2011/02/16

BIRZIKLAPEN JOLASA

Urriak 21ean Agenda 21eko proiektuari hasiera emateko “birziklapen jolasa”  egin dugu 1.mailakook, patioan jolastorduan. Jokoaren helburua hondakinen banaketa ezagutzea eta bultzatzea izan da. Hori bai! Ondo pasatzen genuen bitartean.

Aurreko egunetan hamar ikasleko taldeak antolatu behar izan genituen parte hartu ahal izateko. Batzuei taldea osatzea kostatu zaigu; baina azkenean lortu dugu. Bost talde egin ditugu.


Txokor bilketaren antzekoa da, talde bakoitzari hamar zarama desberdin banatu eta gero bost koloretako ontzietara sartu behar genituen. Egia esan, erreza izan da, askok etxeetan hondakinen banaketa egiten baitugu. Hala ere gure artean arineketan hasi aurretik zalantzak argitzeko  astia izan dugunez bost taldeetatik hiruk huts bakarra egin dute eta bik hamarrak ondo. 
Jakin nahi baduzue nortzuk diren txapeldunak Txoko berdetik pasatu (Ji! Ji! Ji!...)




ONDO PASATU DUGU ¡!!!     GAILETAK GOZO-GOZOAK IZAN DIRA ¡!!!!!!


AGENDA 21

No hay comentarios:

Publicar un comentario