2011/02/28

KARATEA


Karatea Japoniatik datorren ARTE MARTZIAL bat da. Esaten dutenez, KARATEA eta KUNG-FUa ikasten zailenak dira. Karatea 1933an sortu zen ofizialki Okinawa irlan erabiltzen ziren borroka-sistemetan oinarriturik.
Japonian egin zen ezagun Gichin Fonakoshi eta Kenwa Mabuniri esker, besteak beste. Kirol hau egiten duenari KARATEKA esaten zaio.

Gerriko desberdinak daude eta kolore bakoitza maila desberdinetakoa da.

1.Zuria                       13.beltza 1 dam
2.Zuri-horia                 14.beltza 2 dam
3.Horia                       15.beltza 3 dam
4.Hori-laranja               16.beltza 4 dam
5.laranja                     17.beltza 5 dam
6.laranja-berdea            18.beltza 6 dam
7.Berdea                     19.beltza 7dam
8.Berdea-urdina             20.betza 8 dam
9.Urdina                      21.beltza 9 dam
10.Urdin-marroia            22.eta hildakoan,
11.Marroia                   beltza 10 dam.
12.Beltza

Eta orain karateari buruzko argazki batzuk:




Alaitz, Nagore, Itziar eta Nahia
BALONES ROSAS Y BARBIES CARPINTERAS


Pasa den 2010eko azaroaren 9an Institutuko 1.eta 2.mailako ikasleak Deustuko ikastetxe batetara joan ziren Gaztelera departamentuak antolatutako antzezlana ikustera.

Antzezlan honek “Balones rosas y barbies carpinteras” izen barregarria zuen. Antzezlan komikoa izan zen. Istorio honetako protagonistak Web, Twister, Matrix eta Karim ziren.


Salaketa antzezlana eta  komikoa aldi berean. Jokabide sexistak salatzen zuen antzezlana ikusi genuen. Mutilek mutilen gauzak eta neskek nesken gauzak egin behar dituztenen pentsaera mahai gainean jartzen zuen. Honetan mutilek egiten dituzten gauzak neskek ere egin zitzaketela esaten zen, eta alderantziz.

 Hemen dituzuen ikuskizunaren zenbait argazki:

 

1.DBHko ikasleak

2011/02/16



Zenbait arazo izan arren, Ekilore, Solokoetxeko gazteon batzorde feminista, berpizten ari da eta pasa den azaroaren 25ean utzi zituen bere lehenengo aztarnak.

E  K  I  L  O  R  E
Urte honetan, ideia eta plangintza ezberdinekin gatoz, eta gure ustez, talde honen iparra guztiz aldatu dugu. Ez gara emakumearenganako indarkeriaren kontrako gaian murgilduko: Carl Sagan zientzialariak zioenez, "Pastel bat zerotik egiten hasteko, lehenengo unibertsoa asmatu behar da". Beraz, indarkeriaren gaia, ume eta nerabeen artean jorratzen ez denez, hezkuntza eta sozietatea ikusteko eta bizitzeko erari egin nahi diogu aipamen.

Gaur egungo gazteok sozietatearen sistema kapitalista eta sexistaren barruan gaude, eta komunikabideek lobotomiaren atalik handiena egiten dute. Horrek, Solokoetxen, adin hauetan, emakumearenganako menpekotasun ia ikusezina eragiten du. Ez da matxismoa osotasun osoan, bi sexuak  baitira edertasun irudiaren obsesioaren errudun, eta honek ekartzen dituen ondorioen kaltetuak. Ume eta nerabeen artean, maitasunaren eta irudiaren izenean galtzen gara, eta dena onartuta dago, sexu baten degradaziora joz.

Ez dugu emakumearen menpekotasuna lortu nahi, ezta bi sexuen arteko berdintasuna. Berdintasunaren ideia horrek, norberaren duintasuna eta berezitasunak kentzen ditu. Lortu behar duguna, duintasun eta berezitasun horiek osatzen duten identitatearen barruan dauden ezaugarrien artean, sexua ezaugarrietako bat bezala sailkatzea da; identitate hori naturaltasunez hartuz, eta nola ez, onartuz. Ideia hori izendatzeko, "parekotasun" hitza erabiliko genuke, ezberdinen arteko elkartasuna; edo euskaraz esanda "kanbio-parekotasuna".

Hamaika kolorekoa dugu gurea, eta elkartzen gaituen kolorea morea da. Beraz, animatu zaitezte pertsona ezberdin eta bereziez osatutako taldean parte hartzen, eta gaur egun guztiok behar dugun heziketa jasotzen!



BIRZIKLAPEN JOLASA

Urriak 21ean Agenda 21eko proiektuari hasiera emateko “birziklapen jolasa”  egin dugu 1.mailakook, patioan jolastorduan. Jokoaren helburua hondakinen banaketa ezagutzea eta bultzatzea izan da. Hori bai! Ondo pasatzen genuen bitartean.

Aurreko egunetan hamar ikasleko taldeak antolatu behar izan genituen parte hartu ahal izateko. Batzuei taldea osatzea kostatu zaigu; baina azkenean lortu dugu. Bost talde egin ditugu.


Txokor bilketaren antzekoa da, talde bakoitzari hamar zarama desberdin banatu eta gero bost koloretako ontzietara sartu behar genituen. Egia esan, erreza izan da, askok etxeetan hondakinen banaketa egiten baitugu. Hala ere gure artean arineketan hasi aurretik zalantzak argitzeko  astia izan dugunez bost taldeetatik hiruk huts bakarra egin dute eta bik hamarrak ondo. 
Jakin nahi baduzue nortzuk diren txapeldunak Txoko berdetik pasatu (Ji! Ji! Ji!...)




ONDO PASATU DUGU ¡!!!     GAILETAK GOZO-GOZOAK IZAN DIRA ¡!!!!!!


AGENDA 21

2011/02/02

ARANTZA ZABALA ENBEITArekin elkarrizketa


Arantza gure ohiko irakaslea 15 urte izan da Solokoetxen klaseak ematen. Arantzari pasadan urtean erretiroko festa egin genion, Emirekin batera, baina jende askok ez daki kurtso honetan jubilatu dela. Hain zuzen ere 1. hiruhilabetekoaren hasieran.
http://s1217.photobucket.com/albums/dd396/frogatzen/?albumview=slideshow
     Hemen Solokoetxen, oso irakasle maitea izan da irakasle bai ikasleentzat. Beraz, berari buruz gehiago jakiteko asmoz elkarrizketatu egin genion.
     1. Nolakoa izan da zure bizitza irakasle moduan lan egiten hasi arte?
     Txikitan nire bizitza oso berezia izan zen, ni izan naiz taberna batean jaiotakoa, aita kamioilaria zen, abertzaleak ginen. Nire aitari ez zioten taberna irekitzen uzten. Etxean euskara garbia hitz egiten genuen, kalean euskara normala eta eskolan eta abadearekin gaztelaniaz. Geroago tabernan gauzak saltzen hasi ziren, hasieran multak jaso zituzten, baina azkenean taberna zabaldu ahal izan genuen. Gure tabernari "Menpe" izena jarri genion. 15 urterekin aita kamioiarekin hil egin zen eta nik batxilergoa utzi behar izan nuen. 26 urterekin batxilergoa egiten hasi nintzen berriro ere. Erizaina izan nahi nuen, baina ezin izan nuen egin. Azkenean filologia eta psikologia egin nuen. Bizitza oso arina izan dudanez mendira igotzen hasi nintzen.
     2. Zein da Solokoetxeri buruzko daukazun oroimenik txarrena?
     Ez daukat oroimen txarrik. Talde batzuk besteak baino gogorragoak izan dira, baina azken finean pozik egon naiz.
     3. Zein da Solokoetxeri buruzko daukazun oroimenik onena?
     Oso oroimen ona daukat irakasle zein ikasleen partetik.
     4. Zein aldaketa ikusi dituzu Solokoetxen?
     Aldaketa gehien bat ikasleengan ikusi dut, urte guzti hauetan bai errespetua nagusiekiko eta ikasketetako helburuak lortzeko gogoak galtzen joan dira eta.

     5. Zelan zaude orain, jubilatuta zaudela?
    Ez da jendeak pentsatzen duen bezain ona, baina mendira joateko, asteazke-nero, aprobetxatzen dut. Orain gehiago irakurtzen dut.
    6. Faltan botatzen duzu irakasle izatea?
    Bai, batez ere gazteekin harremanak edukitzea, baita irakaskuntzarekin ere.
    7. Neska talde mendizale batean zaude, Marimendi, nola sortu zen?
    Marimendi orain dela 6 urte sortu zen. Baina nik Euskal Herriko mendizale guztiek igotzen dituzten mendiak igo nituen; Pirinioak gurutzatu nituen 6 urtetan zehar; Alemaniatik Gernikara ibiltzen etorri nintzen. Beti izan naiz mendizale, mendikateak, mendiak, Dolomitak... egin ditut eta mendian ibiltzea gustukoa dut.

    Aisialdian emakumeok berdintasuna lortu nahian talde sortu zen. Gure lehenengo mendia Mont Blanc izan zen. Horrela bi urtero behin horrelako ibilaldiak egitea adostu genuen. Mont Blanc ez zela Europa-ko mendirik altuena konturatu ginenean Elbrus, Europako mendirik altuena, igotzea adostu genuen. 2010ean 5000 metroko 3 mendi igo genituen.
    8. Zer sentitu zenuen Elbruseko tontorrera igo zinenean?
    Poztasun handia sentitu nuen.
    9. Zer gogoratzen duzu zure aitonaz Balendin Enbeita "Urretxindorra" bertsolariaz?
    Ez nuen ezagutu. Bera hil zenerako nik oraindik ez nintzen jaio. Etxean buruz dakizkigu beraren bertso asko.
    10. Azkenik emaguzu ikasle eta irakasleentzako agur bat.
     Ikasleei esan behar diet ez dela erreza gaur egungo gizartean zuen papera eta zuen lekuak ondo topatzea, baina ondo egiten badituzue gauzak eta pentsatu eta errespetatu ondo ibiliko zarete. Bihotz-bihotzetik hori horrela izatea. Eta irakasle-ekin horrelako harreman ona izatea espero dut.
                MUSU HANDI BAT GUZTIEI
       USUE MIYAR ETA ANE LANDETA (3.B)