2019/05/20

BILBOTIK INGELERAZ


BILBOTIK INGELERAZ

Apirilaren 12an 3. mailako B gelakook, irteera izan genuen gure ingelesa praktikan jartzeko. Lehenengoz, ibiltzen joan ginen Guggenheim-eko paseotik museora, baina, sartu beharrean, kanpoan egon ginen han zeuden turistei, lehengo egunean prestatutako galdera batzuk egiteko. Nire ustez, esperientzia oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen. Ondo dago noizbait gauza desberdinak egitea eta atzerriko hizkuntzak ere praktikatzea, gainera, leku askotako jendea aurkitu genuen, Estatu batuak, Ingalaterra, Japonia…

Honen ostean, Arte Ederretako museora joan ginen oinez ere, eta oraingoan bai, museora sartu ginen, Euskal Herriko artearen historia ingelesez kontatu zigun neska bat entzutera. Egia esan, neska honek ez zeukan ingelesa maila oso altua, baina, oso jatorra izan zen eta gauza oso interesgarriak kontatu zizkigun. Gainera,  ikus genezakeen, gaiari buruz asko zekiela.

Egin genituen tailerretako bat, Euskal musika taldeei buruz izan zen, egia esan ez genion sentsua ikusi, baina ondo egon zen, eta niri museoan ikusi genuen gauzarik politena iruditu zitzaidan.

Oinez bueltatu ginen etorri ginen bidetik, eta oso ondo portatu ginen. Bueltatu ginenerako klase orduak bukatu eta Aste santua hasi zen.

Garazi Oñate Zarraga (3.B)


2019/04/13

SPRING


SPRING AND HARVESTING!

Last week, in English class, the students of DBH 1st (the classes 1A and 1B) worked in a project related to harvesting string vegetables. Each class learned about a different vegetable of the season; the students of 1A worked with cherry tomatoes and in 1B they worked with peppers. 

They did a group research for two days, and they presented their final panels, in English, in front of the class, giving information about… 

1.        History and description of the plant. Origin of the plant, characteristics, and season to harvest it.
2.       How is planting vegetables of the season good for the environment?
3.       The  steps to harvest the plants, and how to take care of them

The last day we all went to the urban garden to plant the peppers and cherry tomatoes together, and to water them. Hopefully we will be able to enjoy their fruits soon!


2019/03/30

OLINPIADA MATEMATIKOA


XVII. OLINPIADA MATEMATIKOA
“EDUARDO CHILLIDA”
                                                                     

Bigarren mailako ikasle batzuek,  “Eduardo Chillida” Olinpiada Matematikoan parte hartu dugu. (1. fasean)

Martxoaren 22an, ostiralean,  lehenengo bi orduetan, talde bietako ikasleek egin genuen proba institutuan bertan.

Nahi zutenek parte hartu ahal zuten, edozein ikaslek, eta izena eman genuenok beste gela batera joan ginen azterketa egiteko. Gela  horretan banaka jarri behar ginen, eta bakoitzaren mahaian, “huesito” eta koloretako boligrafo bana aurkitu genituen.  Hau sorpresa!

Azterketak lau ariketa zituen eta, nahiz eta erreza ez izan, guztiok saiatu ginen ahalik eta hoberen egiten.

Nire ikuspuntutik oso ondo pasatu genuen erronka matematikoen aurrean zeren eta  zaila den ariketa bat asmatzeak poza handia ematen dizulako.  Bai, dibertitu ginen, eta oso esperientzia polita izan zen.

Horrelakoetan parte hartzera animatzen dut jendea!

Azterketa amaitzean guztiok batera argazki bat atera genuen.

                                                                       Naia González de Betolaza  ( 2.A)