2013/06/05

GAZTEDI



GAZTEDIKO DANTZARIAK



Gaur Irati Diez eta Jone Arostegi elkarrizketatuko ditugu. Biek Santutxuko Gaztedian egiten dituzte Euskal Dantzak.

Zenbat urte daramazue dantzatzen Gaztedin?
6 urte daramagu dantzatzen.

Ze dantza mota egiten duzue?
Gaztedian Euskal Dantzak egiten ditugu.

Euskal dantzaz aparte ze beste dantza mota egiten duzue?
Institutuan dantza modernoa egiten dugu.

Non dago Gaztedia?
Santutxuko auzoan dago Berri Otxoa ikastola ondoan.

Ze arropa motarekin dantzatzen duzue?
Baserritar arroparekin dantzatzen dugu.

Zenbat aurkezpen egiten duzue urtean? 
Lau aurkezpen egiten ditugu urtean.

Jaietan dantzatzen duzue?
Bai, Bizkaiko euskal dantzarien egunean dantzatzen dugu.

Zenbat pertsona zarete zuen Gaztediko gelan?
Zortzi pertsona gaude gelan.

Zenbat egunetan joaten zarete Gaztedira?
Ostegunetan joaten gara Gaztedira.

Ze musika tresna mota daude erabiltzen duzuen musikan?
Txistua, Danbolina eta Alboka erabiltzen dira musikan.


ELDA UGARTE eta JULEN DEL OLMO (2.C)










No hay comentarios:

Publicar un comentario