DURANGOKO AZOKA
Aurten Azokaren 46.edizioa izan da Durangokoa. Ekitaldi hau Abenduaren 4tik 8ra ospatu zen eta aurten ere jende askok bisitatu du azoka. Diskoak firmatu, zure idazle edo musikari gogokoena ezagutu edota bere kontzertuetara joateko aukera zegoen.
| ||
Azokan 434 proiektu berri argitaratu dira udazken honetan: 313 liburu, 63 disko, 23 aldizkari, 9 bideo, 15 liburu elektroniko eta 11 bestelako argitalpenak.
Antolaketa oso erreza zen. Hiru kale zegoen: Goenkale, Artekale eta Barrenkale. Azokak, komunak, informazio puntua eta atseden guneak zeuzkan. Azoka nagusitik kanpo hiru gune zegoen: Ahotsenea, Irudienea eta Haur literatura aretoa.
Ekitaldi ugari eduki ditu edizioa honek; 200 ekitaldi baino gehiago, gutxi gorabehera. Niri interesgarri iruditu zaidan ekitaldia Ahotseneakoa izan da. Bertara sartu nintzenean, talde bat zegoen beraien kantu bat jotzen eta entzuten gelditu nintzen. Talde horren izena begiratu dut Interneten eta Miriam Luki eta Concetta Probanzadarena zen.
Azokara heltzea oso erraza da; izan ere autobusek (Bizkaibus, Lurrraldebus…) azokatik oso hurbil uzten zaituzte.
13 urtetik 17ra bitarteko gazteentzat “Durangaldea bizi” lehiaketa egiten da. Aurten bigarren edizioa izan da. Aurtengo irabazlea Sara Murua izan da "Aisialdirako aukerak" izenburua duen lanarekin. Gehienez hiru minutuko bideoak egin behar dira, Durangaldea zelan bizi duten erakutsiz.
Aurtengoan Gaztea irratiaren hitzetan, Lain taldearen “Leihoak“ diskoa izan da salduenetako bat.
KULTURA GONBIDATUA.
| ||
|
Aurtengo kultura gonbidatua Galizia izan da. Honi buruzko liburuak, diskoak, mapak eta teknologiak kontuan hartu dituzte azokan. Galiziako Kultur Azokak interesatuta dagoen jendeari argitaletxeen nobedadeak, musika, artearen emaitzarik berrienak, teknologia berrien proiektuak aurkezten dizkio Durangon. Horrek hiru egun iraun zuen, abenduaren 2tik 4ra. Informazio gehiago: www.culturgal.com
| |
ARGIZAIOLA OMEN-SARIA
Gerediaga elkarteak 1992.urtean hasi zen ematen Argizaiola omen-saria. Pertsona zein erakundeek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatzea da sari honen helburua. Urtero hainbat pertsonari eman dioten sari hau aurtengoan Iñaki Beobideri eman diote.
Iñaki Zumaian jaio zen 1934ean. Herri Gogoa diskoetxearen sortzaileetako bat izan zen, eta euskal talde berrien hainbat disko grabatu zituen Donostiako estudioan. Liburu sail bat argitaratu zuen: Ikuska. ETBren sorreran ere parte hartu zuen. Guzti honegatik eman diote saria Iñakiri.
IRITZIA
| ||
|
Azokaren antolaketa asko gustatu zitzaidan; izan ere, guneak ondo banatuta zeuden: alde batetik liburuak eta mapak eta bestetik musika eta bestelakoak. Azokaren inguruan giro ona zegoen eta hiru toki gehiago zegoen ikusteko gauza interesgarriak azokaren kanpoaldean: Haur literaturaren gunea, Ahotsenea eta Irudienea.
| |
Ahotsenean musika eta ekitaldiak zeuden; Irudienean, berriz, bideoak edo laburmetraiak. Den-dena oso antolaturik zegoen. Ez bazinen Irudienean sartzen, Azokaren barruan zegoen pantaila erraldoi batean ikus zenezakeen bertan ikusten zutena.
Azokan jende asko zebilen, baina horrek giro ona sortzen zuen. Musika entzun ahal zenuen eta postuetako saltzaileak oso ondo portatzen ziren zurekin. Gainera, zerbait erosten bazenuen, egutegiak edo aldizkariak oparitzen zizkizuten.
Gehien gustatu zitzaidan gauzetako bat abeslariak, idazleak…aurki zenezakeela edonon eta firma eskatu ahal edo argazki bat atera ahal zenuela beraiekin izan zen.
Nik ez nuke ezer aldatuko, baina gomendatuko nuke Azokaren sarreran takila edo armairutxo moduko bat egotea gauzak gorde ahal izateko. Horrela jendea lasaiago eta espazio gehiagorekin egon ahalko zen eta jertseak edo poltsak ez luke molestatuko.
Olaia Alberdi (2ºC)
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario