Arantza gure ohiko irakaslea 15 urte izan da Solokoetxen klaseak ematen. Arantzari pasadan urtean erretiroko festa egin genion, Emirekin batera, baina jende askok ez daki kurtso honetan jubilatu dela. Hain zuzen ere 1. hiruhilabetekoaren hasieran.
http://s1217.photobucket.com/albums/dd396/frogatzen/?albumview=slideshow
Hemen Solokoetxen, oso irakasle maitea izan da irakasle bai ikasleentzat. Beraz, berari buruz gehiago jakiteko asmoz elkarrizketatu egin genion.
Hemen Solokoetxen, oso irakasle maitea izan da irakasle bai ikasleentzat. Beraz, berari buruz gehiago jakiteko asmoz elkarrizketatu egin genion.
1. Nolakoa izan da zure bizitza irakasle moduan lan egiten hasi arte?
Txikitan nire bizitza oso berezia izan zen, ni izan naiz taberna batean jaiotakoa, aita kamioilaria zen, abertzaleak ginen. Nire aitari ez zioten taberna irekitzen uzten. Etxean euskara garbia hitz egiten genuen, kalean euskara normala eta eskolan eta abadearekin gaztelaniaz. Geroago tabernan gauzak saltzen hasi ziren, hasieran multak jaso zituzten, baina azkenean taberna zabaldu ahal izan genuen. Gure tabernari "Menpe" izena jarri genion. 15 urterekin aita kamioiarekin hil egin zen eta nik batxilergoa utzi behar izan nuen. 26 urterekin batxilergoa egiten hasi nintzen berriro ere. Erizaina izan nahi nuen, baina ezin izan nuen egin. Azkenean filologia eta psikologia egin nuen. Bizitza oso arina izan dudanez mendira igotzen hasi nintzen.
2. Zein da Solokoetxeri buruzko daukazun oroimenik txarrena?
Ez daukat oroimen txarrik. Talde batzuk besteak baino gogorragoak izan dira, baina azken finean pozik egon naiz.
3. Zein da Solokoetxeri buruzko daukazun oroimenik onena?
Oso oroimen ona daukat irakasle zein ikasleen partetik.
4. Zein aldaketa ikusi dituzu Solokoetxen?
Aldaketa gehien bat ikasleengan ikusi dut, urte guzti hauetan bai errespetua nagusiekiko eta ikasketetako helburuak lortzeko gogoak galtzen joan dira eta.
5. Zelan zaude orain, jubilatuta zaudela?
Ez da jendeak pentsatzen duen bezain ona, baina mendira joateko, asteazke-nero, aprobetxatzen dut. Orain gehiago irakurtzen dut.
6. Faltan botatzen duzu irakasle izatea?
Bai, batez ere gazteekin harremanak edukitzea, baita irakaskuntzarekin ere.
7. Neska talde mendizale batean zaude, Marimendi, nola sortu zen?
Marimendi orain dela 6 urte sortu zen. Baina nik Euskal Herriko mendizale guztiek igotzen dituzten mendiak igo nituen; Pirinioak gurutzatu nituen 6 urtetan zehar; Alemaniatik Gernikara ibiltzen etorri nintzen. Beti izan naiz mendizale, mendikateak, mendiak, Dolomitak... egin ditut eta mendian ibiltzea gustukoa dut.
8. Zer sentitu zenuen Elbruseko tontorrera igo zinenean?
Poztasun handia sentitu nuen.
9. Zer gogoratzen duzu zure aitonaz Balendin Enbeita "Urretxindorra" bertsolariaz?
Ez nuen ezagutu. Bera hil zenerako nik oraindik ez nintzen jaio. Etxean buruz dakizkigu beraren bertso asko.
10. Azkenik emaguzu ikasle eta irakasleentzako agur bat.
Ikasleei esan behar diet ez dela erreza gaur egungo gizartean zuen papera eta zuen lekuak ondo topatzea, baina ondo egiten badituzue gauzak eta pentsatu eta errespetatu ondo ibiliko zarete. Bihotz-bihotzetik hori horrela izatea. Eta irakasle-ekin horrelako harreman ona izatea espero dut.
MUSU HANDI BAT GUZTIEI
USUE MIYAR ETA ANE LANDETA (3.B)
No hay comentarios:
Publicar un comentario