AGATE DEUNA,
2015
Gaur
goizean, Solokoetxeko igogailutik irtetean, Alde Zaharrera begira geratu gara.
Eguzkiak jotzen duenean, teilatu gorrien artetik Santiagoko dorrea zerurantz
gailentzen ikustea polita da, dudarik gabe. Baina gaur ere ikuspegi ezin ederragoa
aurkitu dugu: Santiagoko dorrea teilatu zurien gainetik. Elurra ez da ohikoa
Bilbon. Horregatik gure mobila hartuta argazkiak egiten hasi gara denok,
lagunei bidaltzeko, noski.
Gaur,
Cataniako Agate Santuaren egunaren bezperan, Euskal Herriko ohiturari
jarraituz, lehen mailako ikasleak eta irakasleak azken saioan kantatzera
irtengo ginela gogoratu dut une hartan.
Ordu
bat eta erdietan, makilak hartu, zapiak jantzi eta kalera irten gara.
Zabalbidetik Erriberako Merkatura abiatu gara. Gure lehenengo kanta barruan
egin dugu. Amaitu baino lehen, beste koro bat genuen zain tokia hartzeko.
Handik Dendarikaletik Santiago plazara joan gara. Kantatzen genuen bitartean,
elurra ari zuen. Hurrengo geldiunea Plaza Berrian egingo genuen. Hemen, euria
ari zuenez, arkupeetan abestu dugu. Eta gero, pelikula famatu hartan bezala,
Unamuno plazan euripean kantatu dugu. Lehen merkatuan ikasle baten ama agurtu
dugu; orain plaza honetan ikastetxeko irakasle bat izan da gu agurtu gaituena.
Eskaileratik
igo, eta patioan azken kanta egin ondoren, makilak datorren urterako gordez,
ekitaldiari amaiera eman diogu. Gaurko eguna ez dugu inoiz ahaztuko, ez baita
ohikoa Bilbon Santa Ageda elurpean kantatzea.
Seve Sánchez
No hay comentarios:
Publicar un comentario