BERBAGUNEAREN KRONIKA
|
Atzo,
irailaren 25ean, I. Berbagunera joan
ginen. Bilboko Alondigan antolatu zuten, eta helburua euskaraz hitz egitea
zen. Solokoetxetik 10 ikasle eta 3 irakasle joan ginen. Ez genekien ondo zer
aurkituko genuen, baina, zorionez,
ekitaldia oso polita izan zen. Gustura egin genuen itzultzeko bidea.
|
Zuzendariak joan den ikasturtean antolatu
zuen world kafea bezalakoa izan zen. Bageneuzkan hiru mintzagai, eta hiru
aldiz egon ginen hizketan mahaikide ezberdinekin. Lehen mahaian Bilboko
zinegotzia egokitu zitzaigun; bigarrenean berritsua zen neska bat, eta
hirugarrenean Athletic-eko jokalari ohia, zeinak 1962an gertatu zitzaion
anekdota bat kontatu zigun: euskaraz abesteagatik Bartzelonan atxilotu egin
zituzten.
Mintzagaiak
gorputz hezkuntza, gizentasuna eta liburuak izan ziren. Solaskide guztioi
hitz egiteko gogoa piztu ziguten. Gaiei buruz iritzi batzuk botatzeko astia
izan genuen, baina jorratzeko ez.
|
|
Liburuak direla eta, Fahrenheit
451 euskaraz irakurri zuela aipatu zigun neska batek. Batxilergoan
irakurri nuela gogoratu nuen. Truffaut-en filmaren irudiak ere etorri
zitzaizkidan burura.
Ikasleak
poz-pozik itzuli ziren ikastetxera, Julian Iantziren autografo banarekin eta
bere ondoan egindako argazkiarekin. Hurrengoan itzuliko gara!
|
|
SEVE
SANCHEZ
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario