BILBO IDAZLEEN LUMAN
Solokoetxeko
institutuko 3. DBHko ikasleek eta irakasle batzuek, Zenbat Gara elkarteak antolatutako “Bilbo idazleen luman” izeneko literatura ibilbidea egin genuen.
Zenbait idazleren pasarteetatik abiatuta (Ebaristo Bustintza “Kirikiño”, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga eta Sonia Gonzalez), Bilbok
dituen ezkutuko errealitate eta giroak, Bilbok izan dituen zenbait garai
ezagutu genituen Xabier Monasterioren eskutik.
Atxuri
izan zen abiapuntua, bertan, Kirikiñori buruzko informazioa izan genuen. Ondoren,
San Anton zubiaren parean, Gabriel
Arestiri buruzko zenbait datu ezagutu genituen. Handik, ibai ondora joan ginen eta
bertan, Xabier Monasterio Bernardo Atxagaren gainean mintzatu zitzaigun.
Azkenik, Naja geltokiaren aurrean amaitu zen gure ibilbidea, Sonia Gonzalezen eleberri bateko pasarte batekin.
AMAIA ZABALA
No hay comentarios:
Publicar un comentario