ABENDUAREN 3AN…EUSKARAREN EGUNA!!!
Eta egun berezia dela eta, guk ere Solokoetxen egun berezi bihurtu
genuen, Euskara euskaldun egiten gaituen altxorra dela ez ahazteko.
Iaz Euskara Batzordeko ikasleek
Institutuko ikur bihurtu zen “Eixu Berba” abestia sortu zuten gero Lip
Duba egiteko. Eta hau entzunez hasi genuen eguna; “Eixu berba”,“Euskaraz bizi
nahi dut” … azken finean,gure hizkuntza aldarrikatzeko ezagun egin diren kantak.
Lehenengo saioa monografikoa izan zen eta bideoak ikusi eta
bertako informazioarekin harritu,
hunkitu, hausnartu, gozatu … genuen. Gainontzeko saioetan ere euskararekin
lotutako gaien inguruko bideo laburrak ikusi genituen: errealitatea irudikatzen
zuten bideo kurioso eta dibertigarriak.
Egunari amaiera emateko, azken saioan ikasleek antolatu eta burutu zuten ekitaldi nagusiarekin
gozatu genuen: LOMCE aren kontrako antzezlana egin eta lege berriak gure
hezkuntza eta hizkuntzari ekarriko dizkion ondorioak antzeztu zituzten, gero
azalpen hitzalditxo laburra ere emanez.Horren ostean, lehenengo mailako gure
bertsolari gazteek bertso ederrak abestu zituzten euskara goraipatuz.
Pailazo-bertsoak heldu ziren ondoren laugarren mailako hiru ikasleren eskutik,
eta amaitutakoan, bi ikaslek gitarra lagun zutela, Haizea abestia kantatu
ziguten. Bukatzeko, Euskara Batzoredekideak gitarra hartuta hainbat euskal
kanta abestu zituzten: Eixu berba,Zapalduen Olerkia, Xalbadorren heriotzan,
Negua joan da eta, Izarren hautsa …
Egun berezia izan zen eta berezi egitea lortu genuen. Baina ekitaldiko
aurkezleek ondo esan zuten moduan …
EUSKARA MAITATU, BABESTU, IKASI, IRAKATSI … BAINA
BATEZ ERE …
ERABILI!!!
EIXU BERBA!!!