ARRIGUNAGAKO DIETA KANTABRIKOA
-Elhuyar saria-
4.DBH-ko
ikasleok, Maiatzaren 11an, Bilboko zientzia azokara aurkeztu ginen, Arrigunagako dieta
kantabrikoa proiektua aurkeztuz. Elhuyarrek saritu egin gintuen,
Bartzelonako Exporecerca Jove azokan aurkezteko gonbitea luzatuz.
Gure
proiektua arazo honetatik abiatu genuen: Euskal Herriko hondartza gehienetako
uraren kalitatea ona edo bikaina da, Arrigunagakoa konkretuki bikainekoa. Gure
ustea ordea, zabor asko zegoela zen eta asko urak ekarritakoa zela.
Gure
lanaren helburua Arrigunagako hondartzako marearteko guneko zaborra sailkatzea
eta identifikatzea eta harean egon zitezkeen mikroplastikoak aztertzea izan
zen. Horrez gain garrantzitsua iruditzen zitzaigun emaitzak argitaratzea
jendearekin partekatzeko eta kutsaduraren inguruko kontzientzia hartzen
laguntzea.
Proiektua
aurrera eramateko, zaborra sailkatzeko taula bat sortu genuen eta gero,
laginketa egun bi finkatu genituen, itsasbehera orduetan.
Behin
hondartzan, hondartza-garbitzaileekin hitz egin genuen garbiketaren maiztasuna
eta biltzen duten zabor kopuruaren inguruko datuak jasoz. Gero, marearteko
gunea alderik alde zeharkatu genuen aurkitutako zaborra kontatuz eta sailkatuz.
Ondoren, aurkitutako zaborra jaso egin genuen, ale batzuk laborategira ekarriz
eta beste batzuk zaborrontzietara botaz.
Horrez
gain, harea lehorraren eta bustiaren lagin bana hartu genituen, gero,
bertan egon zitezkeen mikroplastikoak EHUn aztertzeko.
Helburua, mikroplastikoak daudela ziurtatzea zen, eta hala da,
metodologiari jarraituz, harean mikroplastikoak zeudela ziurtatu genuen.
Zientzia
azokan jendeari era zirraragarri batean helarazteko gure proiektua, menu baten
bidez egitea pentsatu genuen; azken finean plastikoak eta mikroplastikoak,
etorkizun luze edo ez hain luze batean gure dietaren parte bihurtuko direlako.
Maiatzaren
11an, Bilboko zientzia azokaren egunean, egun osoa pasatu genuen jendeari
azaltzen egindako proiektua. Jendea, menuarengatik hurbiltzen zen, arreta
deitzen zielako, guk proiektua azaltzen genien eta filtro batzuetan eraman
genituen mikroplastikoak erakusten genizkien.
Eguna
amaitzeko, sari-banaketa heldu zen, denboraldi bat itxaron ostean, gure izenak
entzun genituen, eta komunikatu ziguten, Kataluniako Exporecerca Jove azokara
joateko aukera genuela, asteburu batean.
Hau da ebaluatzaile-taldeak
egin zigun errekonozimendua:
“Ideia oso ondo garatu dutelako, gaur egungo arazo bati heldu eta ondo azaltzeagatik, metodologikoki ondo pentsatua, komunikazio zuzena eta originala erabiltzeagatik, adituen laguntza egoki erabiltzeagatik” |
Garazi Alkorta (4. DBH)