ZORIONAK EZTIZEN, TXAPELDUN
Mungiako TAKET bertso eskolak San Antontxu bertso paper
lehiaketaren XIX. edizioa antolatu du aurten. Bi maila bereizi dira aurten
ere:  alde batetik gazteak (18 urtera
arte) eta bestetik helduak (18 urtetik gorakoak)
Honakoa zen egin beharreko lana:
gazteek gutxienez sei bertso eta gehienez zortzi osatu behar zituzten, eta
helduek, gutxienez zortzi eta gehienez hamabi. Bi mailetan, gaia, doinua, eta
neurria libreak ziren.
Lanak posta elektroniko bidez bidali behar ziren 2016ko
abenduaren 31 baino lehen, eta sari banaketa 2017ko urtarrilaren 15ean Mungiako
bertso eskolak antolaturiko bertso saioaren amaieran egin zen. Bertso saioan
Etxahun Lekue, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Mikel Goiriena ibili ziren
kantari.
Hauek izan
ziren sariak:
Gazteen mailan:
·        
Lehenengo saria:
150 € eta TAKETA. (Eztizen Artola Iturrate)
·        
Bigarren saria:
100 € eta oroigarria. (Julene Iturbe)
·        
Hirugarren saria:
75 € eta oroigarria. (Aner Peritz)
·        
Aipamen berezia:
Nere Ibinaga.
Helduen mailan:
·        
Lehenengo saria:
300 € eta TAKETA. (Amaia Agirre)
·        
Bigarren saria:
200 € eta oroigarria. (Ane Labaka)
·        
Hirugarren saria:
100 € eta oroigarria. (Moises Enbeita)
·        
Aipamen bereziak:
Aitor Esteban, Iraitz Bilbao eta Beñat Barainka.
Hona hemen
Eztizen Artola Iturrate gure ikaslearen bertso sorta irabazlea:
 
EDABEA (ezizena: xuxurla)
| 
Hasieran dena zen berria 
Dena poza ta algara, 
Bihurrikeri, pasio eta 
Bion arteko zirrara. 
eta azkartzen joan zitzaigun 
Maitasunaren taupada, 
Ez zen besterik, biok
  bakarrik, 
Mundua genuen laga. 
baina denbora igaro ta non 
Dago gu bion islada 
Banatzen hasi gara eta nik 
Sentitua dut dardara. 
ilusioa
  berreskuratu 
dezakegu
  beharbada 
Pasa
  dezagun besarkatuta 
Goxo-goxo gaurko gaba. 
Sortu genuen egun beretik 
Izan ginen zutabea 
Famili eder ta handi honen 
Babesgune, pilarea. 
Urteetako lanek bihurtu 
baitute paregabea. 
Talde honetan partaide gara 
Amama zein nerabea;  
Handitzen goaz eta horrela, 
Handitzen doa sarea. 
Laguntza eska diezaiegun 
Aitzakiarik gabea 
Denon artean topa dezagun 
Honen aterabidea, 
Bion arteko sua piztuta 
Mantentzeko edabea. 
Maitalerik ez, harremanik
  ez, 
Jada ez dugu lagunik. 
Mila galdera izanda ere, 
Ez daukate erantzunik. 
Bizi osoa batera egin, 
elkar laguntza emanik. 
Pasiorik ez, desiorik ez 
Ez daukat itxaropenik. 
eta txarrena da egoerak 
ez duela errudunik 
Ba al dago irtenbideren bat, 
Konponbidea duenik? 
Etxe honetan aspaldidanik 
Ez baitago zorionik. 
eta ez dakit bizitzak zentzu 
askorik duen jadanik. | 
Azkenaldian zure pausoei 
Diet nik erreparatu 
Galduta zaude, noraezean, 
Atzo nintzen konturatu 
Memoria deitu ohi duguna 
Egin zaizu delikatu 
Ahanzturak zu hautatu zaitu, 
Zu egin zaitu kolpatu. 
Aurrean duzun gaixotasuna 
Ezin dugu alboratu 
Izan ere, gure biziak 
Egingo dira mugatu. 
baina irrifar batekin indar 
asko daitezkenez batu 
seguru nago zure barnean 
ezingo nauzula ahaztu. 
Hamaika negu ta udaberri 
Eman ditugu batera 
Urtero pozez, urtero alai, 
Urtero beti antzera. 
Lagunartean bakardadea 
leunago da gainera 
Negu hotz denak, izotz bihurtu 
Bailirateke ostera. 
Oharkabean zahartu gara 
hurbil dago bukaera, 
Heriotza hurbiltzen hasi da 
Hona hemen akabera. 
ta mila aldiz errepikatu 
dut neurekiko galdera 
Gutariko bat hilko denean, 
Zer gertatuko ote da? 
Zer iruditzen zaizu laztana; 
Bagoaz pasiatzera, 
Bilbo zaharraren zirrikituak 
Berriro ezagutzera. 
Betikoari agur esanez 
Mundutik bidaiatzera, 
Gazte-aroko pasadizuak 
Elkarrekin oroitzera. 
Mundua ahaztuz, tartetxo
  batez, 
Errutina agurtzera, 
Ezinbesteko dugun dosiaz, 
Gure denbora hartzera. 
eguneroko oztopoei 
irribarre bat jartzera 
orain arteko amets guztiak 
Behingoz egi bihurtzera! 
Doinua: Martxa baten lehen notak 
SOLOKOETXE BHI | 

