2012/01/30

ZINEMARA!


Urtarrilak 13an 1.mailakook “Zientzia fikzioa” izeneko pelikula ikusi genuen Alondigako zineman.

Filma honen zuzendaria Danny Deprez da eta gidoia Jean Claude eta Van Reychergan-denena da. 2002an estreinatu zen eta ordu bat eta 35 minutu irauten du.

Pelikula, izenburuak dioen bezala, zientzia fikziozkoa da eta baita abenturazkoa ere.

10 urteko Andres izeneko mutiko bat, herrian berria da. Bere lagunei esaten die gurasoak puntako zientzialariak direla. Verok (laguna) beraiek espiatzeko proposamena egiten die eta umeak harrituta geratzen dira Andresen gurasoak estralurtarrak direla ikusita…

Gure iritzia:

Guretzat pelikula ondo egon da, gainera ez da betiko gauza bera, efektu espezialak egon dira, baina hala ere pixka bat irrealista izan da.

GOMENDATZEN DUGU

Ez baita betiko pelikula berdina, pelikula arraroa da, eta ez dituzu gertaerak espero.

                                 
                               
                          
                                     EIDER CALLEJA eta NAGORE ANAKABE (1ºC)

2012/01/27

MINA EGIN DEZAKEGU GAUZAK PENTSATU BARIK EGITEAGATIK

Orain dela aste batzuk gelako armairua klarionaz idatzi genuen, eta marrazki eta izen guztien artean bi txiste arrazista idatzi genituen.
Txarto egin genuela pentsatzen dugu, ez genuelako ezer margotu behar eta oso damututa gaude egin genuenagatik, ez genuen egin pertsonei izorratzeko, baizik eta bakarrik, momentuan, barre batzuk egiteko. Txarto dago beste arrazetakoekin edo “eredu ofizialeetatik” irteten direnekin sartzea, zeren eta denok pertsonak garen eta eskubide berdinak ditugu, diferentzia gutxi edo asko izan arren gure artean, bizitzeko nahi dugun lekuan eta moduan.
Lehen esan dugunez bezala, ez genuen egin izorratzeko, baina konturatu gara, batez barre egitekotan gutaz barre egin behar genuen.
Iker eta Aitor

2012/01/20

ANDER, FUTBOLARI LOTUTAKO GAZTEA


Orain dela  gutxi 4ºDBHko Ander Espin bildu ginen apur bat gehiago bere ibilbide futbolistikoaz eta baita gauzez ere.

-        Zein futbol taldetan jokatzen duzu?
Bueno ba pasadan hilabeterarte Athleticen jokatu nuen baina orain Santutxu taldera joan naiz.

-        Zelan zoazte ligan? Emaitza onak lortzen ari zarete?
Momentuz txarto goaz baina azken partiduak irabazten ari gara.

-        Ona da zuen taldeko giroa ?
Bai, taldeko giroa oso ona da, ondo eramaten gara guztion artean.

-        Zelan eramaten zarete entrenatzailearekin, majoa da?
Oso ondo eramaten gara, Ibai Gomez da, Athletic-eko jokalaria eta berarekin oso erlazio ona dugu.

-        Ze poztutan jokatzen duzu, aldatzea gustatuko litzaizuke?
Orain eskumatik jokatzen dut baina ezkerretik jokatzea ere asko gustatzen zait.

-        Lorpen esanguratsuren bat eskuratu duzu?
Athletic-ekin bi edo hiru liga irabazi ditut, Santutxurekin oraindik ezer baina zerbait irabaztea espero dut.

-        Zein urterekin hasi zinen futbolean?
Nahiko berandu hasi nintzen hamar urterekin edo.

-        Zer espero duzu futbolaz? Bakarrik dibertitzea edo zerbait gehiago?
Momentuz bakarrik dibertitzea, baina ez litzateke txarto egongo egunen batean futbolaz bizitzea.

-        Forma fisiko onean jartzeko dietaren bar jartzen dizuete?
Lehen Athleticen bai, baina Santutxun ia ez.

-        Zaila da futbola eta ikasketak biak batera ondo ateratzea?
Bueno, nik suertea dut eta momentuz ez daukat arazorik ikasketetan.

-        Futbolaz aparte beste zaletasun bat duzu?
Ba…ez.


-        Aurten institutuan bukatuko duzu eta zer moduz azken urteetan hemen?
Oso ondo guztiekin, gainera nota onak atera ditut.

-        Zein da hoberena eta txarrena institututik zuretzat?
Onena igual jendea oso majoa dela eta txarrena igual zaharra denez instalazio batzuk ez direla oso onak.

-        Pentsatuta duzu zer ikasiko duzun (magistergo, medizina…)?
Ba ez, oraindik ez daukat oso argi.

                                         EZTIZEN ARTOLA eta LEIRE CABRERAK



2012/01/18

GABON KANTAK




2011eko abenduaren 23an 2.mailako hainbat ikasle kanta emanaldi dotorea eskaini zuen areto nagusian. Aretoa bete ez bazen ere saio dotorea eskaini zuten.

Gabonetan gabon kantak besteei eskaintzea ohitura izaten da, eta aurten 2.mailako hainbat neska ibili izan dira kantu kantari. Aurten eskainitako kantuen artean: Olentzero,  Din-dan-don edo Hator hator bezalako kantuak entzun ditugu.

Mila ezker parte hartzaile guztiei.



2012/01/17

FUTBOLAZ APARTE BADAGO BESTE KIROLIK


Askotan futbolaz edo saskibaloiaz argitaratzen dira artikuluak edota komunikabideetan ikus ditzakegu, baina gaur egungo gazteek beste kirol asko praktikatzen dituzte, adibidez atletismoa eta apenas entzuten da. Horregatik bildu gara institutuko neska batzuekin kirol horretaz hitz egiteko.

Kirola egitea gustukoa duzue?
Maitane: Bai, osasuntsua eta dibertigarria da.
Leire: Bai, asko.

Zein kirola praktikatzen duzue?
Maitane: Atletismoa
Leire: Atletismoa.

Noiztik praktikatzen duzue?
Maitane: Ikasturte honetan hasi naiz, 2011n.
Leire: Ikasturte honetan atletis-moan hasi naiz baina aurreko hiru urteetan saskibaloiko talde batean ari naiz.

Nola ailegatu zineten kirol horretara?
Maitane: Udan, lagun baten bidez, ideia proposatu zigulako.
Leire: Futbola eta atletismoren artean aukeratu ahal nuen baina nire gurasoek ez zidatenez futbola uzten, atletismoan apuntatu behar izan nintzen.

Zergatik egiten duzue?
Maitane: Atletismoaren barruan gauza desberdin asko daude eta hori gustatzen zait.
Leire: Kirola gustatzen zaidalako.

Zein da zuen gustuko proba?
Maitane: 80 metro liso eta altura.
Leire: Lasterketak oztopoekin, disko jaurtiketa eta jabalina jaurtiketa.

Astero zenbat aldiz egiten duzue entrenamendua? Eta nola?
Maitane: Astean birritan Basauriko Atletismo Eskolan.
Leire: Bitan, ekintza desberdinak egiten.

Atletismoaz aparte beste kirolen bat praktikatzen duzue?
Maitane: Ez.
Leire: Futbola, saskibaloia eta hockeya.

Zuen aisialdian beste zerbait egiten duzue?
Maitane: Batzuetan, atletismokoekin footing egitera joan.
Leire: Patinatu, bizikletan ibili, igeriketan…, kirol guztiak gustuko ditut.

Bestaldetik, zer moduz zaudete institutuan?
Maitane: Oso ondo, primeran.
Leire: Ondo.

Zer gogoratuko duzue institututik joango zaretenean?
Maitane: Ez dakit, oraindik hirugarren mailan nago.
Leire: Ez dakit.

Zer espero duzue hurrengo urteaz? Eta guztiontzat?
Maitane: Hezkuntza Sailak institutu berria egitea leku gehiagorekin, patio bat besterik ez baitugu eta txikia, gainera. Baina, hori ezinezkoa izango da.
Patio bat bakarrik dagoenez, futbolerako erabiltzen dute eta saski baloia edo beste kirol batzuk praktikatzeko aukerarik gabe gelditzen da jendea. Bi egongo balira, baten futbola eta bigarrenean besteak egin ahalko lirateke.
Leire: Ezer ez.

