SOLOKOETXEKO JAIALDIA
2017/06/23
ZIENTZIA AZOKA
“BILBO BERDEA ASKOZ HOBEA”
ZIENTZIA AZOKA 2017
Ikasturtean
zehar proiektu honen inguruan ikasi eta lan egin eta gero, Maiatzaren seian
gure lana jendaurrean erakusteko aukera eduki genuen, Elhuyarrek urtero antolatzen duen zientzia azokan. Bertan, Euskal
Herriko ikastola eta eskola askok, urtean zehar prestatutako proiektuekin
zientzian murgiltzeko aukera eman genion jendeari, baita arlo honetan,
ikerketan, gure lehen pausoak ematea lortu ere. Horrela, teknologia zein
biologia arloan, proiektu berritzaileak kalera ateratzea lortu genuen.
Plaza Berrian
eraiki zen azoka, stand izeneko postu
txikietan banatuta. Bertan egun osoa gure proiektua hurbiltzen zirenei azaltzen
pasa genuen, baita epaile lana egiten ari zirenei ere. Gure proiektua
erakusteaz gain, besteen ikerketak ikusteko aukera eta denbora eduki genuen.
Ehun eta hamar proiektu aurkeztu dira aurtengo azokan eta egia esan, nahiz eta
maila ezberdineko proiektuak egon, gehienak ikaragarriak ziren bai teknologia
aldetik bai biologiatik, ideia ezberdin eta milaka proposamen.
Gure kasuan,
aldaketa klimatikoaren inguruko
ikerketa egin genuen. Bertan, aldaketa klimatikoak ekarriko dituen ondorioez
kontzientziatu nahi genuen eta horretarako Bilbo aukeratu genuen lagin gisa.
Aldaketa
klimatikoaren ondorio bat, lurreko tenperaturaren bataz bestekoa igotzea da,
eta horrek, gure osasunerako oso kaltegarriak diren bero boladak (tenperatura oso altuko haize boladak) dakartza,
horregatik proiektuaren erronka, aldaketa klimatikoak eta bero boladek gugan
edukiko duten eragina erakustea zen; horretarako, Bilboko bi zona ezberdinetako tenperaturak
neurtu genituen termometro baten laguntzaz.
Gure hipotesia, berdegunetako
tenperaturak hiriko beste lekuetan baino baxuagoak zirela zen eta hori
frogatzeko erabili genituen tenperaturak, Bilboko zona berde bat, Arenala gure
kasuan, eta beste zona ez-berde bat, Abandoko plaza konparatzeko.
Datuetatik ondorioztatu genuena
zera da, berdegunetan, itzala dagoenez, tenperaturak baxuagoak direla. Hau
horrela izanik, Bilboko eremuak berdetzea pentsatu genuen. Baina Bilboko leku
askotan ez dagoenez parkeak jartzeko aukerarik, ideia alternatiboak hartu
genituen, lorategi bertikalak hain
zuzen.
Azokaren egunean, jendeari
hobeto ulertarazteko, bi baliabide erabili genituen. Alde batetik, triptiko bat
egin genuen, eta bertan jasotako informazioa eta datuak jarri genituen,
azaltzen gindoazen bitartean lagungarri izateko. Bestetik maketa bat eta
lorategi bertikalak landatu genituen, eraikuntzetan eremu berdeak egitea posible
dela ikustarazteko.
Bukatzeko, hurrengo
urtean parte hartzera animatu nahi zaituztet; izan ere, esperientzia berri eta
polit bat da. Gure aldetik, oso ondo pasatu genuen, nahiz eta hasiera batean
lan handia eduki eta ez irabazi, edukitako emaitzekin oso harro geratu ginen,
eta lehenengo urtea izateko ez zen batere gaizki joan. Lan handia eskatzen duen
ikerketa eta proiektua da, baina ikerketa mundura zabaltzeko aproposena,
animatu zaitezte!!!
Nahia Larrañaga Valle
(1.Batxiler)
Etiketak:
NATUR ZIENTZIAK
IPARRALDETIK
IPARRALDETIK
Pasa den ekainaren
16an 3.DBHko ikasleekin Gizarte irteera egin genuen Hondarribia, Hendaiako
Antoine D’Abadie eremua eta Donibane Lohizune bisitatzeko eta natura eta
historia aztertzeko.
Eguraldia apur bat
kaxkarra izan arren egun polit batez disfrutatu genuen elkar.
Etiketak:
GIZARTE ZIENTZIAK
2017/06/18
LE POTAGER ECOLOGIQUE
LE POTAGER
ECOLOGIQUE
Cette année, à
travers le projet d’AGENDA 21, nous avons créé notre potager écologique, au
lycée. On a commencé en janvier, avec l’achat des outils, des caisses et tables
de culture, de la terre et des benjamins des plantes et des graines. Nous avons
planté des herbes aromatiques et des légumes et fruits de saison. A fur et à
mesure que les plantes grandissaient et que les saisons changeaient, on en a
plantée des nouvelles et on a recueilli ce qu’on a planté.
Les élèves,
volontaires, ou travaillant en classe, ont été les responsables du maintien du
potager, en arrosant les plantes, en enlevant les mauvaises herbes et ils ont
recueilli ce que nous avons planté. Ils ont pu expérimenter avec des manières
différentes de planter : à partir de la graine, en utilisant un morceau de
fruit ou légume, pour voir si le morceau peut germer, si on le met dans un pot
avec un peu de terre. Ils ont appris, quelles plantes on peut planter selon la
saison et combien de temps elles en ont besoin pour pousser.
L’année
prochaine, on espère pouvoir agrandir le potager, avec d’autres caisses et nous
voulons développer des projets attaches au potager, comme un système d’arrosage
ou un hôtel pour les insectes.
ORTU EKOLOGIKOA
Aurten, Agenda
21eko proiektuaren bitartez, institutuko ortu ekologikoa martxan jarri dugu.
Urtarrilean hasi gara, tresna, laborantza kajoi eta mahaiak, lurra eta landare
benjaminak erosiz. Landare aromatikoak eta sasoiko fruta eta barazkiak landatu
ditugu eta landarean hasi diren ahala, landatutakoa jaso dugu eta berriak landatu ditugu.
Ikasleak izan
dira ortuaren mantenuaren arduradunak, bai boluntario moduan laguntzen, bai
klaseko lanaren bitartez. Ureztatzeaz, belar txarrak kentzeaz eta landatutakoa
batzeaz arduratu dira. Jasotakoa, etxera eramateko aukera izan dute. Mantenuaz
aparte, landatze teknika desberdinak probatu dituzte: haziak landatu eta ernetzeko
zenbat denbora behar den ikusteko, fruta edo barazki zati bat lurrean landatuz
eta ea ernetzen den ikusteko, edota landare baten zurtoina uretan jarriz, ea
sustraiak ateratzen zaizkion frogatzeko. Sasoi bakoitzean zer landatu daitekeen
eta hasteko zenbat denbora behar duten ikasi dute.
Datorren
kurtsoan, ortua handitzea espero dugu, kajoi gehiago jarriz eta ortuari lotuta
dauden proiektuak garatu nahi ditugu, ureztatze sistema bat bezala, edo
intsektuentzako hotel bat, adibidez.
Leire Pagano (Agenda
21)
2017/06/03
MIKOLETA SARIA
MIKOLETA SARIEN BANAKETA
Pasa den
asteazkenean, maiatzaren 31an, Rafael Mikoleta euskarazko ipuin lehiaketaren
XXIX. edizioko sarien banaketa egin zen Bilboko Udaletxean arabiar gelan.
Lehiaketak
aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena darama eta urtero
egin ohi da 1989az geroztik. Helburua, gaztetxoak euskal literatura eta euskara
jorratzera bultzatzea.
Ipuin-lehiaketa
hau Bilboko ikastetxeetan Lehen eta Bigarren Hezkuntza egiten ari diren
ikasleentzat da; eta aurten 968 ipuin aurkeztu dituzte lau kategoriean.
-
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak, A kategorian
-
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, B kategorian
-
DBHko 1. eta 2. mailak, C kategorian
-
DBHko 3. eta 4. mailak, D kategorian
Sarituen artean C
kategorian (DBHko 1. eta 2. mailak) gure ikaslea den Garazi Oñate Zarragak lortu zuen saria “2044 kilometro” lanagatik.
Sariaz gain,
laster ipuin guztiak jasoko dira liburu batean.
Bere euskarazko
irakaslea den Miren Eubak opari polit
bat ere jaso zuen.
Alkateak sariak
banatu ondoren, musika emanaldi bat egon zen Emanen taldearen partez. Gure ikasle izan diren Maddi Gutierrezek eta Maddi Urkijok osatua. Benetan polita
izan zen hori !
Gure aldetik
bakarrik animatzen zaitugu parte hartzera hurrengo urtean.
Zorionak Garazi eta
parte hartzaile guztiak!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)