2013/06/06

AFGANISTAN



AFGANISTANEN EMAKUMEAREN IZATEAREN EZBEHARRA

 

 

AGURRA

Kaixo Irati:

Farima naiz eta enteratu naiz Etika arloan lan bat egin behar duzula, nahi baduzu nik kontatuko dizut nire bizitza erabili ahal izango duzulakoan nago bai zure lana egiteko eta Afganistango emakumeen egoerari buruz hausnartzeko  baita ere.

Afganistanen emakumeak oraindik ez gara lasai sentitzen. Talibanek orain dela urte batzuk gobernua utzi arren ezin gara kalean bakarrik ibili, binaka edo hirunaka gabiltza beti hormen ondotik, burka azpian ezkutatuta. Begi aurrean telazko sareta eraman behar dugu handik ikusi ahal izateko. Debekatuta daukagu ikastea, lan egitea. Eta hori gutxi balitz, debekatuta daukagu ospitale publikoetara joatea anaiarekin edo aitarekin ez bagoaz.

NON DAGO AFGANISTAN?

Hasteko esango dizut non dagoen Afganistan. Afganistan Erdialdeko Asian dagoen errepublika islamdarra da, Himalaia eta Kaspiar itsasoaren arteko eremuan kokatutakoa. lurralde menditsu bat da. Hiriburua Kabul da eta honako hiriak 200.000 biztanletik gora igarotzen dira: Kandahar, Mazar-e-Sharif eta Jalalabad. Munduko herrialde pobreenetakoa da, are gehiago, azken urteotako gerrateen ondorioz.


Era askotako zibilizazioen topalekua izan da betidanik Afganistan. Biztanle gehienak nekazariak dira, eta leinuetan eta klanetan daude banatuta. Lau talde etniko handi daude: paxtunak, tajikoak, uzbekoak eta hazarak.

Afganistanek inoiz baino demografia hazkunde handiagoa du, emakumeko batez besteko haur kopurua 6,64 delako (munduko altuenetakoa) nahiz eta haurren heriotza tasa handia izan. bizi itxaropena 43 urtekoa da. Biztanleriaren erdia, gutxi gorabehera, nomada edo erdi nomada da. Oinarrizko hezkuntza doakoa eta nahitaezkoa bada ere 7 eta 15 urte bitarteko haurrentzat, biztanleen % 36 dago alfabetatua.
Ahaztu zait esatea ni Heraten jaio naizela, paxtuna naiz eta 19 urte dauzkat. Jaio naizenetik nire herria beti egon da murgilduta etengabeko gatazka batean eta nire amak kontatzen zidanagatik gure herrialdearen historia luze bat dauka gudetan, ia beti egon da gerra batean, atera da eta sartu da beste batean bitartekoetan gerra zibilak antolatu ditugu. zuk hobeto jakiteko hona hemen momentu esanguratsu batzuk

 