PILI ETA AGATE

2012/01/16

EUSKAL PASTELA


Hona hemen 6 pertsonek gozatzeko Euskal pastelaren errezeta gozo eta sinplea.

OSAGAIAK

200g gurin
200g azukre
5g gatz
4 gorringo
2 arrautza oso
400g irin
legamia koilaratxo bat.
Esne  litro laurden bat
2 ron koilaratxo
Bainila leka erdi bat

ELABORAZIOA

Gurina, azukrea eta gatza ondo nahasi. Nahasketa ondo landuta dagoe-nean, gainerako osagaiak erantsi, eta orea landu.

 Ondoren, leku fresko batean, oihal garbi batekin estalita pausatzen utzi, irin pixka batekin, itsats ez dadin.

 Bien bitartean, pastel krema egingo dugu. Horretarako osagai hauek behar dira: esne litro laurden bat, arrautza bat, gorringo bat, 60g irin, 65g azukre, 2 ron koilaratxo, eta banilla leka erdi bat. Guztia beroan ondo nahasi, eta hozten utzi.

 Orea ondo luzatu, xafla mehe bat lortu arte. Moldea gurin pixka batekin igurtzi, eta irin pixka bat jarri, bertan botako dugun orea itsatsita gera ez dadin, eta orea molde horretan bertan zabaldu. Gainean krema bota, jada hotza dagoela (zentimetro erdiko lodiera), eta orearen beste geruza bat jarri gainean. Pintzel baten laguntzaz, arrautza irabiatua igurtzi, bukaeran distira polit bat izateko, eta labean sartu, 200ºC-tan, 30 bat minutuz.

ETA PREST DAGO ZURE EUSKAL PASTELA!!!!!!!!
                               

                     MAIALEN ANAKABE eta AMAIA FERNANDEZ  (2ºDBH)

2012/01/14

DURANGOKO AZOKA



Aurten Azokaren 46.edizioa izan da Durangokoa. Ekitaldi hau Abenduaren 4tik 8ra ospatu zen eta aurten ere jende askok bisitatu du azoka. Diskoak firmatu, zure idazle edo musikari gogokoena ezagutu edota bere kontzertuetara joateko aukera zegoen.


Azokan 434 proiektu berri argitaratu dira udazken honetan: 313 liburu, 63 disko, 23 aldizkari, 9 bideo, 15 liburu elektroniko eta 11 bestelako argitalpenak.

Antolaketa oso erreza zen. Hiru kale zegoen: Goenkale, Artekale eta Barrenkale. Azokak, komunak, informazio puntua eta atseden guneak zeuzkan. Azoka nagusitik kanpo hiru gune zegoen: Ahotsenea, Irudienea eta Haur literatura aretoa.

Ekitaldi ugari eduki ditu edizioa honek; 200 ekitaldi baino gehiago, gutxi gorabehera. Niri interesgarri iruditu zaidan ekitaldia Ahotseneakoa izan da. Bertara sartu nintzenean, talde bat zegoen beraien kantu bat jotzen eta entzuten gelditu nintzen. Talde horren izena begiratu dut Interneten eta Miriam Luki eta Concetta Probanzadarena zen.

Azokara heltzea oso erraza da; izan ere autobusek (Bizkaibus, Lurrraldebus…) azokatik oso hurbil uzten zaituzte.

13 urtetik 17ra bitarteko gazteentzat “Durangaldea bizi” lehiaketa egiten da. Aurten bigarren edizioa izan da. Aurtengo irabazlea Sara Murua izan da "Aisialdirako aukerak" izenburua duen lanarekin. Gehienez hiru minutuko bideoak egin behar dira, Durangaldea zelan bizi duten erakutsiz.

Aurtengoan Gaztea irratiaren hitzetan, Lain taldearen “Leihoak“ diskoa izan da salduenetako bat.
KULTURA GONBIDATUA.

