ENKARTERRI
MUSEORA BISITAZ
Pasa den Urtarrilaren 7an 2.mailako A eta B
geletako ikasleek irteera bat egin genuen Sopuertako Enkarterri museora eta
baita Pobaleko burdinola ere bisitatzera.
B gelakoak lehenengo Pobaleko Burdinolara
joan ziren eta A-koak Enkarterriko museora joan ziren.
Burdinolan burdinaren aberastasuna Euskal
Herrian eta garrantzia azaldu ziguten. Salazar familiak eraiki zuen burdinola. Burdinolaren
inguruan burdin minerala zegoen eta horrekin eta egur-ikatzarekin sortzen zen. Txondorraren
funtzionamendua eta nola zeuden eraikiak erakutsi ziguten. Barbadun errekaren
ondoan dago. Azkenik burdina nola lantzen zen erakutsi zigun erremintari batek.
Gero, Enkarterriko museora joan ginen. Han Erdi
aroa landu genuen eta baita eliza bat ere sortu genuen. Dorretxeen erabilera
eta familia garrantzitsuen arteko leiaz hitz egin genuen. Baita hiribilduez ere.
Azkenik bukatzeko idazlan tailer bat egin
genuen monjeen antzera.
Irteera oso polita izan zen eta oso ondo
pasatu genuen.
Urtarrilaren 14an 2.C-koek ere egin zuten
irteera bera eta oso ondo pasatu zuten.
Itsaso
López (2.B)