The Front Page / Azal Nagusia
/ Primera
plana
(Prentsa
tailerrean ikusitako filma)
The Front Page (euskaraz Azal Nagusia) 1974ko Billy Wilder estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. 1928ko Ben
Hecht eta Charles MacArthur
idazleen The Front Page antzezlanean oinarritua dago, aurretik, 1931an Lewis Milestone zuzendariaren The Front Page eta 1940ko Howard Hawks zuzendariaren His Girl Friday filmen
bertsioak ere burutu zirelarik.
Argumentua
Earl Williams (Austin Pendleton) poliziak hilketa leporatu eta heriotz
zigorra gauzatzeko egun bakar bat falta zaion espetxeko preso bat da. Une
berean, Hildy Johnson (Jack Lemmon), Chicago Examiner egunkariko
kazetaria Peggy Grant (Susan Sarandon) pianojole gaztearekin
ezkontzeko zorian da. Bikoteak Philadelphiara bizitzera joateko asmoa du, baina Chicago Examiner egunkariko Walter
Burns zuzendaria (Walter Matthau) ez dago asmo horrekin bat, bere
kazetari onena egunkarian gelditzea nahi baitu, hortaz Hildy eta Peggy banatzen
saiatuko da. Burnsek Hildyk Williams presoaren urkatzeari buruzko erreportaia
egin dezan nahiko du, baina Hildyk uko eginen dio. Osasun azterketan Earl
presoak espetxetik ihes egitea lortu eta halabeharrez Hildyrekin kazetarien
gelan topatuko da. Hildyk esku artean albistearen esklusiba bat duela ikusiz,
Earl presoari elkarrizketa baten truk laguntzeko"
prest agertuko da.
(Maider Diez)
Billy Wilder
Billy Wilder (1906ko ekainaren 22a - 2002ko martxoaren 27a) film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea izan zen.
Egungo Poloniako judutar jatorrizko familia batean jaioa, 1933an Ameriketako
Estatu Batuetara joan zen.
Hollywood-eko Urrezko Garaiko zuzendari onenetarikotzat
jotzen da, haren film frankok kritikagileen zein ikusleen harrera beroa jaso
zutelako.
Iritziak
Niri ez zait asko gustatu,
baina ez dut esango gustatu ez zaidanik ere. The Front Page –Azal Nagusia-
pelikula, kazetaritzari buruz doala kontuan harturik, ez dago gaizki. (Maider Diez)
Filmean zati interesgarriak
egon dira: aldizkari bat egiteko, hasieran agertzen diren tresnak oso kuriosoak
izan dira. Gustatu egin zait nola elkartzen zituzten argazkiak, hitzak... Ez
nekien lehen aldizkariak horrela egiten zirenik. (Idauze del Valle).
Filma asko gustatu zait.
Orokorrean umore ona du, eta, nahiz eta zaharra izan, oso ona da. Nire
pertsonaiarik gustukoena Walter izan da Chicago
Examiner-eko zuzendaria. (Peio Kamara)
No hay comentarios:
Publicar un comentario