2013/01/15

ZUGASTIETA - LA ARBOLEDA


ZUGASTIETA - LA ARBOLEDA
 


Pasa den abenduaren 13an, osteguna, 2ºA eta 2ºCko ikasleok Arboledara joan ginen eguna pasatzera. Horra heltzeko trena hartu genuen, eta trenetik jaitsitakoan  funikularra. Gora heltzean 2 monitorek eguneko plana azaldu eta koadernotxo bat banatu ziguten, paisaiari buruzko informazioarekin betetzeko. Asko ginenez  bi taldetan banatu ginen eta talde bakoitza alde batetik joan zen ingurua aztertzera: kutsadura, antzinaroaren eta orainaldiaren arteko konparaketa... Paisaia ederra zen eta lakua eta kobazulo izugarriak zeuzkan.

Itzuli bat egin ondoren herriko plazara joan ginen denok batera hamaiketako txiki bat hartzera. Denbora bat pasatakoan herritik bueltatxo bat eman eta mendirantz abiatu ginen berriro ere bi taldetan. Menditik ibilalditxo bat egin genuen, goitik ikusten zen paisaia oso polita zen, Getxo, Sopela eta beste zenbait herri ikusten ziren.

Berriz ere herrira jaitsi ginen eta bapo-bapo bazkaldu genuen.Azkenean Bilbora itzultzeko unea iritsi zen, funikularretik pixka bat urrun geundenez autobus bat hartu genuen, horra heltzeko gero, berriro ere funikularra hartu eta trenez bueltatu ginen Bilbora. Egun zoragarria izan zen!

                    LEIRE CABRERA eta ARAITZ AZKUE (2.A)

 
 
 



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario