ABENDUAK 3
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta,
kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren,
hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko
Eguna instituzionalizatu egin zuten.
Frantzisko
Xabierkoa, bataioko izenez Frantzisko
Jatsu Azpilikueta, (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren
7 - Shangchuan uhartea, Txina, 1552ko
abenduaren
3) nafar santu euskalduna izan zen, San Inazio Loiolakoarekin batera Jesusen
Lagundiko lehenengo zazpi kideetako bat, eta misiolari izan zena Indian, Malaysian, Txinan eta Japonian.
Horregatik, Indietako Apostolua ezizena ezarri zioten. Eliza katolikoak San Frantzisko Xabierkoa izenarekin
santutu zuen.
ABENDUAREN 3AN
EUSKARAREN EGUNA DELA ETA
BERTSO-PAPER
LEHIAKETA
Abenduaren 3an Nazioarteko euskararen eguna ospatuko da. Hau dela eta , Bertso
-Paper lehiaketa bat egitea pentsatu dugu.
Lehiaketan parte hartzeko
oinarriak:
-Lehiaketak maila bi izango ditu:
·
1. Zikloa eta
·
2. Zikloa
-Bertso-paper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 1 eta gehienez
3 izango dira.
-Bertso guztiek jatorrizkoak izan
beharko dute, hau da, inon argitaratu, aurkeztu eta saritu gabekoak.
Ezizena erabiliko da sinadurarako.
-Doinua eta neurria libreak izango
dira.
- Gaia Euskararekin lotuta egon
beharko da.
-Hizkuntza desegokia erabiliz gero
bertsoa ez da aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatik kanpo geratuko da.
Epea:
Lanak aurkezteko azken eguna 2014ko
azaroaren 26a izango da.
Nori:
Lanak bakoitzari dagokion Euskara
irakasleari eman beharko zaizkio.
Sariak:
·
1. Zikloa: I.SARIA (15 euroko
txartela) eta II.SARIA (10 euroko txartela)
·
2. Zikloa: I.SARIA (15 euroko txartela) eta II.SARIA (10 euroko txartela)
No hay comentarios:
Publicar un comentario