2013/02/05

KARAMUK



KARAMUK




FITXA TEKNIKOA
Izenburua: KARAMUK
Herrialdea: Alemania
Urtea: 2002
Zuzendaria: Sülbiye Günar
Aktoreak: Klaus J. Behrendt, Helga Goering, Anne Kasprik, Julia Mahnecke, Adnan Maral...
Ekoizleak: Sonja Goslicki, Anke Scheib
Musika: Neil Black
Argazkia: Peter Przybylski
Iraupena: 93minutu
Gaia: Drama

     Pasa den urtarrilaren 9ean 1.mailakoak Alhondigako zinemetara joan ziren Karamuk izeneko filma ikustera.
Sipnosia
     Johanna 17 urteko nerabe gizentxoa da. Parisen moda diseinua ikastea da bere ametsa. Berak josten du bere arropa, estilo ez oso konbentzionalean. Baina orain, Institutuko ikasketak amaitu nahi ditu. Eta diseinu karreran lagunduko dion norbaiten bila dabilela, benetako aita aurkitu du. Aita turkiarra da eta Kolonian bizi da, bere familiarekin. Johannak egoera berriari eta bere sentimenduei aurre egin ordez, ikasketak egiteko dirua nola edo hala lortzea erabakitzen du. Aitari egia esan gabe, jatetxe batean hasten da lanean, sukaldari laguntzaile gisa, baina izugarrizko zoritxarra gertatuko da.
Kritika
Nahiz eta bere ametsa bete duen ez jakin, oso pelikula polita da. Joana nahiko txarto konpontzen da bere amarekin, eta guretzat eredu txarra da arazo bat duen bakoitzean zigarro bat erretzen baitu. Pelikula pixka bat aspergarria izan da, ez dugulako guztiz ulertu; gure adinerako ez baita egokia.

   LEIRE UNZUETA eta IZASKUN MANERO


  


  


  


  
 

2013/02/04

AGATE DEUNA 2013



AGATE DEUNA 2013




Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate,
etxe honetan zorion hutsa
betiko eu(ki)ko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak,
igaz lez hartu gagizuez ta
zabaldu zuen sakelak.

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz

Ez gagoz oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua doguna.

Orain bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik;
Agate Deuna bitarte dala
ez eizue izan kalterik... IEUP!!