2014/12/30

GUK EMANEZ HAIEK BIZI

MEDULA EMAN

Josu gure institutuko ikasle ohia nahiko gaixorik ibili da azken urteotan baina jendearen eskuzabaltasunari esker orain errekuperazio bidean dago. Berak izan duen zortea edonork eduki dezake baina horretarako medula emateko boluntarioak behar dira. Begiratu hurrengo bideoa eta anima zaitez!


2014/12/17

BILBO IDAZLEEN LUMAN



BILBO IDAZLEEN LUMAN

Solokoetxeko institutuko 3. DBHko ikasleek eta irakasle batzuek, Zenbat Gara elkarteak antolatutako “Bilbo idazleen luman” izeneko literatura ibilbidea egin genuen. Zenbait idazleren pasarteetatik abiatuta (Ebaristo Bustintza “Kirikiño”, Gabriel Aresti,  Bernardo Atxaga eta Sonia Gonzalez), Bilbok dituen ezkutuko errealitate eta giroak, Bilbok izan dituen zenbait garai ezagutu genituen Xabier Monasterioren eskutik.

Atxuri izan zen abiapuntua, bertan, Kirikiñori buruzko informazioa izan genuen. Ondoren, San Anton zubiaren parean, Gabriel Arestiri buruzko zenbait datu ezagutu genituen. Handik, ibai ondora joan ginen eta bertan, Xabier Monasterio Bernardo Atxagaren gainean mintzatu zitzaigun. Azkenik, Naja geltokiaren aurrean amaitu zen gure ibilbidea, Sonia Gonzalezen eleberri bateko pasarte batekin.

  

 


 

 

 

 

 
AMAIA ZABALA

2014/12/09

BERBAGUNERA IRTEERA



BERBAGUNERA IRTEERA


Bilbon euskararen erabilera indartzeko asmoz, “Bilboko III. Berbagunea” antolatu zen azaroaren 13an Bilboko Alondegian.Ekintza honen helburua hurrengoa izan da: euskaraz ikasten ari direnak nahiz euskalduntze prozesuan dabiltzanak euskaraz hitz egitera animatzea eta, bide batez, euskararen erabilerari bultzada ematea. Azken finean, elkarrekin euskaraz egitea.


Solokoetxeko institututik Euskara Batzordeko 4. DBHko ikasleak eta bi irakasle joan ginen; 8.30tan institututik irten eta oinez bertaratu ondoren, bederatziak eta laurdenerako han geunden.H eltzean, azalpenak jaso eta argazki bat atera ziguten. 

Gero, seiko mahaietan banatu eta eserita geundela, Amets Arzallusek bertso bi abestu zituen saioari hasiera emateko.

Hogei minutuz hitz egin behar genuen haiek proposatutako gai baten inguruan, eta hogei minutuko saio bakoitzaren ostean nahastu egiten ginen beste pertsona batzuekin, ezezagunekin hitz egiteko. Beti ere, haiek emandako gaien inguruan mintzatzeko.

Hauek izan ziren mintzagaiak:
1.    Noiz egiten dut euskaraz?
2.    Noiz eta zergatik aukeratzen dut euskara ala gaztelania?
3.    Euskararen erabilera eta usteak.
Hamar eta erdietan ekitaldia amaitu eta pasioan itzuli ginen ikastetxera.


Oso ondo pasatu genuen eta esperientzia polita eta aberasgarria iruditu zitzaigun; errepikatzeko modukoa!

EUSKARA BATZORDEA

2014/11/18

Batxilergoa lortu dugu




BATXILERGOA.

Berri onak ematea pozgarria da. Urriaren 8an egindako Eskola Kontseiluan Urteko Plana onartu genuen. Planaren helburuen artean BATXILERGOA zegoen (jarraian kopiatuta doa). Gutun hau aipatutako helburua, hau da, Batxilergoa lortu egin dugula jakinarazteko da. Eta, jakina, informazioa lehenengoz Eskola Komunitateari eman behar diogula uste dugu.

1. Bigarren Hezkuntzako Institutua: DBH eta Batxilergoa.

Joan den ikasturtean amaitutako Hiru Urteko Plana kontuan hartuta, Batxilergoaren alde lan egiten jarraituko  dugu.
Joan den ikasturtean prestakuntza saioetan egin genuen batxilergoa eskatzeko txostena berrikusi eta hobetu egingo dugu. Eta 2015eko urtearen hasieran Hezkuntza Sailean eta behar den leku guztietan aurkeztuko dugu.
Auzoko Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin, guraso elkarteekin zein zuzendaritza taldeekin harremanetan egongo gara. Bestalde ere, eskola mapa dela eta, barrutian dagoen IBAIONDO plataforman ere lan egiten jarraituko dugu.

Urriaren   17an Lurralde  Ordezkariak esan zigun 2015-2016 ikasturtean Batxilergoa edukiko genuela, eta joan den astean teknikoak etorri ziren behar ziren tokiak –laborategiak eta abar- ikuskatzera, geroago egokitzeko.
               
Dakizuenez, eskualde honetan Batxilergoa aspaldiko eskaera da. Hortxe dago IBAIONDO plataformaren lana. Solokoetxe lehenengo urratsa izango da, azken helburua  eskualdean  Ertainetako Institutu handia sortzea delarik.

Amaitzeko, esan nahi dizuegu irakasle guztiok dagoneko eta ilusioz beterik hasi garela hurrengo kurtsoa prestatzen.

Laster arte.     

ZUZENDARITZA TALDEA


 


BACHILLERATO.
Siempre es agradable dar buenas noticias.  En el Consejo Escolar celebrado el 17 de octubre aprobamos el Plan Anual del Centro. Entre los objetivos del Plan se encontraba el BACHILLERATO (a continuación va copiado). La finalidad de esta carta es comunicaros que hemos conseguido el Bachillerato. Y, por supuesto, creemos que esta información  la debe recibir antes que nadie la Comunidad Escolar.

1.Un instituto de segunda enseñanza: ESO y BACHILLERATO.

            Teniendo en cuenta el Plan Trienal de Centro que finalizó el curso pasado, seguiremos trabajando por el Bachillerato.
            Utilizaremos las sesiones de formación para revisar y mejorar el informe para solicitar la implantación del Bachillerato que realizamos el curso pasado. Dicho  informe se presentará a principios de 2015en el Departamento de Educación y en todos los lugares donde fuera preciso.
            Con este fin, nos pondremos en contacto con los centros de Enseñanza Primaria de la zona, y también con las Asociaciones de Padres y Madres y las distintas Direcciones. Por otra parte seguiremos participando en la plataforma IBAIONDO que viene trabajando por un mapa escolar adecuado a las necesidades del distrito.

El pasado 17 de octubre la Delegada Territorial nos comunicó que en el curso 2015-2016 tendríamos Bachillerato, y la semana pasada acudieron al centro los técnicos para ver los espacios –laboratorios, etc.-  que se necesitarían para posteriormente adecuarlos.

Como sabéis, el Bachillerato es una reivindicación antigua en este Distrito. Ahí está el trabajo de la Plataforma IBAIONDO. Solokoetxe sería un primer paso, pues el objetivo final sigue siendo crear un gran Centro de Enseñanzas Medias en la zona.

Para terminar, queremos deciros que los profesores y las profesoras hemos empezado ya a preparar con ilusión el curso que viene, aunque todas y todos ya lo hemos impartido en los anteriores centros, y algunos también hemos estado corrigiendo los exámenes de selectividad.

Un saludo.

EL EQUIPO DIRECTIVO

Bilbao, 3 de noviembre de 2014