2015/01/19

ENKARTERRI MUSEORA BISITAZ



ENKARTERRI MUSEORA BISITAZ

Pasa den Urtarrilaren 7an 2.mailako A eta B geletako ikasleek irteera bat egin genuen Sopuertako Enkarterri museora eta baita Pobaleko burdinola ere bisitatzera.
B gelakoak lehenengo Pobaleko Burdinolara joan ziren eta A-koak Enkarterriko museora joan ziren.
Burdinolan burdinaren aberastasuna Euskal Herrian eta garrantzia azaldu ziguten. Salazar familiak eraiki zuen burdinola. Burdinolaren inguruan burdin minerala zegoen eta horrekin eta egur-ikatzarekin sortzen zen. Txondorraren funtzionamendua eta nola zeuden eraikiak erakutsi ziguten. Barbadun errekaren ondoan dago. Azkenik burdina nola lantzen zen erakutsi zigun erremintari batek.
Gero, Enkarterriko museora joan ginen. Han Erdi aroa landu genuen eta baita eliza bat ere sortu genuen. Dorretxeen erabilera eta familia garrantzitsuen arteko leiaz hitz egin genuen. Baita hiribilduez ere.
Azkenik bukatzeko idazlan tailer bat egin genuen monjeen antzera.
Irteera oso polita izan zen eta oso ondo pasatu genuen.
Urtarrilaren 14an 2.C-koek ere egin zuten irteera bera eta oso ondo pasatu zuten.


 
 

    

    

  

     

    

  
       
 Itsaso López (2.B)

No hay comentarios:

Publicar un comentario