2018/12/27

SANTO TOMAS


SANTO TOMAS AZOKA

Urtero bezala, gure institutuko ikasleak, kasu honetan 2.DBHkoak, jaitsi egin dira Arenalera Santo Tomas-eko azoka ikustera eta gure baserritarren produktuaz eta baita giroaz ere gozatzera. Ondo pasatu egin dute eta poz-pozik bueltatu dira.

    
 
     
  
  


2018/12/19

EPALTZA ALARGUNA



EPALTZA ALARGUNAREN BEKEN SARI BANAKETA




Gure ikasle ohiak Itxaso Hernández Costoyak ikasle bikainentzako 2017-2018ko “Casilda Iturrizar -andrea - Epaltzaren alarguna” udal beka irabazi du.


ZORIONAK!!!



2018/11/03

BCAM



BCAM BISITALDIA



2018ko urriaren 3an, 2. mailako batxilergoko ikasleak irteera bat egin genuen BCAMeko (basque center of applied mathematics) Alameda de Mazarredon dagoen egoitzara. Aurten 10 urte betetzen dituen matematika aplikatuen ikerkuntza zentro honetan, talentu handiko mundu osoko hainbat ikertzailek gizartearen mesederako izango diren ikerketak daramatzate aurrera matematiketan oinarrituta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Zentroan ikertzaile batzuk aurkeztu zizkiguten eta bakoitzak bere ibilbidea azaldu zigun, denek izan dute goi-mailako ikasketetan bide nabari eta luze bat eta beraien matematika aplikatuekiko pasioa beraien ogibide bihurtzea erabaki zuten bide batez gizarteari mesede bat eginez. Besteak beste, suteen hedakuntza aztertzen dute, inguruneko aldagai guztiak kontuan izanik (haizea, orografia…), edota kirolaren munduan talde profesional batzuekin bat egiten dute euren atleten puntu optimoa lortzeko beti matematikak erabiliz. Horrela ba, bcameko kideek matematikak kontularia izateko ez ezik beste gauza garrantzitsu batzuetarako oso erabilgarriak direla frogatu digute.
Oier Illera (2.Batxiler A)

    




2018/06/11

MIKOLETA SARIA


IPUINAK IRAKURRIZ, IPUINAK IDATZI

Maiatzaren 24an jaso zuten saria, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan, 2018ko Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa Literatura ekimenaren irabazleek.

Aurten bigarren mailako bi ikasle ditugu zoriontzeko euskarazko ipuinen lehiaketan lehenengo eta laugarren saria irabazi dutelako. 
 
Lehenengo saria bere kategorian Maider Martinez de la Hidalgak irabazi du Hitzik ez ipuinarekin. Bertan, transe-xualitatearen gaia jorratzen du goxotasunez. 

Argitaratzeko lana, berriz, Garazi Oñaterentzat izan da Zuri-beltzeko argazki baten istorioa  ipuinarekin. Garazi-rentzat  ez da lehenengo aldia, iaz eta duela bi urte ere saria jaso baitzuen lehiaketa horretan. 

Espero dugu hurrengo urteetan ere parte hartzen jarraitzea institutu honetako idazle hasi berri guztiek.

Gure eskerrik beroenak zuen lanagatik eta jarraitu ezazue zuen idazle sena lantzen!

Zorionak bioi!