AFGANISTANGO HISTORIO APUR BAT


  • Britainia Handiarengandik independentzia lortu zuen 1919an eta 1973an estatu-kolpe batek errepublika bat ezarri zen.
  • 1978an Apirileko Iraultza gertatu zen, eta gobernu komunista bat ezarri zen.
  • 1979an Afganistango sobietar gerrak hartu zuen leku.
  • 1985eko martxoan Mikhail Gorbatxov SESBeko agintari bihurtu zen eta AEBk lur gehienak kontrolatzen zituela ikusirik, 1988an tropak erretiratzea erabaki zuen.
  • Ondoren Gerra Zibila etorri zen (1992-1996).
  • 1994an sortu zen Afganistanen hegoaldean talibanak (ikasleak) izeneko talde armatu bat, bertako agintariak agintetik kentzeko asmoz. Ezegonkortasun handiko aldi batean sortu ziren, eta hirietan bertan egiten zituzten ekintza armatuak. Afganistaneko herritar gehienak talibanen alde zeuden, uste baitzuten lurraldea egonkortu zezaketela. 1996an talibanek Kabul hiria hartu zuten eta azken presidente komunista hil zuten.
  • 2001ean gobernutik bota zituzten, baina 2004tik aurrera talibanak berrantolatzen hasi ziren eta azaroaren 13an, Iparraldeko Aliantzak Kabul hartu zuen, ia inolako erresistentziarik jaso gabe talibanen aldetik. Horrela muturreko erregimenaren amaiera iritsi zen.
  • 2002: talibanek atzera egin zuten eta Pasthun aldeko zonan militante gehiago biltzen aritu ziren.
  • Hurrengo urteetan gerrak aurrera egin zuen eta NATOko kide asko hil ziren, horrela talibanek lur gehiago lortu zituzten.
  • 2004: Otsailean Konstituzio berri bat onartu zen eta urte bereko urrian historiako lehen hauteskunde demokratikoak egin ziren.
  • 2006: Uztailaren amaieran NATOk lurraldearen hegoaldea bere mende hartu zuen eta honekin batera, zona horietan gatazka gehiago sortu ziren, baita atentatu batzuk ere.
  • 2007: lurraldearen hegoaldean talibanen hainbat eraso egon ziren.
  • 2008: Otsailaren 17an Kandahar hirian atentatu lazgarri bat gertatu zen. 80 pertsona hil ziren eta hainbat zauritu. 
  • 2009: urterik odoltsuena izan zen. Talibanen berragerpenak lurralde osoan geroz eta eraso gehiago eragin zituen, eta Afganistaneko tropetako eta beste herrialdeetako tropetako soldadu asko hil ziren.
  • 2010: bortizkeriaz, hasi zen. Urtarrilaren 18an talibanak Kabul-en erdialdea behin eta berriz eraso zuten.
  • 2011: Maiatzean Osama Bin Laden-en heriotzaren berri eman zuten.
  • 2012 2011 bukaeran Afganistaneko Fronte Nazionala sortu zen, talibanek boterea berreskuratzea eragozteko. 
  • 2012ko lehen lau hilabeteetan AEBen tropen inguruan hainbat gatazka gertatu ziren eta horrek Afganistaneko eta NATOko tropen artean mesfidantza sortu zuen.
  • Maiatzaren 2a, Afganistaneko presidente eta AEBko presidente lankidetza hitzarmen estrategikoa adostu zuten. Esaten dute 2014rako tropa gehienak Afganistanetik aterako dituztela.

Buff!! Irati, konturatu zara zenbat urte jarraian etengabeko gatazka gordin batean egon garen sartuta? Nik oraindik ez dut ezagutu bakea nire inguruan. Ea egin den eta datorren urterako Afganistango gizon eta emakumeok gai garen elkar errespetatzeko, ulertzeko eta adostasunak lortzeko.

NIRE BIZITZA

1994. urtean jaio nintzen, Talibanen garaian, Herat hirian. Benetan toki bikaina eta atsegina izan ahal zen Herat.
Oso txikia nintzen gerrak eztanda egin zuenean. Kanpoko bonbardaketen hots haiek trumoiak” zirela esaten ziguten umeoi, ekaitza zetorrela. Bazekiten gezurra zela baina, tira,  hala igarotzen genituen egunak. Etxeak lur jota, gosea eta beldurra nonahi, jendearen etsipena ere... honelakoak dira nire herriko haurtzaroaren gogorapenak 

Eskolara oso ume gutxi joaten ginen eta hiretariko emakumeen portzentajea %3 zen. Emakumeen eskolatze faltaren arrazoi nagusiak honako hauek izan ziren: eskolarako bidean hilketak edo bahiketak ematen ziren ia egunero, zenbait militar taliban aurkitzen ziren ibilbidean zienek mesfidantza sortarazten ziguten, emakume irakasleak mehatxatuta zeuden.

Oraindik gogoan daukat zer gertatu zitzaion berrogei urteko emakume irakasle bati: hau ba omen zihoan kalean, burka jantzita, eguraldia beroa zen nonbait, eta bere jantziaren goi-partea altxatu egin zuen arnasa pixka bat hartzeko, itotzera zihoan eta. Une hartantxe hamazazpi bat urteko mutil koskor mukizu taliban batek ikusi, eta irainka hasi omen zitzaion. Emakumea, bero-bero eginda, mutilari aurpegiari serio-serio begiratu, burka soinetik kendu eta lurrera bota zuen, mutilaren oinetan, amorruaren amorruz. Taliban gaztea bakarrik zebilen, nonbait, eta hanka egin zuen. Baina hori ez da ohikoa. Normalean talibanak taldetan ibiltzen dira, harrokeria handiz autorik modernoenetan, pistolak eta fusilak eskuetan dituztela. Talde horiek, benetan, arriskutsuak dira, gogoak emanez gero, besterik gabe tiro egin eta hilda uzten dute kalean emakume 'bekataria'.

Beste aldetik, tradizioari jarraituz, nire gurasoek eskolatzean, irakaslea neska izatea eskatzen zuten. Honek arazo larria suposatzen zuen emakumeak diren irakasleak gutxi zirelako. Honetaz gain, aurreiritzi asko dago emakumeen hezkuntzaren inguruan, bekatu moduan ikusten baitzuten.

Baina arazo nagusia eskolara ez joateko pobrezia zen. Ni, neska izanda, amari lagundu behar nion etxean baita nire anai- arreben zainketan ere.

Egoera hau kontuan harturik esan ahal dut etxeetan ala kalean ematen genuela denbora gehiena. Bai. Neska-mutil koskorrak ginela kalean ibiltzen ginen batzuetan jolasean metraila eta beldur aurpegiez inguratuta eta beste batzuetan berriz zabortegietan miatzen ibiltzen ginen, jateko zerbaiten bila.

Umeak goseak ginela, gogorazten naiz zelan nire ama noizbehinka eta kontu handiz ateratzen zen  kalera limosna eske. Beti beldurrez ateratzen zen etxetik, talibanek ikusiz gero, zartaz eta zigorrez astinduko zuten beldurrez.

Gure amak ezin zen kalera bakarrik atera ezta dendariekin berbetan aritu ere. Baina batzuetan hori jakinda ere, beste aukerarik eduki barik kalera atera behar ziren bere seme-alabei zerbait ahora eman nahi baitzien. Beste batzuetan izozkiak jatera ihesaldiak egiten genituen, talibanak ikusi eta korriketan ezkutaleku baten bila izozkiak eta zapatak ere ahazturik.

Hitz hauek idazten dizkizudan bitartean burura etorri zait zelan behin beldurtu zen nire ama eta berarekin batera ni eta nire neba-arrebak:Azoka handia haietako batean ikusmiran zebilela, burkaren goi-aldea pixka bat altxatu zuen, bero zen eta ondoan zituen emakume batzuek, hori ikusita, kontuz ibiltzeko esan zioten eta aurpegia estaltzeko, haien aurrean taliban bat zetorrela eta. Horrek ikusi zuen, irainka hasi ere bai, baina, besterik gabe, alde egin zuen handik. Zorionak eman zizkioten lagunek, aparteko txarrik gertatu ez zitzaiolako.

Kontu handiz ibili behar ziren arauak zehatz betetzen ez zituzten emakumeak kartzelara eramanak eta zigortuak izatea oso ohikoa izan zen.

Irati, ez pentsa gizonezkoak ere ez dira arau zorrotz horietatik libratzen. Bizarrik gabe edo beste arropa arruntarekin jantzita baldin badabiltza, talibanek zigortu egiten dituzte edo kartzelan sartzen. Edo gizasemeren bat ikusten baldin badute, errezoak egiteko orduetan, meskitatik kanpo, zigortu egiten dituzte. Kontuan hartu behar da egunean bost aldiz egiten dituztela errezoak.

Nagusitzen joan ahala burka janztera behartu ninduten eta etxean lan egitera edo kalera ateratzea (bakarrik, gizonezko senide batekin ahal zuten) debekatu zieten.

Eta 12 urte nituenean zazpi urte gehiago zituen mutiko batekin ezkontzeko tratua egin zuten nire gurasoek eta 3.000 dolarren truke gizon horrekin ezkondu nintzen.. Sentitu objektu giza sentitu, aitarena lehendabizi eta senarrarena gero.

Beti aipatzen ditugu emakumeek bizitza publikoan jasandako gehiegikeriak, baina askoz ere bortitzagoak dira etxe barrukoak, familia mailakoak.

Senarra taxi gidaria da eta zorra kitatu behar zuen aitaginarrebarekin. “Lehenengo, saldu egin ninduten. Gero erosi egin zidaten emazte izateko”, 16 urterekin “lehenengo semea” izan arte aitaginarrebak jo egiten ninduen.

Geroago nire senarraren mesprezuak, tratu txarrak etorri ziren. Edozein aitzakia zela eta, nire senarrak etengabe jotzen ninduen. Etxetik alde egin nahi izan nuen baina burka ezkutatu zidan. Hamaikagarren jipoia jaso ostean, nire buruari su ematea erabaki nuen, heriotza irtenbide bakarra zelakoan. Orain gorputz osoa minberatuta daukat eta ez dut nire burua ezagutzen ispiluan. Damu naiz nire buruari su eman izanaz.

Tamalez, ez naiz bere burua kerosenoz busti duen bakarra Heraten. Izan ere, “emakume tortxen hiria” deitu ohi diote, ederra eta itxuraz lasaia askoa den toki eder honi.

Antza, bertako emakume askok su ematen diote euren buruari hemen, hain da jasanezina eurei inposatutako bizimodua. Arrazoi nagusietako bat behartutako ezkontzak dira.

Ospitalean erredura larriak jasandako emakume asko omen daude.

Nolanahi ere, afganiar gizartearen kontraesan ugari egin behar diot aurre etengabe. Gizonek pasatzen uzten dizute, euren eserlekua eskaintzen dizute autobusetan. Baina maila pribatuan harremanak ez du zerikusirik. Emakume bakarra zara gizonezkoen esparruan: zure kabuz lan egitea, bidaiatzea, hotel batean bakarrik lo egitea "prostituta" besterik ez zara afganiarren begietan.

ZER DA BURKA?

Emakumeak goitik behera estaltzen dituen tela honen atzean dagoen historiak erlijioan du jatorria. Afganistango  talibanen  menpe dagoenetik, emakumeen bizitza debekuz eta arriskuz betea dago. Burka da horien erakusle garbietako bat. Gizonak ez erakartzearren, emakumeen gorputzak erabat estalita egon behar du tela honen atzean; baita begiak ere (sare itxurako tela batekin, ikustea ahalbidetzen diena), begiradari ere gorputzeko beste edozein zati erakusteari bezain besteko garrantzia ematen baitiote. Honekin, emakumeak gizonaren agindupean daudela ondoriozta dezakegu; lehen aipatutako debekuen artean, gizonek ez bezala, emakumeek ez baitute ez hezkuntza, ez lanerako eta ezta osasun zerbitzuak jasotzeko aukerarik.

Burka ez da soineko bat, askok pentsatu ahal duten bezala, hain zuzen, deserosoa eta itogarria izateaz aparte, zazpi kilo pisatzen dituelako eta buruan itzelezko presio gogorra jarduten duelako, ibiltzean nekea edota fatiga handituz. Gainera, jantzi honen luzapena oinetaraino iristen da, ez gorputza estaltzeko bakarrik, baizik eta ibiltzerakoan zailtasun handiago bat garantizatzeko, korrika egin dezaten debekatuz.

Baina gezurra dirudien arren Afganistanen ez dut inoiz topatu burkaz kexu den emakumerik, izan ere, gure artean burkaren erabilera anekdota hutsa iruditu zaigu beti. Emakume afganiarren drama burka azpian baino gehiago dago.

Emakume afganiarren bizimodua oso gogorra izan da eta oraindik dela esango nuke nik. "Misio humanitarioa" zetozela zibilak babesteko esaten zuten hasieratik baina berreraikitzeko saiakera apal hura seguruak ziren zonaldeetan baino ez da burutu, behar larriagoak zituztenak ahaztuz.

Azken urte hauetan nire herriko bizimodua hasi da aldatzen. Aldaketa txikia dira baina nik alde egin nahi dut eta ezin. Badirudi emakume afganistarrek beren eskubideak eskuratzeko momentua heltzen ari dela.

Nire hiritik Kabulera edo ondoan daukagun Iranera joatea gustatuko litzaidake libreago sentitzeko baina momentu honetan ezinezkoa zait, lurreko desplazamenduak oraindik arriskutsuak bilakatu direlako, beraz, hegaldia da, aukera bakarra baina duela bost hilabete 4000 afganiar ziren; gero 6000ra igo zuen eta gaur 9000 (150 euro) ordaindu beharko dut joan-etorriko bidaia. Hilabeteko soldata!!!

