Emaitzak bikainak izan ziren. Oso
gustura geratu nintzen egindako lanekin. Gainera, ikasleek, esan zidaten
bezala, asko ikasi zuten Arestiri buruz. Denontzat ezagunak ziren kantak
bereak zirela jakin zuten. Gainera, denok gogoan geneukan2011ko Aste Nagusiko
pregoilaria izan zen Kirmen Uribek Arriagako balkoian Egun da Santi Mamiña
kantatu zuela.
Poetaren 79. urteurrena dela eta, Gabriel Aresti
euskaltegikoek antolatutako kantal-dia eta erakusketaren berri izan eta
berehala, joan behar genuela pentsatu genuen. Horregatik joan den urriaren
9an Kafe Antzokira hurbildu ginen Solokoetxeko 4. mailako ikasle guztiok eta
irakasle batzuk.
Kantaldia
ederra eta hunkigarria izan zen. Lehen Arestiren ahotsez bere poemarik
famatuena entzun ahal izan genuen: Nire aitaren etxea. Gero Anje
Duhaldek, Rafa Ruedak eta Josu Zabala
Arestiren 9 poema kantatu zituzten: Bizkaiko aberatsak, Guretzat,
Aita-semeak, Egia da, Guk euskaraz, Gora ta gora beti, Urriaren 28 egun, Nire
poesia eta Egun da Santimamiña.
Gu ere
haiekin batera aritu ginen abesten. Leku berean 1976an Oskorrik Gabriel
Arestiren Oroimenez diskoaren aurkezpenean egon nintzela gogoratu nien
ondokoei. 36 urte beranduago nire ikasleek aurreko igandean Andoinerako
bidean Kilometroak ekitaldira joan zirenean, autobusean kanta haiek abestu
zituztela esan zidaten. Orduan ez genuen holakorik ezta amestu ere egin!
Itzuleran
Barroeta Aldamar kalea zeharkatu genuen. Bertan Gabriel Aresti jaio zen.
Gero, udaletxeko zubia igarota, Esperantza kaletik sartu ginen, frontoian
dagoen Arestiren poesia irakurtzeko:
askaotik
sendejara
bilbaon
esperanza
oso
mehar, ilun eta laburra
da.
Datorren
urtean 80. urteurrena ospatzeko zerbait berezia egin nahi zutela esan ziguten
antolatzaileek. Adi egongo gara! (Seve Sánchez)
Orain dela
aste bat, Sevek klasean komentatu egin zigun, Arestiren kantutegi bat egongo
zela, eta guk esan genion joan nahi genuela. Bi egun barru klasera etorri,
eta jolastordua baino lehen, ibiltzen joan ginen (Txema Lasa, 4B.)
Irteera hau
3. mailan egindako proiektuen amaiera finkatzeko izan zen. 11:00etan
Solokoetxetik irten eta jarraian Kafe Antzokira joan ginen. Han, iparraldetik
eta beste leku batzuetatik etorritako hiru kantarik Gabriel Arestiren kantuak
abestu zituzten. (Garazi Olarieta, 4B)
|
Irteera
Gabriel Arestiri buruz zen, eta Kafe Antzokian izan zen. Ez zen irteera
normal bat: ez ginen joan museo batera, baizik eta Arestiren kantuak
entzutera eta bere bizitzako une batzuk nolakoak ziren entzutera.(Xabier
Lope, 4C)
Solokoetxe
institututik atera ginen, eta bidean gure euskara eta bertso irakasle
ohiarekin topo egin genuen, Belen Aurrekoetxearekin. Ondoren, gure bideari
ekin genion. (Adrián Tomillo, 4C)
Bidea
laburra izan zen. Heltzerakoan, Kafe Antzokira sartu eta eskenatokian 3
aulki, bi gitarra eta trikitixa bat zeuden. Hiru gizonek, aulkietan
esertzerakoan, zerbait azaldu zuten Gabriel Arestiri buruz eta abesti bat
abesten zuten. (Asier Fernandez, 4A)
Pasa den
astean, Arestiren jaiotzaren 79. urteurrena izan zen, eta ekitaldi asko egon
ziren bertan astean zehar. (...) Antzokira heltzean, Arestik bere ahotsarekin
grabatutako poema entzun genuen: nire aitaren etxea defendituko dut.
Benetan hunkigarria izan zen. (Peru del Hoyo, 4C)
Heltzean,
eskenatokira joan ginen, eta aulkietan jesarri ginen. Orrialde batzuk eman
zizkiguten bertsoen letrekin, eta hiru gizon hasi ziren kantatzen eta
abesten. Nire kanturik gustukoena lehenengoa izan zen, Guretzat
deitua. Oso alaia iruditu zitzaidan. Jendea asko animatu zen Egun da Santi
Mamiña abestu zutenean. Batzuk ez ziren adi egon. Kanta batzuk bete
batzuk baino hobeagoak izan arren, kanta guztiak oso ondo egon ziren, eta,
nire ustez, irteera hau oso interesgarria izan da. (Mikel Egiguren, 4C).
Solokoetxetik
hamaiketan atera, eta Kafe Antzokira hamaika eta erdietan heldu ginen.
Lehendabizi ikasle batzuk beheko solairuan jesarri egin ginen. Ondoren
kantaldia hasi zen. Lehenengo zatian lotsaturik, baina bigarrenean guztiok
abesten hasi ginen. (Markel Gallego, 4A)
Giroa oso
ona izan zen, eta oso gustura egon ginen denok haiekin batera kantatzean.
Abestiak bukatu ostean, eskenatokira igo ginen zeuden informazio taula batzuk
eta argazkiak ikusi eta irakurtzera. (...) Niri asko gustatu izan zait irteera
hau, eta espero dut hurrengo urtean ere errepikatzea, 80. urteurrena dela
eta. (Libe Ranero, 4C)
Gu nahiko
animatuta egon ginen txaloka, barreka eta oihuka, baina ez dut uste ekitaldia
ikustera joan ziren besteak molestatzeko beste (Suhar Txabarri, 4C)
Abestien
artean Gabriel Arestiren bizitza kontatu ziguten. Bertan guztiok abestiak
kantatu genituen, hala nola, Egun da Santi Mamiña.... (Josu Eguren,
4B)
|
Gainera,
Gabriel Arestiren ahotsez bere poemarik famatuena entzun genuen: Nire
aitaren etxea. Horrez gain kantu bakoitzaren aurretik aurkezpen txiki bat
egin ziguten testuingurua hobeto ulertzeko. Erakusketa bat ere ikusi genuen,
14 panelez osatua. Bertan Gabriel Arestiren bizitza pertsonala eta literarioa
ikusteko eta bizitzeko aukera izan genuen. (Irati Cabrera, 4B)
Kantaldia
oso ondo egon zen, baina abestien zati batzuk saltatu egin zituzten. Horretaz
aparte oso ondo egon zen, eta momentu dibertigarriak ere egon ziren. (Erlantz
Gonzalez, 4A)
Oso dibertigarria iruditu zitzaidan,
bakoitzari paper batzuk eman zizkigutelako eta abestiak ez bagenekizkien,
paperean ikusten genituen eta bada. Guztiak gustatu zitzaizkigun, baina
gehien Egun da Santi Mamina, denok kantatu genuelako ahots gora, eta oso
dibertigarria geratu zen. Azkenik,
hamar minutuko hitzaldi bat entzun genuen. Asko gustatu zitzaidan, pasa den
urtean Gabriel Arestiren bizitzaz lanak egin genituelako eta hitzaldiaz
gehiago enteratu nintzen. (Nahia Angulo, 4A)
Azkenik
eskenatokian zegoen erakusketa ikusi genuen. Gabriel Arestiren bizitzaren
argazkiak eta gari horretako egoerarenak ziren, politak eta gainera
interesgarriak bere bizitza ulertzeko. Dena ikusten bukatutakoan, ikastolari
itzuli ginen, Esperantza kaletik pasatuz, Gabriel Arestiren ohorez dagoen
plaka irakurtzeko. (Ane Barros, 4A)
Ikastolara
bueltatzean Arestirekin lotuta dauden leku batzuk ikusi genituen Bilbon.
Horrela pasa den urtean hasitako proiektua bukatu egin dugu. Oso ondo pasatu
genuen abesten... Joan ginen eskola bakarra gara, eta azken abestian aulkitik
altxatu eta abestu genuenez, han zeuden nagusiak oso pozik zeuden gurekin.
Egun ona izan zen orokorrean. (Nagore Ibarzabal, 4C)
|
Egia esan,
oso ondo pasatu genuen, eta dibertigarria izan zen Gabriel Arestiren poemak
abestea. Errepikatzeko modukoa izan zen. Pena bat da Gabriel Arestik hau ezin
ikusi izatea. Ziur nago hau ikusi izan balu, oso pozik egongo litzateke (Aitana
Espin, 4C)
Kantaldia
oso polita izan zen, eta gainera Gabriel Aresti idazle bilbotarraz gauza
gehiago ikasteko aukera izan genuen eskenatokian osatutako
erakusketagatik, Arestiren argazkiekin
eta hainbat idazkiekin. (Ioritz Axpe, 4 C)
|
|
Pasa den
urtean Gabriel Arestiren bizitzari buruzko lan bat egin genuen, eta bere
poesiaz disfrutatu eta ikasi genuen Harri eta Herri liburua irakurriz.
(...) Oso ondo pasatu genuen denok. Batzuek ez zioten kantatzeari utzi.
Horrelako irteerak errepikatzea gustatuko litzaidake. (Nekane Macho, 4B)
Nire ustez
oso aberasgarria da eskolatik horrelako irteerak egitea. Eta espero dut beste
horrelako irteera gehiago egitea, gure partetik oso jarrera ona erakutsi
geniolako, eta ikasteko ere balio izan zuelako (Unai Alvarez. 4,B)
Primerako
eguna izan zen, Euskal Herriko poeta famatuaren eta onenaren irteera eduki
genuen. Pasa den urtetik espero genuen irteera izan zen. Guztiok irrikitzen
itxaron genuen, baina azkenean merezi izan du itxarotea. (Peio Perez 4B)
Kantutegi
txiki bat eman ziguten abeslariekin batera kantatzeko. Abestiren bederatzi
abestirik famatuenak zeuden orri horietan baturik. Hasieran abeslariek
bakarrik egiten zuten kanta: inor ere ez zen ausartu abesten, ezta atzean
genituen helduek ere. Baina azken hiru kantetan dena aldatu zen: ikasleak
gehiago animatu ginen, baita atzeko pertsona nagusiak ere. Amaitu eta gero,
beste abesti bat eskatu genien. Abeslariek gure eskaerari baietza eman, eta Gora
ta gora beti abestu zuten berriro. (...) Arestiri buruz gauza asko
genekiela uste genuen, baina beti dago zerbait ez dakiguna, eta inoiz ez da
momentu txarra zertxobait gehiago ikasteko. (Iragartze Martinez, 4A)
|