ADISKIDETASUNAREN
LOTURAK
10 IRTENBIDE
DESBERDINAK
Bartzelonako
neskatila bat zara, aita orain hilabete bat hil zaizu, giltzurrunetako
minbiziaren ondorioz. Gauzak ez dira errazak eta familiako diru eskasiarengatik
Donostiara, lanaren bila joan behar zaretela azaltzen dizu amak. Kostata baina
zure amak iradoki dizuna onartzen duzu. Zure lagunak bertan ustea, ez da zure
gogokoa, baina egunero beraiekin WhatsApp-en bidez hitz egingo duzuela zin
egiten duzue.
Irailaren 6a
da, zure institutuko lehen eguna. Oso urduri zaude. Nolakoa izango ote da
institutu berria? Ezagutuko al duzu mutil majoren bat?
Lehen eguna
denez ez duzu autobusa hartuko, zure amak kotxez eramatea nahiago duzulako.
Hurbiltzen ari zarelarik, zure taupadak azkartzen doaz. Eraikin erraldoi eta
dotore bat ikusten duzu, aurtengo institutua aurtengo institutua izango dela suposatzen
da.
Ate
nagusitik sartzen zara, zuzendaritzaren bila zabiltzala mutil bat jarraika
duzula ohartzen zara.
-Ee
zu!-oihukatzen du.
Buelta eman
eta zuri garrasika dagoela konturatzen zara. Mutil altua da, urre koloreko ilea
eta begi urdinak ditu. Zuregana hurbiltzen da, daukan arropa guztia markakoa
dela erreparatzen duzu, segur aski diru mordoa izango du.
- Aizu!!! Instintukoa al zara? -galdetzen
dizu.
- Oraindik ez. Bartzelonatik etorri berria naiz eta 4.maila hemen egiteko
asmoa daukat.
- Barkatu. Ni Haritz naiz. Nik ere 4.maila egingo dut. Nahi baduzu tokatu
zaizun gelara lagunduko zaitut.
Berak zure gelara gidatuko
zaituela behin eta berriz errepikatu dizu, hala ere zure kabuz zuzendariarengana
joango zara. Zuzendaria lodikote itzela da, baina oso jatorra iruditu zaizu. Hark
berehala lagundu zaitu zure gelara, 4.Akoa tokatu zaizu. Pasabi-deko paretan
dagoen zerrenda batean zure klasean egokitu zaizkizun gelakideen izenak ikusten
dituzu, eta gelakide gisa Haritz izango duzula konturatu zara. Gela barrura
sartzen zara, handia eta zabala da eta barruko giroa ona dela ematen du. Ingurura
begirada bat botatzen duzu eta bi leku bakarrik libre daudela konturatzen zara.
Atzean neskato ilehori baten ondoan
eseri zaitezke, hark nahiko jatorra dela ematen du. Haritzen ondoan beste
eserleku libre bat daukazu.
Neska ilehoriaren ondoan eseri nahi baduzu zoaz
hurrengo orrialdera.
Haritzen
alboan esertzea nahiago baduzu zoaz 4.orrialdera.
Gelako azkenengo lerrora joan eta neska ilehoriaren
ondoan esertzen zara, Ane. Begiratu egiten zaitu eta zuk zer egin jakin gabe
irribarre bat botatzen diozu; berak, beste batekin erantzuten dizu. Hizketan
hasten zaizu, baina irakaslea sartu eta laster isilarazi egiten zaituzte.
Jolastorduan berarekin batera jaisten zara eta bere
lagunak aurkezten dizkizu. Koadrila ona osatzen dutela pentsatzen duzu, denak
oso majoak dira baina badago ile beltzeko neska pinpirin bat, Nekane, begirada
zorrotzarekin begiratzen dizuna.
Arratsaldean matematika ordua duzu, eta zure takilak liburua hartzen zaudelarik mutil bat hurbiltzen
zaizu, koadrilan egon den mutil gihartsua, Ander deitzen dela uste duzu. Berak
ordea zure izena ederto daki eta betidanik ezagutuko bazintuen bezala hitz
egiten hasten zaizu.
