2016/12/14

INTERNETA



INTERNETA

Bi ertzain etorri ziren hitz egitera Solokoetxera, interneti buruz. Hitz egin ziguten hiru arriskuengatik.

Sare sozialetan, nola ibili eta nola ez. Arrisku handia da webcam ordenagailuko kamera eta mugikorren aurpegiko kamerak inoiz daudela itzalita (oso erraz hakeatzen dira, komenigarria izan daiteke pegatina edo paper bat ipintzea ez denean erabiltzen).

Sare sozialak oso arriskutsuak izan daiteke gazteentzat, batzuetan nerabezaroek interneteko sare sozialetan (facebook, instagram...) ezagutzen duten jendeak engainatu, xantaia egin eta abar oso garrantzitsua da 14 urtetik behera badituzu gurasoen baimena edukitzea, bestela xantaia ahal dizute, lapurtu edo txarrena ciberbullying sufritu, hori gertatzen bada kontatu! Eta bullying sufritzen duten pertsonek kontatu behar dute, bullyinga ez da bakarrik jotzea, bullyinga ere zirikatzea da (pertsona bat txarto sentitzea), baztertzea …

Bullyinga sufritzen baduzu kontatu!

Kontatzea ez da txarra, ez utzi beldurragatik irabaztea, ikusten baduzu norbait bullyinga sufritzen zertan itxaroten zaude, KONTATU!!!

Kontatzea ez da salatzea!

                                                                                                                Lishan Varela (1.A)


EUSKARA EGUNA

EUSKARA EGUNA

     Pasa den abenduaren 5ean Euskara eguna ospatu egin genuen institutuan eta egindako ekintza askoren artean bideo bat egin genuen euskara guretzat zer esan nahi duen ezagutarazteko. Espero dugu zuen gustukoa izatea.


2016/12/07

AZAROAREN 25



AZAROAREN 25a

    Ekilore taldeko partaideek, azaroak 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko nazioarteko egunean, hainbat ekintza antolatu genituen. Dinamika anitz prestatu genituen, hain zuzen:

1. Klasean bideoak ikusi eta dinamizatu genituen. Azken saioan, ikasleek postit-etan genero indarkeriarekin bukatzeko proposamen komunitarioak idatzi genituen eta ondoren kartulina batean mezuak itsatsi genituen.

2.  Lazo moreak egin genituen eta ikasleen artean banatu genituen.

3. Klase amaieran megafoniatik “Machote kontuz ibili” abestia jarria eta entzun genuen ikastetxe guztian zehar.

4. Aurten erail dituzten emakumeen omenez, ikastetxearen sarreran eta patioan kandelak jarri genituen.

5.    Ikasle eta irakasle batzuk morez eta beltzez jantzita joan ginen.

6. Errekreoan genero indarkeriaren biktimak ikusarazteko asmoz lurrean etzan ginen kandelez inguraturik.

EKILORE TALDEA

2016/11/29

AZAROAREN 25.A



2016ko azaroaren 25a, barikua,
bariku beltza.


Astelehenean klasera sartu eta hara! Irakasleak txapa morearekin topatu genituen. Noski, bariku beltza heltzear zegoen, ahaztuta geneukan. Aste guztia igaro genuen horrela; egunerokotasunaren berdintasunean, txapa morea soinean zutelarik. Eguna heldu zen arte.

Ikasleon ekimena ikastetxetik kanpo burutzea erabaki genuen, gure zeresana kontuan har zitzan. Sarreran jarri ginen, batzuk lurrean eta besteak zutik, kandelak eskuan, hileta bat antzezteko asmoz; egunean behin balitz ere, emakume erailak gogora ekartzeko.

Ikasgelara sartu eta zera esan zigun irakasleak: “Gaur ere, beste emakume bat erail dute”. Hau ez da gure bakea pentsatu nuen nik. Mendeak eman ditugu ixilik, ez dago minutuko isilunerik jadanik.

Kaleak hartu genituen arratsalde eta gauean zehar Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Hala ere, ez genituen behar bezain beste bete, izan ere, aste osoa txapa morearekin eman zuten hainbat, etxeko berotasunean gelditu ziren arratsalde pasa, hozteko arriskua zegoen eta, badaezpada.

Erakusleihoetan eder eta lirain irudikatu gintuzten berriz ere ostiral beltzean, guda honek ez baitauka su-etenik. Eta haserretu egin ginen, haserre jarraitzen dugu gaur ere. Baina aspaldi da haserre bizitzen ikasi genuenetik, eta egunerokotasunera itzuli ginen, uneren batean alde batera utzi bagenuen.

Gaur astelehena da berriro, astebete igaro da, denak normaltasunean darrai; filosofian gizonak soilik landuko ditugu, haiek hartu dute lekua “kurrikulumean” eta ez dago denborarik muga horietatik ihes egiteko. Espainiar literaturan ere, emakumeak aipatu ere ez. Espainiako historian aldiz, bai. Herrien babesle eta heroien emazte zein alabak aipatuko ditugu, heroi horien “zerbait” izatearen etiketarekin beti ere.

Etxera iritsiko naizenean ere, ez dut berririk aurkituko; ama arropak atontzen topatuko dut. Bazkaria amaitu eta fregona eta harrikoa hartuko ditut nik nire gain. Aita, iristean, sofan eseriko da eta zerbait hautatu behar izatekotan, sakelakoa aukeratuko du berak. Hala da, bai, ni ere emakumea naiz.
                                                                                                      Eztizen Artola Iturrate


2016/11/08

PAGASARRIKO INGURUAK EZAGUTZEN



PAGASARRIKO INGURUAK EZAGUTZEN

Urriak 25ean DBH 1eko ikasle guztiak Pagasarri inguruak ezagutzera joan ginen.  Autobusa hartu ondoren, Pagasarrira heldu ginen eta hor bi monitore zeuden gu itxaroten (Xabi eta Jabi).  Bolintxu ibaira joan ginen ura aztertzera, 1A taldea alde batetik eta bestetik 1B taldea.  Bukatu ondoren bertako landaretza behatu genuen eta ibilbide polit bat egin genuen menditik animali urtarrak ikusi arte.  Xabik kontatu zigun bertan animali urtar oso gutxi geratzen zirela.  Ondoren, ur jauzi artifizial polit bat ikusi genuen,  jarraian ibilbidearekin jarraitu genuen hamaiketakoa hartu arte.

Oso polita iruditu zitzaigun, ea noiz errepikatzen den!!!

           ALVARO CASTILLO (1.A)