Aurtengo kultura gonbidatua Galizia izan da. Honi buruzko liburuak, diskoak, mapak eta teknologiak kontuan hartu dituzte azokan. Galiziako Kultur Azokak interesatuta dagoen jendeari argitaletxeen nobedadeak, musika, artearen emaitzarik berrienak, teknologia berrien proiektuak aurkezten dizkio Durangon. Horrek hiru egun iraun zuen, abenduaren 2tik 4ra. Informazio gehiago: www.culturgal.com 
ARGIZAIOLA OMEN-SARIA
Gerediaga elkarteak 1992.urtean hasi zen ematen Argizaiola omen-saria. Pertsona zein erakundeek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatzea da sari honen helburua. Urtero hainbat pertsonari eman dioten sari hau aurtengoan Iñaki Beobideri eman diote.
Iñaki  Zumaian jaio zen 1934ean. Herri Gogoa diskoetxearen sortzaileetako bat izan zen, eta euskal talde berrien hainbat disko grabatu zituen Donostiako estudioan. Liburu sail bat argitaratu zuen: Ikuska. ETBren sorreran ere parte hartu zuen. Guzti honegatik eman diote saria Iñakiri.

Informazio guztia eta gehiago www.durangokoazoka.com web gunean aurki dezakezu.
IRITZIA

Azokaren antolaketa asko gustatu zitzaidan; izan ere, guneak ondo banatuta zeuden: alde batetik liburuak eta mapak eta bestetik musika eta bestelakoak. Azokaren inguruan giro ona zegoen eta hiru toki gehiago zegoen ikusteko gauza interesgarriak azokaren kanpoaldean: Haur literaturaren gunea, Ahotsenea eta Irudienea.
Ahotsenean musika eta ekitaldiak zeuden; Irudienean, berriz, bideoak edo laburmetraiak. Den-dena oso antolaturik zegoen. Ez bazinen Irudienean sartzen, Azokaren barruan zegoen pantaila erraldoi batean ikus zenezakeen bertan ikusten zutena.

Azokan jende asko zebilen, baina horrek giro ona sortzen zuen. Musika entzun ahal zenuen eta postuetako saltzaileak oso ondo portatzen ziren zurekin. Gainera, zerbait erosten bazenuen, egutegiak edo aldizkariak oparitzen zizkizuten.

 Gehien gustatu zitzaidan gauzetako bat abeslariak, idazleak…aurki zenezakeela  edonon eta firma eskatu ahal edo argazki bat atera ahal zenuela beraiekin izan zen.

Nik ez nuke ezer aldatuko, baina gomendatuko nuke Azokaren sarreran takila edo armairutxo moduko bat egotea gauzak gorde ahal izateko. Horrela jendea lasaiago eta espazio gehiagorekin egon ahalko zen eta jertseak edo poltsak ez luke molestatuko.
                                                                                  Olaia Alberdi  (2ºC)


2012/01/10

BIRZIKLAPEN JOLASA


BIRZIKLAPEN JOLASA

Pasa den azaroak 14an Agenda 21eko proiektuari hasiera emateko “birziklapen jolasa”  egin dugu 1.mailakook, patioan jolastorduan. Jokoaren helburua hondakinen banaketa ezagutzea eta bultzatzea izan da. Hori bai! Ondo pasatzen genuen bitartean eta amaitzeko gailetak eta txokolatea banatu energia berreskuratzeko.

Aurreko egunetan hamar ikasleko taldeak antolatu behar izan genituen parte hartu ahal izateko. Batzuei taldea osatzea kostatu zaigu; baina azkenean lortu dugu. Hiru talde egin dugu. Batzuk azken momentuan apuntatu ziren eta pozik.



Txokor bilketaren antzekoa da, talde bakoitzari hamar zarama desberdin banatu eta gero bost koloretako ontzietara sartu behar genituen. Egia esan, erreza izan da, askok etxeetan hondaki-nen banaketa egiten baitugu. Halere, gure artean arineketan hasi aurretik zalantzak argitzeko astia izan dugunez hiru taldeetan bi huts bakarrik egin genuen eta denbora neurtuz 80, 85 eta 86 segundokoak izan ziren hurrenez hurren. 

Jakin nahi baduzue nortzuk diren txapeldunak Txoko berdetik pasatu (Ji! Ji! Ji!...)

ONDO PASATU DUGU ¡!!!   GAILETAK ETA TXOKOLATEA GOZO-GOZOAK IZAN DIRA!!!!!!!!            


Gure Aztarna Ekologikoa txikiagoa izan dadila Birzikla Ditzagun Hondakinak