- Ja ja ja… oraindik ez dut nire printze urdina aurkitu -erantzuten diozu- zuk aldiz, ikusten
dudanez, lehen egon den ile beltzeko neskarekin zaude, ezta?
-Nor? Nekane? ja ja ja…. ez, ez dugu ezer -erantzuten
dizu lasaitasun osoz.
Batera joaten zarete gelara, bere irribarre politak
txunditu egiten zaitu oso jatorra izateaz gain oso goapoa da.
Zure mahaian zaudelarik liburuak zabaltzen, Nekane
hurbiltzen zaizu aurpegi desatseginez.
-Zer? Anderrekin ligatzen?- galdetzen dizu mesprezuz.
Zuk ezetz esaten diozu nahiko urduri, ziur egon ez arren.
- A! Ba, ez badakizu ere, kontuan hartu Ander nirea dela!
-hori esan eta buelta erdia ematen du, bere mahairantz joanez.
Matematikako kontrola egin duzue, nahiko txarto atera
zaizu. Beharbada mutilaz ahaztu beharko zenuke nota hobeagoak ateratzeko.
Arratsaldean etxerantz zoazela Ander hurbiltzen zaizu. Anderrekin
batera Nekane doa, atzetik lerdea dariola. Anderrek gezurra esan dizu? Nekane
gogoko ote du?
Nekaneri inbidia emateko Anderrengana bazoaz zoan 13.orrialdera
Notei garrantzia eman nahi badizu 6.orrialdera
Beraiengana joan baina ahalik eta azkarren beste bide
bat hartu nahi baduzu 15.orrialdera joan.
Neskato
bat lagun gisa edukitzea ondo etorriko zaizu, baina, Haritzen ondoan esertzea
nahiago duzu seguruagoa sentitzen baitzara ezaguna duzun mutilaren ondoan. Berarengana
hurbildu zara, eta hark berehala zuzendu dizu hitza.
- Kaixo,
ikusten dut gelakide bezala edukiko zaitudala esan dizu - Benetan pozten naiz!
Zuk
ere asko pozten zarela esan diozu. Bere ondoan dagoen mutila aurkezten dizu, Ander
deitzen da eta jatorra izateaz gain nahiko guapoa ere bada.
Andereñoa
sartu da gelan eta urtero bezala ikasturte hasierako azalpenak ematen ditu, ondoren
gelakide guztiak aurkezten dizkizuete eta konturatu baino lehen jolastordura
irteteko txirrinak jotzen du.
Gazte
guztiak aulkitik haltza eta beherantz abiatzen dira. Zu zure gelaren parean
dagoen liburutegira joaten ari zarela Haritzek geldiarazi eta beraiekin batera
jolastokira jaisteko proposatzen dizu. Berarekin batera jaisten zara
jolastordura, daukan lagun koadrila ezagutzeko asmoz.
- Goazen
txoko horretara -esaten dizu zure ezkerrean dagoen izkinara seinalatuz- Bertan batu
ohi gara jolastorduetan.
Isilik
zoaz, baina heldu eta berehala zure lotsa desagertu egiten da. Ander klasean
bere ondoan kokatzen den mutil goapoa da, klaseko atzeko esertzen diren bi
neskak ere badaude, nahiko normalak eta jatorrak dirudite eta klase erdian
esertzen den neska pinpirina baita. Denen arteko giroa bikaina dago eta oso
ondo moldatzen zara egoerara.
Aurkeztu
ondoren hitz egiten hasten dira. Ostiralean batera zinemara joateko asmoa
daukate. Etxera heltzean zure amari komentatzen diozu plana eta berak oso pozik
jartzen da, lagunak oso azkar egin dituzulako.
Astearte
eta asteazken oso azkar pasatu zaizkizu, pixkanaka lagun gehiago ezagutzen
hasten zara, ordea, oraindik ez zara ondo egokitzen.
Osteguneko jolastorduan
Haritz hurbiltzen zaizu.
