2019/03/30

OLINPIADA MATEMATIKOA


XVII. OLINPIADA MATEMATIKOA
“EDUARDO CHILLIDA”
                                                                     

Bigarren mailako ikasle batzuek,  “Eduardo Chillida” Olinpiada Matematikoan parte hartu dugu. (1. fasean)

Martxoaren 22an, ostiralean,  lehenengo bi orduetan, talde bietako ikasleek egin genuen proba institutuan bertan.

Nahi zutenek parte hartu ahal zuten, edozein ikaslek, eta izena eman genuenok beste gela batera joan ginen azterketa egiteko. Gela  horretan banaka jarri behar ginen, eta bakoitzaren mahaian, “huesito” eta koloretako boligrafo bana aurkitu genituen.  Hau sorpresa!

Azterketak lau ariketa zituen eta, nahiz eta erreza ez izan, guztiok saiatu ginen ahalik eta hoberen egiten.

Nire ikuspuntutik oso ondo pasatu genuen erronka matematikoen aurrean zeren eta  zaila den ariketa bat asmatzeak poza handia ematen dizulako.  Bai, dibertitu ginen, eta oso esperientzia polita izan zen.

Horrelakoetan parte hartzera animatzen dut jendea!

Azterketa amaitzean guztiok batera argazki bat atera genuen.

                                                                       Naia González de Betolaza  ( 2.A)

EUSKAL MUSEOA


EUSKAL MUSEOA

Martxoak 13, 2. maila osoa Unamuno plazako Euskal Museora joan ginen. Bi gelak banatu ginen: gela bakoitza gidari batekin joan ginen, eta gauzak aldi desberdinetan azaldu zizkiguten, batak besteari ez oztopatzeko. Gauza hauek ikusi genituen:

-          Bizkaiko maketa kartografikoa: 3 dimentsioko maketa da, eta Bizkaia osoa agertzen da. 18 metro luze eta 11 metro zabal ditu. Mendi batzuen gainean, artzain bat agertzen zen eta azaldu ziguten, artzain horiek inguruan zeuden herriko jendeei, oihuka, batzarrerako batu behar zirela.


-          Artzainei buruzko gauzak azaldu zizkiguten: arropak, txabolak, tresnak …


-          Itsasoa: itsasontziak nola egiten zituzten (materialak), arrantzaleen bizitza (arropa...), arrantza egiteko tresnak …
Baleei buruz ere: bale bat harrapatzean bere gorputz osoa oso ondo aprobetxatzen zuten: hezurrak (itsasontziak eta beste tresna batzuentzako), haragia (jateko, denbora asko irauten zuelako).

-          Emakumeen janzkera: segun emakumeek nolako txapelak eramaten zituzten, gauza desberdin bat esan nahi zuen: ezkonduta, alarguna, alarguna bi aldiz…

-          Artelan bat: familia bat afaltzen gabon gauean eta artelan horri buruzko ezaugarriak.

-     Mikeldi Idoloa (harrizko hareharria): eskultura hau, museoaren klaustroaren erdialdean dago kokatuta. Iurretako (Bizkaia) Mikeldi ermitan aurkitu zen. Ez dakite bere esanahia, baina hipotesi asko daude: animalien forma, gurpila …




Oso bisita interesgarria izan da, bisita hauekin asko ikasten da. Asko merezi du horrelakoak gehiagotan egitea. Espero dugu museo gehiagotara joatea.

EGILEAK: Izaro eta Naia (2.DBHko ikasleak)




PI


“PI” zenbakiaren EGUNA

Duela aste batzuk, Martxoaren 13an,  UPV/EHU-koek antolatu zituzten “Pi” zenbakiaren eguna ospatzeko tailerretan parte hartzera gonbidatu gintuzten, eta dohanik gainera.

Gure taldea, 2.B, bigarren orduan atera ginen Solokoetxetik, eta La Riberan kalean dagoen  tranbia hartu genuen Deustuko UPV-ko Aretora joateko.

Sarreran, eskola eta institutu askotako  ikasle  pilo zeudela ikusi genuen eta horregatik, apur bat itxaron behar izan genuen sartzeko.

Gure ordua heldu zenean, gela batean sartu ginen, eta hor joko erraldoi asko zeuden, guztiak Matematikekin lotuta.

Helburuak: Matematikarekin ondo pasatzea, logika erabiltzea eta pentsatzea.

Pilo bat joko zeuden, esate baterako: Hiru lerrotan, Rush hour, Katamino, Master Mind, e.a., guztiak erraldoiak.

Monitoreak (neska eta mutilak zeuden, batzuk nagusiagoak eta beste batzuk gazteak) oso jatorrak ziren eta guztiak laguntzeko prest zeuden.

Matematikako jolas erraldoiekin guztiok primeran pasatu genuen.

Hurrengo urtean berriz joatea espero dugu.

                                                                  Amali Tombo-Tombo   (2.B)