Bitartean hemen bizi beharko naiz nire alaba maitea babesteko eta aldaketak bultzatzen esparru ezberdinetan emakumea libre eta berdintsu bizi gaitezen. Argi daukat gobernuak, tradizioa, erlijioa eta biolentzia.... aldatzen ez bada, aurrerapena ezinezkoa izango dela. Baina aldaketak ez dira goitik etorri beha, norbereko kontzientzia aldatzea ezinbestekoa jotzen dut eta batzuetan jendearen kontzientzia aldatzea legeak baino zailagoa da.

Lehen esan dizuedan moduan 2014. urterako tropak erretiratuko direla esaten digute behin eta berriro baina ni oso ezkorra naiz. Afganiar tropak ez dira gai segurtasuna bermatzeko, sistema judiziala ez delako existitzen. Bestalde, afganiar askok uste dute dirua lor daitekeela lanik egin gabe, hala ohitu ditugulako, edo ikusi dutelako. Heziketa duen jende askok bi pasaporte ditu jada, ala bisa lortu nahian ari da. Ardura hartzeko gai den orok alde egin nahi du.

BUKAERA

Irati, bukatzeko gutun honekin emakumeengan bakarrik ez zentratzea eskatu nahi dizut, ni pertsona bat naiz eta ni bezala gizonezkoek jasaten dituzte tratu txarrak eta zentzugabeko gatazka honetan biktimak dira

Gutun hau idazten nuen bitartean nire lagun batzuek zuri gutuna idatziko nizunaren berri izan zutenean haien bizipenak luzatzeko modu bat ikusi dute eta hona hemen dauzkazu:

Sharifullah dut izena, 16 urte ditut. Ramadanaren amaiera ospatzen ari ginela, errepidera gerturatu ginen gidariak agurtzeko. Izan ere, oso auto gutxi igarotzen da nire herritik.Halako batean, soldaduen konboi bat ikusi genuen. Gero ez naiz ezertaz oroitzen. Ospitalean esnatu nintzen. Nire anaiak esan zidan tiro bat jaso nuela sabelean, ingelesena edo. Medikuek sendatuko naizela diote. Ez dakit. Hitz egite hutsak min handia ematen dit”.

“Ihmatullah dut izena, 16 urte ditut. Ardiekin genbiltzala, soldadu eta talibanen arteko suak harrapatu gintuen. Kohete bat erori zen alboan. Nire anaia txikia hil zen. Nik metrailak josita daukat gorputza baina medikuek diote jada guztia atera didatela”.

“Abdulraziq dut izena eta. 13 urte ditut. Nire herrian etxe huts batean sartu ginen. Aldian behin jendea ikusten genuen, kutxak eta paketeak sartzen bertan, baina denok genekien etxe hartan ez zela inor bizi. Jakin-minak jota geunden eta, azkenean, joan den astean sartu ginen. Ate alboko kutxa bat mugitzean, zerbaitek eztanda egin zuen. Ospitalean esan zidaten talibanen biltegi bat zela hura. Eskuineko besoa eta begia galdu ditut.

“Abdul Waheed dut izena. 64 urte ditut eta Daudchanen aitona naiz. Sei urte ditu eta ezkerreko hanka moztu behar izan diote. Bere bi urteko anaiari, ordea, biak. Nire semearekin motorrean zihoazela, bide bazterreko bonba batekin topo egin zuten”.

Muhamed, 12 urte. Etxeko sabaian nengoela kolpe gogor bat sentitu nuen bularrean. Gibela birikari itsatsita etorri nintzen ospitalera. Amerikarren bala bat izan zen. Erizainak dio mirari bat dela ni bizirik egotea.
“Mateo naiz, Milangoa. Emergency eta MSF GKEk Helmanden duten ospitaleko medikua naiz. Gure biktimen %90 zibilak dira; horietatik erdia, umeak”.

Hainbat eta hainbat testimonio dauzkat zuri kontatzeko baina ez dut gutun hau luzatu nahi. Uste dut kontatu dizudan honekin ideia egiten duzula eta nahi beste material daukazula zure lana burutzeko.

Eskerrik asko nire istorioa irakurtzeagatik eta zure pentsamenduan egoteagatik.

Farima

 

BIBLIOGRAFIA






IRATI CABRERA (4.B)

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario