2016/11/08

BURDINOLA ETA ENKARTERRI MUSEOA



BURDINOLA ETA ENKARTERRI MUSEOA


Pasa den ostiralean, Enkarterri museora eta burdinolara autobusez joan ginen. Beranduago, bi taldetan banatu gintuzten, 1.A eta 1.B. 1.Akoak, Enkarterri museoan geratu ginen, 1.Bkoak burdinolara zihoazen bitartean.

Enkarterri museoan historiaurreari buruzko filma txiki bat ikusi genuen, ostean museoa erakutsi ziguten. Azkenik, tailer bat egin genuen: lehenengo harri bat beste harri baten kontra jo genuen, geruzetan apurtzeko. Gero, pirita harri bat beste harri arrunt baten kontra jo behar genuen, sua ateratzeko. Amaitzeko, labar pinturak egin genituen.

Geroago, Burdinolara joan ginen. Han garia eta arto irina egiteko errota erakutsi ziguten, gauza asko azaldu zizkiguten. Burdinari nola forma ematen zioten erakutsi ziguten, ere.

Oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen.
                                                                                 
MAIDER MARTINEZ DE HIDALGA (1. A)


   

   

   

   

   





No hay comentarios:

Publicar un comentario