BILBOTIK INGELERAZ
Apirilaren 12an 3. mailako
B gelakook, irteera izan genuen gure ingelesa praktikan jartzeko. Lehenengoz,
ibiltzen joan ginen Guggenheim-eko paseotik museora, baina, sartu beharrean,
kanpoan egon ginen han zeuden turistei, lehengo egunean prestatutako galdera
batzuk egiteko. Nire ustez, esperientzia oso interesgarria izan zen eta oso
ondo pasatu genuen. Ondo dago noizbait gauza desberdinak egitea eta atzerriko
hizkuntzak ere praktikatzea, gainera, leku askotako jendea aurkitu genuen,
Estatu batuak, Ingalaterra, Japonia…
Honen ostean, Arte Ederretako
museora joan ginen oinez ere, eta oraingoan bai, museora sartu ginen, Euskal
Herriko artearen historia ingelesez kontatu zigun neska bat entzutera. Egia
esan, neska honek ez zeukan ingelesa maila oso altua, baina, oso jatorra izan
zen eta gauza oso interesgarriak kontatu zizkigun. Gainera, ikus
genezakeen, gaiari buruz asko zekiela.
Egin genituen
tailerretako bat, Euskal musika taldeei buruz izan zen, egia esan ez genion
sentsua ikusi, baina ondo egon zen, eta niri museoan ikusi genuen gauzarik
politena iruditu zitzaidan.
Oinez bueltatu ginen
etorri ginen bidetik, eta oso ondo portatu ginen. Bueltatu ginenerako klase
orduak bukatu eta Aste santua hasi zen.
Garazi Oñate Zarraga (3.B)