-
Nahiago baduzu, -hasten zaizu hizketan- denekin zinera joan beharrean, nire
etxera etorri zaitezke. Ez dut uste besteei inportako zaienik.
Alde
batetik arrazoia du, oraindik ez zara guztiekin ondo harremanatzen, bestalde
aldetik besteekin zinemara joatean harreman hobeak egin ditzakezu.
ü Guztiekin
zinera joan nahi baduzu zoaz 7.orrialdera
ü Haritzen etxera
joatea nahiago baduzu zoaz 5.orrira
Haritzen
etxean hobeto pasatuko duzula uste duzu, hoberen ezagutzen duzuna baita eta ez
besteekin oraindik ez duzu harreman oso sendoa lortu. Bost eta erdietan
pasatzen zaizu bila eta biak batera bere etxerantz abiatu zarete malda batetik
gora.
Ibiltzen
zaudetela Haritzen mando txiki bat atera eta botoi bat jotzen du, bat-batean
ezkerraldean kokatzen den harresi bat mugitzen da eta barrurantz sartzen
zarete. Oso harrituta geratzen zara, etxeak lau pisu izan aparte igerileku,
teniseko pistak eta gimnasioa dauka. Teniseko partidu bat jokatzen hasten
zarete.
Nahiko
berdinduta zabiltzate, azkenean partidua berdin-duta uzten duzue. Lorategi
handi eta koloredun batean esertzen zarete. Haritzek zinemara joandakoen mezu
bat jasotzen du, haiek ederki daudela esaten dute eta "Lo imposible"
pelikula zuek geroago ikustea gomendatzen dizuete. Mezua irakurri ostean Haritz
hizketan hasten zaizu.
-
Mutil lagunik badaukazu? -galdetzen dizu
beherantz begira.
-
Ez, oraindik ez naiz leku honetara egokitu
eta ez dut mutiletan pentsatzeko denborarik izan -erantzuten diozu- eta zuk?
Beno,
ez dut neskalagunik, baina gustuko dudan neska bat daukat buruan -erantzuten
dizu- laster berari esatea pentsatuta daukat.
Oso
harrituta geratzen zara, zu al zara neska hori? Oso majoa izan da zurekin,
gehiegizkoa agian. Gaiez aldatzea erabakitzen duzu orduan.
Azkenean etxera joateko ordua iristen da,
egun ederra izan da. Haritzek etxeraino laguntzen dizu zuk beharrezkoa ez dela
esan arren. Atarira heltzean begietara begiratu eta ezpainetan musu gozo bat
ematen dizu.
Hurrengo goizean mezu batek esnatzen zaitu, Haritz
da:
"Egunon printzesa! Atzo zutaz pentsatzen
lokartu nintzen, zurekin amestu dut eta, berriz, zutaz pentsatzen jaiki naiz. Atzoko
arratsaldea bikaina izan zen errepikatzeko modukoa, ezta? mxx"
Berarekin
berriro geratu nahi baduzu zoaz 12.orrialdera
Ez
diozu ondo ezagutzen eta berarekin ez baduzu geratu nahi zoaz 17.orrialdera
Hurrengo
egunean lekus aldatzen zaituztete eta Alazneren ondoan jarri behar zara. Neska
jatorra dela ematen du baina pixka bat sinetsia. Lehenengo hilabetea nahiko
azkar pasatzen zaizu. Baina hurrengoan azterketak hasten dira bata bestearen
jarraian. Matematikako lehen azterketan 4,6 ateratzen duzu, eta Alaznek lasaitu
beharrean, barreka hasten zaizu, berak 9 bat atera duela leporaraziz.
Orduan
zu, pilo bat ikasten hasten zara, telebista eta tuentian ahaztuz. Naturako
azterketan Alaznek 9,7 bat ateratzen du eta korrika joaten da zuregana bere
nota behin eta berriz errepikatzen, baina, maisua hurbildu eta zuri 9,8 bat
ematen dizu. Alaznek harroputz aurpegiarekin begiratzen dizu sinistu ezinik.
Kontrol bakoitza bien arteko lehia izaten da, eta badirudi irakasleak jakinaren
gainean daudela.
Krisia
dela eta, aurten ikasturte amaierarako gela bakoitzeko hiru beka egon beharrean
bakarra egongo dela jakinarazten dizue zuzendariak.
Alazneri
ardura aurpegia sumatzen diozu, berak nola edo hala lortu nahi du beka hori
baina badaki zuk ere gogo handia jarriko duzula lortzeko.
Azkenengo hilabetea heltzen
da globalak egiteko unea. Gau eta egun zabiltzate ikasten, azterketa horretan
erabakiko baita norentzat izango den beka. Bezpera azken gauean ohea zaudelarik
azken errepasoa ematen hasten zara. Oso ongi dakizu hala ere, badago urte
hasieran emandako gai bateko ataltxo bat, oraindik buruan sartzen ez zaizuna.
Ez duzu espero hori azterketan sartzea, baina sartzen bada?
Txuleta txiki bat
egin kontrolean agertzen bada ondo egingo duzula ziurtatu nahi baduzu.
Beste dena primeran
dakizunez hau ikastekoa beharrezkoa ez dela uste baduzu.
Txuleta
jarri nahi baduzu, seguruago egoteko 9.orrialdera
Txuletarik
jarri ez baduzu nahi zoaz 11.orrialdera.
Guztiekin zinera
joatea erabakitzen duzu. Egia da Haritzekin harreman estuagoa daukazula
besteekin baino baina aukera paregabea izan daiteke gainerakoentzakoekin
harremana sendotzeko.
"Lo imposible"
estreinaldira joatea erabakitzen duzue. Heldu eta ilara ikaragarri bat ikusten
duzue, hala ere, azkar doa eta laster lortzen dituzue sarrerak.
Aretora sartzen
zarete, nahiko berria da eta benetan handia eta erosoa da, punta-puntako
teknologia erabiltzen dituzten zinema-areto horietako bat. Pelikula hasi bezain
pronto negarrez hasten zarete eta pentsatzen duzuen baino gutxiago iraun duzue
negar malko barik.
Pelikula azkar
pasatzen da eta bukatzen denerako oraindik arratsaldeko zazpiak direnez
Haritzek aholkatutako dantza-leku batera joaten zarete.
Maldan behera joan
eta diskoteka txiki baina moderno batean sartzen zarete. Dantzatu ostean mahai
batean eseri eta pare bat txupito hartzen dituzue.
Ordua begiratu eta
nahiko berandu dela konturatzen zarete. Konturatu barik etxerako joateko unea
heltzen zaizue. Guztiok batera ateratzen zarete eta aldapa goian dagoen parkingera
abiatzen zarete. Ardura aurpegia daukazu, eta Alaznek esaten dizu:
- Lasai,
errepikatzailea naiz eta orain dela hilabete batetik gidatzeko baimena daukat.
Lasaitu egiten zara
baina egokia al da, oso gutxi edan arren kotxea hartzea? Gainera autobus geltokia
gertu daukazue, eta etxera pixka bat berandu heldu arren seguruagoa izan
daiteke.
Kotxez
joan nahi baduzu zoaz 8.orrialdera
Autobusez
joan nahi baduzu, zoaz 10.orrialdera.
Etxera
heltzeko prisa handia daukazuenez, pixka bat edanda egon arren kotxea hartzen
duzue bidea laburra delako. Autoaren atzealdeko atea zabaltzen duzue, eta sartu
egiten zarete, gerrikoa lotu eta giltzak sarturik aurrerantz abiatze zaret.
Apur
bat izututik zabiltzate. Alazne ez baitzaizu oso gidari trebea iruditzen.
Semaforo
bat gure bidean azaltzen da. Anderrek kontuz ibiltzeko abisatzen dio, garaiz
iristea baino hobeagoa delako osasuntsu heltzea, baina Alaznek buruko min
handia duela esaten du eta ahalik eta lasterren etxera heldu nahi duela, ohera joateko.
Semaforoa
gorriz egon arren ez da geratzen eta gorriz igarotzen du ia-ia emakume nagusi
bat harrapatuz. Zuk, beldurtuta taxi bat hartzea hobeto izango dela proposatzen
duzu baina Alaznek ez du kasurik egiten eta gero eta azkarrago gidatzen hasten
da. Denok izututa zaudete, eta aho batez gelditzeko erregutzen diozue. Kasu
egin barik, bere kabuz jarraitzen du aurrera. Bide-gurutze batean sartzen
zarete. Eskuinean kamioi luze bat ikusten duzu eta Alazne horrantz doa.
-Kontuz!-oihukatzen
duzu negarrez eta arnasestuka.
Baina
beranduegia da, ezin zarete geratu eta zuzenean kamioiaren kontra zoazte. Bertan
ematen duzue guztiok zuen azken bihotz-taupada.
Nolatan
hartu ahal izan duzu kotxea gidaria edanda egonez?
AMAIERA
Eguna
iritsi da, institutura joan baino lehen boli beltza hartzen duzu eta ezkerreko
eskuan txuleta txiki bat egiten duzu.
Gelara
sartutakoan oso urduri jartzen zara, denak hizketan dabiltza multzo batean hala
eta guztiz ere zuk aurrera jarraitzen duzu zure lekura heldu arte.
Berehalaxe
heltzen da irakaslea eta azterketak banantzen dizkizue. Zure mahaitik
pasatzerakoan arineketan ezkutatzen duzu zure eskua. Azterketa erraza ematen
du, azkar egiten dituzu ariketak guztiak, azkenengoa izan ezin.
Galdera honek zerikusi handia dauka
eskuan dituzun apunteekin. Klaseari begirada bat bota eta andereñoa beste
batekin hizketan dagoela ohartzen zara. Momentu egokia dela pentsatzen duzu eta
azkar zure eskuan dagoena paperera pasatzen duzu.
Ikasle
guztiak zaudete azterketari azken errepasoa ematen, eta ustekabean txirrinak
jotzen du. Denok aulkitik altxatu eta azterketak irakasleari eskura ematen hasten
dira.
Zuk
eskuko txuleta ez ikusteko zer egin jakin arren naturaltasun osoz
irakaslearengana abiatzen zara. Ematen zauden une horretan berak zure eskua
ikusi eta txuleta duzula ohartzen da. Zur eta lur geratzen zara. Bat-batean
bero zara, zure bihotza bular barrutik aterako zaizula sentitzen duzu eta
gehiago gogoratu barik zorabiatzen zara eta lurrera jausten zara.
AMAIERA
Zure
lagunengandik banatzen zara beraiek kotxez joatea nahiago dutelako. Autobusa heltzeko
zenbat falta den begiratzen duzu eta oraindik hamar minutu falta direla
ohartzen zara. Kezkatuta zaude eta bost minututan etxean egon behar zara, hala
ere autobusa hartzea ideia seguruagoa da.
Autobusa
etortzerakoan igo egiten zara, irratia jarrita dago eta hain gogoko duzun "Zea
Mays" taldeko “Negua joan da ta” kantua entzuten da. Ordaintzen duzu eta
neskato baten ondoan esertzen zara. Ilea gorri-hori nahastura baten antzekoa
dauka eta kiloren bat soberan duela ematen du baina hala ere aurpegiz nahiko
polita dela uste duzu.
-Epa!
-agurtzen zaitu, zuk, ezagutzen ez duzunez irribarre eginez erantzuten diozu.
Biok
nahiko aspertuta zaudetenez hizketan hasten zaizu:
- Zu
ez zara hemengoa ezta? -galdetzen dizu.
- Ez
orain dela hilabete bat etorri nintzen. -erantzuten diozu, lotsatuta.
- Nongoa
zara ba?
- Bartzelonakoa
naiz.
- A
bai? nik hor familia daukat, baina orain dela asko ez ditudala ikusten krisia
dela eta -azaltzen dizu berak-. Hango lehengusina batek, nire adinekoa da, zure
antza duela iruditzen zait- gehitzen du irribarre batez.
Zuk familia-kide
batzuk hemen dituzula esaten diozu baina beraien itxuraz ez zarela gogoratzen
aitortzen diozu denbora asko daramatzazulako haiek ikusi gabe.
Tuentia
eskatu eta zuk eman egiten diozu. Abizen bera duzuela konturatzen zarete. Berak
familia Bartzelonan? Zuk berriz familia hemen; beraz… zerbait izango ahal zarete?
Familia?
Gauzak
argitu baino lehen zure helmugara iristen zara beraz ezin izan duzue gehiagoz mintzatzen
aritu. Bi aste barru zure lehengusina dela enteratzen zara, eta zure amarekin
batera bere etxearen bila zoaz kale guztietatik zehar. Aurkitu egiten duzue eta
horko familiarekin harreman sendoa egiten duzue. Diru asko daukate eta proposatzen
dizuete dirua uztea Bartzelonara itzul zaitezten.
AMAIERA
Hurrengo
eguna heltzen da, zu urduri zaude, gaur daukazun azterketagatik, baina amak
lasaitzen zaitu asko ikasi duzula eta ondo aterako zaizula esanez. Azkenean txuleta
ez egitea erabakitzen duzu, ariketa hori aterako ez den esperantzarekin.
Institutuan
sartzeko ordua heltzen da, eta gelarako bidea hartzen duzu. Gelan sartu eta Alazne
hurbiltzen zaizu:
- Zer?
Ondo ikasiko zenuen atzo, ezta? -esaten dizu tonu zirikatzailean.
Zuk
zure lekura jarraian zoaz kasu egin gabe, baina berak hitz egiten jarraitzen
du.
- Beka
lortzeko azterketa honetan nire nota baino altuagoa atera behar duzu, hau da,
10 bat baino altuagoa ja ja ja -esaten dizu segurtasun osoz.
Zure
lekuan eseri eta mahiak banatzen dituzue, azterketa ikusitakoan lasai geratzen
zara guztia ederki dakizulako.
Azterketa
egiten hasten zara, Alaznek galdera baten erantzuna esateko xuxurlatzen dizu,
oso baxu irakaslea ez konturatzeko, zuk begiratu eta esango ez diozula ziurtatzen
diozu. Azterketa lehenengoa amaitzen Ander da, korridorera ateratzeko esaten
dio irakasleak molestatu ez dezan.
Zu
txirrina jo arte geratzen zara errepasatzen, behin eta berriz Etxera oso alai
heltzen zara, azterketa 10 bat ateratzeko modukoa irten zaizulako eta hala da.
Hurrengo egunean jakinarazi egiten dizuete beka lortu duena zu zarela. Zure
helburua ongi burutu duzu.
AMAIERA
Haritzekin
geratzen zara. Oraingo honetan zinemara joango zarete, besteek gomendatu
dizuten "Lo Imposible" pelikula ikustera. Ticketak erosi eta barrura
sartzen zarete.
Pelikula
amaitzen denean goiz da, eta bere etxera joatea erabakitzen duzue. Sofan
esertzen zarete, zuk telebista jartzen duzu, jateko zerbaiten bila doan
bitartean. Et 2 kanala ateratzen da eta Euskadi Directon komentatzen ari dira
biolentzia generoko kasu bat Granadan, B.E.Z.-a %3 igo da oraingoan ere eta
Donostian 7 milioi euroko balioa duten bitxien lapurreta egin dute!
Azken
berri hau ematen ari direlarik Haritz agertu eta kanalez aldatzen du, urduri samar
dagoela antzematen diozu. Jateko txokolatea eta txurroak ekartzen ditu eta biak
batera noiz eduki duzun arratsalde hoberena pasatzen duzue.
Bandejak
sukaldera eramaten dabilen bitartean, aurrean daukazun armairu batean bitxiz
betetako kutxa bat ikusten duzu. Harrituta geratzen zara, diru asko daukala
badakizu, baina hori gehiegizkoa da. Haritz itzultzen da eta zuk bitxien
inguruan ezer ez galdetzea erabakitzen duzu.
Gaurkoan
ere etxeraino laguntzen zaitu, bera agurtu eta etxera sartzen zara. Ama
telebista ikusten ari da, berarekin batera esertzen zara gaueko berriak
ikustera,
Donostian
gertatu den lapurretaz hitz egiten dute. Lapurtutako bitxien argazkia agertzen
da, bitxi horiek ezagunak dituzu, Haritzen etxean ikusitakoen antzekoak direla
iruditzen zaizu. Arduratuta geratzen zara zer egin jakin gabe.
Haritzi
informazioa atera nahi badiozu 14.orrialdera
Ez
baduzu nahi gai horri buruz gehiago pentsatu 16.orrialdera.
Zuk Anderri elkarrizketa jarraitzen diozu, Nekanek inbidiaz
begiratu arren.
Nekaneren eta zure etxeko bidearen bidegurutzean
zaudetelarik agurtzen zaitu. Gaur Ander ez doa berarekin zurekin baizik.
Zuk gelditu eta aurpegi serioz ea Nekane atsegin duen
galdetzen diozu. Berak ezetz esaten dizu burua alde batera eta bestera mugituz.
- Ba berak ordea zu gustuko zaituela uste dut.-gehitzen
duzu.
Hasperen eginez, iraganean gertatutakoa kontatzen dizu, orain
dela 11 hilabete bere neskalaguna izan zen eta beste batekin musuka harrapatu zuela
izkina batean.
Hori entzutean aho zabalik geratzen zara zer esan jakin
gabe.
Aldapa amaieran zure etxea ikusten duzu eta honek
atariraino laguntzen zaitu. Begietara begiratzen dizu zu urduri jartzen zara, segundoak
orduak baino astiroago igarotzen dira.
Hurbiltzen zaizu, begiak ixten dituzu bere ezpainak
zureekin nahastuz.
Nekane zurekin haserretzen da Anderrekin hasi zarelako,
baina, berdin zaizu. Mutil bikaina da eta primeran sentiarazten zaitu. Zoriontsua
egingo zaitu!
AMAIERA
Arineketan
zoaz Haritzen etxera eta zuzenean galdetzen diozu ea nondik atera dituen bitxi
horiek eta ia lapurretarekin zerikusirik duen.
Arduratu
egiten da eta bitxi horiek lapurretarenak direla aitortzen dizu. Ezin duzu
sinetsi, bi aldiz pentsatu gabe bitxiak itzultzeko erregutzen diozu edo bestela
poliziarengana joango zarela. Berak gai ez zarela pentsatzen du eta bitxi
batzuk eskaintzen dizkizu.
- Ez, ez dut etxean eduki nahi -esan eta jarraian
abiatzen zara komisaldegira.
Haritzek atzetik jarraitu eta zuregana
hurbiltzean jo egiten zaitu, behin eta berriro atzera jauzi eta buruan golpe
izugarri bat eman arte.
Begiak
irekitzean ospitalean zaude, ama ondoan duzu. Dena argitzen dizu eta Haritz
kartzelara eraman dutela azaltzen dizu. Hori entzutean lasaitu egiten zara.
Medikuak
etortzen dira eta ziurtasun osoz laster hobetuko zarela esaten dizute; baina ez
da horrela, egunez egun gehiago kostatzen zaizu arnastea eta medikuek ematen
dizkizuten medizinek ez dute eraginik. Bihotz taupadak ahultzen doaz, gelditu
arte.
AMAIERA
Beraien elkarrizketara gehitzen zara, gogo handirik gabe,
Anderrek oso gustura ematen dizu ongi etorria, Nekaneri aldiz, ideia hori ez
zaiola asko gustatzen pentsatzen hasia zaude. Zuk beraiekin jarraitzeko gogo
izugarria daukazu, Anderrekin batera egotea asko gustatzen zaizulako ,beste
aldetik ez duzu Nekanerekin daukazun harremana galdu nahi.
Orduan, kale horren amaieran agurtu egiten diezu:
-Bueno, hemen
agurtzen gara. Amak goizean ogia nik erosteko eskatu dit eta okindegira noa, bihar
arte! -Eta beste bide bat hartzen duzu.
Aurrera jarraitzen duzu, Anderrez pasatzea eta Nekane
lagun giza edukitzea nahiago duzula uste duzulako. Bat-batean Ander atzetik
duzu oihuka gelditzeko esanez. Zuregana hurbiltzen da, eta ea zergatik ez
diozun kasurik egiten galdetzen dizu, nahiko triste. Zuk dena azaltzen diozu, Nekane
etorri zitzaizula eta Ander berarentzat zela esaten zizula, Mutilez pasatzea
eta Nekanerekin ondo eramatea erabakitzen duzula. Berak Nekanetaz pasatzea
gomendatzen dizu, hobeto ezagutzen duzunean harroputz galanta dela esanez, zuk
hori egingo ez duzula esan eta buelta ematen duzu bera hor utzita.
Hurrengo egunetan ikusten duzu Anderrek arrazoia zuela,
Nekane oso harroputza dela. Beraz, Nekane pikutara bidali eta Ander hobeto
ezagutzera zoaz.
AMAIERA
Bitxiez
ezer ez galdetzea erabakitzen duzu, egia zein den aurkitzeko beldurragatik. Berarekin
aste bat zoazela Alazne hurbiltzen zaizu eta hitz egiten hasten da.
- Zer?
Haritzen neska laguna zarela konturatu naiz, ezta?-galdetzen dizu urduri.
- Bai,
jadanik aste bat daramagu elkarrekin- erantzuten diozu irribarre batekin.
- A
ongi! baina ikusten dudanez ez dizu ezer ez esan Liberi buruz -hori esan eta
korrika irteten da, esateagatik damutuko balitz bezala.
Zuk
bi aldiz pentsatu barik arineketan zoaz Haritzengana azalpen bat eskatu nahian.
-
Nor da Libe delako hori? -esaten diozu jakin
minarekin.
Berak
arduratuta begiratzen zaitu, zer esan ez dakiela.
-
Ba… begira… barkatu baina pasadan udan
ezagutu nuen neska da, berarekin egon naiz, eta nago, oraindik ez baitut izan
berarekin mozteko balorerik.
Zu
ezin sinesterik zaude, denbora guztian iruzurtuta egon zarelako, zuregana ez hurbiltzeko
eta mesedez bakean usteko eskatzen diozu aurpegian zaplazteko bat emanez.
Alaznerengana
zoaz eskerrak emateko asmoz. Konturatuko egiten zarete hau izango dela zuen
laguntasunaren hasiera.
AMAIERA
Atzokoa
gustatu egin zitzaizun, baina, oraindik ez diozu ezagutzen eta batzuetan besteekin
oso harroa dela uste duzu.
Mezua
gustatu zaizula jartzen diozu baina hona, heldu berri zarenez ez duzula
inorekin hasi nahi.
Berak
mezu sinple batekin erantzuten dizu ":(", txarto hartu duela uste
duzu, hala ere, denborarekin berriro ere lagunak izatera helduko zaretela
antzematen duzu.
Hurrengo goizean, ikastolara joaten
zara, han Haritz hurbiltzen zaizu eta hitz itsusi batzuk esaten dizkizu. Zuri
hainbesterako izan ez dela iruditzen zaizu eta mesedez bakean usteko eskatzen
diozu, baina bera zuri jarraika egoten da leku guztietara. Koadrilako besteak
ere zurekin haserretu dira, Haritzek gezurren bat kontatu dielako.
Eskolan
inork ez dizu kasurik egiten eta zure amak lan hobeago baten eskaintza lortu berri
duenez Bilbora joaten zara institutu berri batera.
AMAIERA
LEIRE MACARRO, ARAITZ AZKUE eta LEIRE
CABRERA (2.A)