Zenbait arazo izan arren, Ekilore, Solokoetxeko gazteon batzorde feminista, berpizten ari da eta pasa den azaroaren 25ean utzi zituen bere lehenengo aztarnak.
E K I L O R E
Urte honetan, ideia eta plangintza ezberdinekin gatoz, eta gure ustez, talde honen iparra guztiz aldatu dugu. Ez gara emakumearenganako indarkeriaren kontrako gaian murgilduko: Carl Sagan zientzialariak zioenez, "Pastel bat zerotik egiten hasteko, lehenengo unibertsoa asmatu behar da". Beraz, indarkeriaren gaia, ume eta nerabeen artean jorratzen ez denez, hezkuntza eta sozietatea ikusteko eta bizitzeko erari egin nahi diogu aipamen.
Gaur egungo gazteok sozietatearen sistema kapitalista eta sexistaren barruan gaude, eta komunikabideek lobotomiaren atalik handiena egiten dute. Horrek, Solokoetxen, adin hauetan, emakumearenganako menpekotasun ia ikusezina eragiten du. Ez da matxismoa osotasun osoan, bi sexuak baitira edertasun irudiaren obsesioaren errudun, eta honek ekartzen dituen ondorioen kaltetuak. Ume eta nerabeen artean, maitasunaren eta irudiaren izenean galtzen gara, eta dena onartuta dago, sexu baten degradaziora joz.
Ez dugu emakumearen menpekotasuna lortu nahi, ezta bi sexuen arteko berdintasuna. Berdintasunaren ideia horrek, norberaren duintasuna eta berezitasunak kentzen ditu. Lortu behar duguna, duintasun eta berezitasun horiek osatzen duten identitatearen barruan dauden ezaugarrien artean, sexua ezaugarrietako bat bezala sailkatzea da; identitate hori naturaltasunez hartuz, eta nola ez, onartuz. Ideia hori izendatzeko, "parekotasun" hitza erabiliko genuke, ezberdinen arteko elkartasuna; edo euskaraz esanda "kanbio-parekotasuna".
No hay comentarios:
Publicar un comentario