2012/01/04

UNAI, ASKO PINTATZEKO DAUKAN PERTSONA

Unai, Patxiren ordez,  etorritako artisautza eta plastika irakaslea da. Pertsona interesgarria delakoan bere atea jo dugu apur bat gehiago jakiteko.

Kaixo Unai, nongoa zara zu?
Bergarakoa naiz. 1997an Euskal Herriko Unibertsi-tateko Leioako Arte Ederretako fakultatetik gertu egoteko Bilbora etorri nintzan bizitzera, hemen 6 urte eman nituen eta Erasmus bekarekin Ingalaterran ikasturte bat eman eta gero Donostiako ikastetxe batean irakasle lanak betetzeko Donostian bizitzen jarri eta azken 4 urteak Orion bizitzen eman ditut. Gipuzkoako hiriburutik hamar minutura eta Jorge Oteiza eskultorea jaio zen etxe ondoan, Benito Lertxundi abeslariak herriko arraunlariak animatzen ikusten.

Nolakoa da zure herria?
Bergara herria atsegina da, 15 mila biztanle ditu eta Euskal komunitate erkidegoaren erdi erdian dago kokatua. Gasteiz, Donostia eta Bilbotik oso gertu gelditzen da. Kulturalki indar handia duen herria da Bergara. Bergarako pintoreen eskola oso ospetsua, Jesus Mari Lazkano izan daiteke bertako pintorerik garrantzitsuena gaur egun Gernika aldean bizi den arren. Lepoan hartu edo Plazara bezalako abestien sortzailea ere Bergarakoa zen, Telesforo Monzon. Eta Jam aretoak ere kontzertu piloa antolatu izan ditu 90. hamarkadan.

Kontaiguzu apur bat zutaz jakiteko gehiago?  Nolakoa izan dira zure gaztaroa, ikasketak…?  

1980an jaio eta Bergarako plazako ikastolan ikasi nuen, baita batxilergoa ere. Gaztaroak 14, 15 urterekin gurasoek inguruko herrietako marrazki eta pintura lehiaketetara eramaten ninduten. Eta Bergara, Arrasate eta Eibarko lehiaketetan gaztetxoen atalean sariak jaso eta gero, Unibertsitate ikasketak aukeratzerako ordua iritsi zitzaidanean; Euskal Herriko unibertsitatean, Leioako kanpusean Arte Ederretako lizentziatura ateratzea aukeratu nuen. 
Gaztetatik musika izan da nire pasioa eta  14 urterekin gitarra elektrikoa jotzen hasi nintzen. Hasiera batean Ikastolako lagunekin Hard Core eta Punk Rock estiloetan murgildu ginen Fly Shit izeneko taldea sortuz (Bi disko kaleratu genituen), gero 24 urterekin Mahaster River izeneko proiektu akustiko eta intimistagoa sortu genuen 12 sokako gitarra akustikoa ardatz genuela (Beste bi disko kaleratu ditugu). Eta gaur egun Azkaiter Pelox izenpean kontzertu akustikoak ematen ditugu kontrabaxu eta guzti. Eta diskoetako portadetan nire marrazki eta ilustrazioak argitaratzen ditut.


Marrazketak egitea gustatzen zaizula ematen du, zergatik?
 Unibertsitate garaietan esku koadernotan bozetoak egiteko ohitura hartu nuen eta esku koaderno hauek hasiera batean agenda bezala ere erabiltzen nituen. Gaur egun aste santuko oporretan eta uda partean egindako bidaietako marrazkiekin betetzen ditut nire bidaia koadernoak, bertan bozetatzen ditut baita nire tamaina handietako koadroen lehen ideiak.

Zein motatako marrazketak egiten dituzu? Noiz egiten dituzu?
Askotan kafea hartzen dudan bitartean marrazten dut, aldizkarietatik ateratako irudiak edo bidaietan hartutako apunte azkarrak denboraz lantzen ditut gero etxean lasai nagoenean eta klaseetako lanak ere esku-koadernoetan bozetatzen ditut askotan.

