixkanaka-pixkanaka, urduritasuna joan egin zen.
-     Eskerrik asko, lantxo honetan parte hartzeagatik.

Hau izan da dena eta espero dugu gai honetako informazio gehiago edukitzea.

  

  

Madeleine eta Lishan.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario