BERBAGUNERA
IRTEERA
Bilbon
euskararen erabilera indartzeko asmoz, “Bilboko
III. Berbagunea” antolatu zen azaroaren 13an Bilboko Alondegian.Ekintza
honen helburua hurrengoa izan da:
euskaraz ikasten ari direnak nahiz euskalduntze prozesuan dabiltzanak euskaraz
hitz egitera animatzea eta, bide batez, euskararen erabilerari bultzada ematea.
Azken finean, elkarrekin euskaraz egitea.
Solokoetxeko
institututik Euskara Batzordeko 4. DBHko ikasleak eta bi irakasle joan ginen; 8.30tan
institututik irten eta oinez bertaratu ondoren, bederatziak eta laurdenerako
han geunden.H eltzean, azalpenak jaso eta argazki bat atera ziguten.
Gero, seiko
mahaietan banatu eta eserita geundela, Amets Arzallusek bertso bi abestu zituen
saioari hasiera emateko.
Hogei minutuz
hitz egin behar genuen haiek proposatutako gai baten inguruan, eta hogei
minutuko saio bakoitzaren ostean nahastu egiten ginen beste pertsona batzuekin,
ezezagunekin hitz egiteko. Beti ere, haiek emandako gaien inguruan mintzatzeko.
Hauek izan ziren
mintzagaiak:
1. Noiz
egiten dut euskaraz?
2. Noiz eta
zergatik aukeratzen dut euskara ala gaztelania?
3. Euskararen
erabilera eta usteak.
Hamar eta
erdietan ekitaldia amaitu eta pasioan itzuli ginen ikastetxera.
Oso ondo pasatu
genuen eta esperientzia polita eta aberasgarria iruditu zitzaigun;
errepikatzeko modukoa!
EUSKARA BATZORDEA