2017/06/23

ZIENTZIA AZOKA



BILBO BERDEA ASKOZ HOBEA”
ZIENTZIA AZOKA 2017


Ikasturtean zehar proiektu honen inguruan ikasi eta lan egin eta gero, Maiatzaren seian gure lana jendaurrean erakusteko aukera eduki genuen, Elhuyarrek urtero antolatzen duen zientzia azokan. Bertan, Euskal Herriko ikastola eta eskola askok, urtean zehar prestatutako proiektuekin zientzian murgiltzeko aukera eman genion jendeari, baita arlo honetan, ikerketan, gure lehen pausoak ematea lortu ere. Horrela, teknologia zein biologia arloan, proiektu berritzaileak kalera ateratzea lortu genuen.

Plaza Berrian eraiki zen azoka, stand izeneko postu txikietan banatuta. Bertan egun osoa gure proiektua hurbiltzen zirenei azaltzen pasa genuen, baita epaile lana egiten ari zirenei ere. Gure proiektua erakusteaz gain, besteen ikerketak ikusteko aukera eta denbora eduki genuen. Ehun eta hamar proiektu aurkeztu dira aurtengo azokan eta egia esan, nahiz eta maila ezberdineko proiektuak egon, gehienak ikaragarriak ziren bai teknologia aldetik bai biologiatik, ideia ezberdin eta milaka proposamen.
 
Gure kasuan, aldaketa klimatikoaren inguruko ikerketa egin genuen. Bertan, aldaketa klimatikoak ekarriko dituen ondorioez kontzientziatu nahi genuen eta horretarako Bilbo aukeratu genuen lagin gisa.
 
Aldaketa klimatikoaren ondorio bat, lurreko tenperaturaren bataz bestekoa igotzea da, eta horrek, gure osasunerako oso kaltegarriak diren bero boladak (tenperatura oso altuko haize boladak) dakartza, horregatik proiektuaren erronka, aldaketa klimatikoak eta bero boladek gugan edukiko duten eragina erakustea zen; horretarako,  Bilboko bi zona ezberdinetako tenperaturak neurtu genituen termometro baten laguntzaz.

Gure hipotesia, berdegunetako tenperaturak hiriko beste lekuetan baino baxuagoak zirela zen eta hori frogatzeko erabili genituen tenperaturak, Bilboko zona berde bat, Arenala gure kasuan, eta beste zona ez-berde bat, Abandoko plaza konparatzeko.

Datuetatik ondorioztatu genuena zera da, berdegunetan, itzala dagoenez, tenperaturak baxuagoak direla. Hau horrela izanik, Bilboko eremuak berdetzea pentsatu genuen. Baina Bilboko leku askotan ez dagoenez parkeak jartzeko aukerarik, ideia alternatiboak hartu genituen, lorategi bertikalak hain zuzen.


  
      


Azokaren egunean, jendeari hobeto ulertarazteko, bi baliabide erabili genituen. Alde batetik, triptiko bat egin genuen, eta bertan jasotako informazioa eta datuak jarri genituen, azaltzen gindoazen bitartean lagungarri izateko. Bestetik maketa bat eta lorategi bertikalak landatu genituen, eraikuntzetan eremu berdeak egitea posible dela ikustarazteko.

Bukatzeko, hurrengo urtean parte hartzera animatu nahi zaituztet; izan ere, esperientzia berri eta polit bat da. Gure aldetik, oso ondo pasatu genuen, nahiz eta hasiera batean lan handia eduki eta ez irabazi, edukitako emaitzekin oso harro geratu ginen, eta lehenengo urtea izateko ez zen batere gaizki joan. Lan handia eskatzen duen ikerketa eta proiektua da, baina ikerketa mundura zabaltzeko aproposena, animatu zaitezte!!!



Nahia Larrañaga Valle
(1.Batxiler)




No hay comentarios:

Publicar un comentario