Bidaiatzen duzunean ikusten edo bizi izandakoaz ere marrazketak egiten dituzu?
Bai eta atzerrian hartutako marrazki azkarrak eta bozetoak lantzen jarraitzen dut askotan etxean. Eta horrela bidaiak gehiago irauten duenaren sentsazioa izaten dut. Bidaia digeritzeko forma bat izaten da niretzat.

Nola lortu zenuen erraztasun hori marrazten? Zein ikasketak egin dituzu horren inguruan?
Nere gurasoek nik Arkitektura ikastea nahi zuten arren, negoziazio garai hartan Arte ederrak ikasteko aukera eskatu nien eta bide horrek Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Arte ederretako fakultatera eraman ninduen.
Pentsatu al duzu profesionalki horretan aritzea? Agian ilustrazio munduan?
Gustatuko litzaidake, baina esperientzia eta jakituria desberdinen transmisioan aritzea ere oso gustuko dut. Eta ilustrazio munduan lantxo batzuk egin izan ditut; Herriko aldizkariko komikilaria izan naiz pare bat urtetan, eta gure diskoetako portadak ere nik neuk ilustratzen ditut.

Komikia ere gustuko dituzu? Zergatik?
Egia esateko orain konturatzen hasi naiz, istorioak kontatzea zenbat gustatzen zaidan, urteekin konturatzen zara jendeak zuri entzuteak ematen duen plazeraz. Eta marrazkiak egitea ere asko gustatzen zaidanez, ba marrazkiekin istorioak kontatzeko biderik laburrena komikia da. Bueno azkenaldi honetan nagusiendako komikiak egiten dituztenek nobela grafikoak direla diote. Betiko komikiak. Gure etxean Gabai, Asterix, Mafalda, Quino, Naparheid eta horrelakoak beti izan ditugu eskuartean...

Zu gaztea zarenez, zer moduz gaztetxoen artean klase ematen?
Asko gustatzen zait klaseak ematea, lanbide polita dela uste dut, irakasle bakoitzak dauzkagun jakituria desberdinak izaki gazteagoei transmititzea. Pasaden urtean Euskal kulturaren transmisioa izeneko gradu-ondoko bat egin nuen Mondragon unibertsitatean eta han ikasle bezala egon nintzan eta asko ikasi nuen. Bizitza honetan horrenbeste gauza daude ikasteko. Irakasleok ere etengabe ikasten ari garela, ikasleen antzera, baina beste erritmo batzuetan.

Zeintzuk dira, marrazketaz aparte, zure zaleta- sunak?
Musika da nire zaletasuna. Etengabe ari naiz abestietan pentsatzen, gustuko abestien esanahi artean irudikatzen eta instrumentu desberdinen musikalidadeaz gozatzen, musika munduan nahiko autodidakta naiz baina, Lagun artean etengabe aritu izan naiz musika desberdinak trukatzen eta hauei buruzko sentipenak azaldu eta eztabaidatzen... 14
urte nituenean hasi nintzen gitarra jotzen eta ordutik hona hiru talde sortu ditut (Azkaiter Pelox, Mahaster River eta Fly Shit), beti ere lagun artean eh, afizio modura.

Posible izanez gero zer gustatuko litzaizuke egitea geroan? Erakus-ketaren batean parte hartzea agian?
Egia esateko gaur egun nire pintura lanak Tolosako Errota kultur etxeko erakusgelan zintzilikatuta daude. Laster guraso izatea gustatuko litzaidake, baina honetan emaku- meak agintzen duenez... beraiek daukate erlojua, eta beraiek esaten digute noiz den ordua. Baina aita izateko gogoa daukat.



Mila esker zure burutazioengatik eta plazer bat izan da zurekin lana eta berba konpartitzea, ea laster lortuko duzun, gutxienez, aita izatea.
                                                                                                              ANTONIO

No hay comentarios:

Publicar un comentario