AZAROAREN
25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Kaixo,
pasa den azaroaren 24an Emakumeenganako
indarkeriaren aurkako Nazioarteko egunean egin genuena azalduko dizuegu.
Ospakizuna ostirala, 24an, egin zen institutuan baina errealitatean benetako eguna
larunbata, 25a, izan zen.
Ikastetxera
sartu bezain laster, txapa bat eta begizta bat ematen zuten. Maila bakoitzak
ordu batean edo bestean zeukan prestatutako ekintzaren bat.
Aktibitate
hau klaseko kideek egin zuten. Ekintza desberdinak landu zituzten, dantza eta
musikaren bidez. Musikako irakaslea, Itsaso, izan zen musika antolatzailea eta
Albinoniren adagioren kanona jo
zuten.
Lehenengoak
ikusi zutenek prestatutakoa batxilergokoak izan ziren, gero 2. ziklokoek eta,
azkenean, 1. ziklokoek.
Madeleinek
aurkezpena egin zuenez, galdera batzuk egin nizkion eta hauxe da elkarrizketa
eman zuena.
- Madeleine
zelako esperientzia izan zen?
- Oso polita eta dibertigarria
izan zen.
- Pozten
naiz, zuk dantza egitean, txarto zeneukan oina. Erreza izan al zen zuretzat?
- Egin esanda, zaila izan zen
apurtutako oinarekin, baina ahalik eta hoberen egiten saiatu nintzen eta,
halere, mina eduki nuen.
- Dantza
egitean urduri zeundeten?
- Bai, oso urduri geunden baina
pixkanaka-pixkanaka, urduritasuna joan egin zen.
- Eskerrik
asko, lantxo honetan parte hartzeagatik.
Hau
izan da dena eta espero dugu gai honetako informazio gehiago edukitzea.
Madeleine eta Lishan.